2013/12/12

DBHko 3. eta 4. mailakoak "Giza eskubideen aldeko tira" ikusten Bakearen Museoan


Kaixo lagunok:
          "Giza eskubideen aldeko tira" erakusketak, 2010.urtean Fernando Buesa Fundazioak antolaturiko Nazioarteko Txapelketan du bere abiapuntua. Txapelketa honekin Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 30 artikuluak biñeta grafikoen bitartez islatu nahi izan zituzten.

           Ia berrogeitamar herrialdetatik aurkezturiko 210 partehartzaileek igorritako 483 lanekin, museo birtual hezteko bokazioaz sortua eta 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendua.

           Erakusketa honek, beraz, museo honetan aurkezturiko zenbait biñeta eta berarekin erlazionaturiko Giza Eskubideen Deklarazioaren zenbait artikulu ezagutzera eman nahi ditu, bai gazteak baita hain gazteak ez direnei Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala ezagutaraziz eta, garrantzitsuagoa dena, bere bizi garapenean integratzera animatuz.

           Hori da ikusi egin duguna bai 3. bai 4. mailakoek abenduaren 11n eta 12an.  Ah! Eta amaieran gure ikaskide Danak egindako marrazkia!

No hay comentarios:

Publicar un comentario