2013/12/20

Olentzero eta Gabon Elizkizuna

Kaixo lagunok:
           Gaur 1. hiru hilabeteko azken eguna izan da.  Egun beteta bene benetan!!! Goiz goizetik Olentero etorri da gure ikastetxera. Opariak eta gozokiak ekarri dizkigu, baita abenduaren 25erako itxaropena ere. Gero, 11:00etan, danok ikasleak, irakasleak, gurasoak eta aitite- amamak batu gara ikastetxeko elizan gure bihotzak prestatzeko Jesusen Jaiotza onartzeko. Elizkizuna oso polita izan da eta danok pozik bukatu dugu oporrak hartzeko prest.
Danori gure ikastetxeko partez 
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

2013/12/19

Gabon Ekitaldia

Kaixo lagunok:
         Gaur arratsaldean gure ikastetxeko areto nagusian Gabon ekitaldia ospatu dugu. Atzean dagoen lana izugarrizkoa izan da, eta horregaitik emaitzak hain onak izan dira. Zuek frogatzeko hemen dazkuzue Ana Iglesiasek atara dituen argazki guztiak!!!
        Ah, eta ez ahaztu: bihar 11:00etan Gabon elizkizuna ikastetxeko elizan. Bihar arte eta Zorionak danori!!!

2013/12/18

GABON OSPAKIZUNA

NOIZ: Abenduaren 19an19 de diciembre

HASTEKO ORDUA: 15:00etan

LEKUA: Areto Nagusia – Salón de actos


OHARRA: Ostegunean, hilak 19an, arratsaldean ez da egongo klaserik. Jantokiko zerbitsuak matenduko dira eta umeek 15:00ak arte egon ahal izango dute.

Eta ostiralean, hilak 20an, Olentzeroa etorriko zaigu gozeko 9:00eta eta 11:00etan, danon artean, Gabon elizkizuna ospatuko dugu

El día 19, jueves, no habrá clase por la tarde. Se mantendrá el servicio de comedor y los niños podrán quedarse hasta las 15:00 horas.
El viernes día 20 a las 9:00 h. vendrá el Olentzero a nuestro Colegio y a las 11:00  celebraremos todos juntos en la Iglesia anticipadamente la Navidad.

Klaseak urtarrilaren 8an berriro hasiko direla gogoratzen dizuegu.

Os recordamos que las clases comenzarán de nuevo el día 8 de enero.

2013/12/12

DBHko 3. eta 4. mailakoak "Giza eskubideen aldeko tira" ikusten Bakearen Museoan


Kaixo lagunok:
          "Giza eskubideen aldeko tira" erakusketak, 2010.urtean Fernando Buesa Fundazioak antolaturiko Nazioarteko Txapelketan du bere abiapuntua. Txapelketa honekin Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 30 artikuluak biñeta grafikoen bitartez islatu nahi izan zituzten.

           Ia berrogeitamar herrialdetatik aurkezturiko 210 partehartzaileek igorritako 483 lanekin, museo birtual hezteko bokazioaz sortua eta 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendua.

           Erakusketa honek, beraz, museo honetan aurkezturiko zenbait biñeta eta berarekin erlazionaturiko Giza Eskubideen Deklarazioaren zenbait artikulu ezagutzera eman nahi ditu, bai gazteak baita hain gazteak ez direnei Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala ezagutaraziz eta, garrantzitsuagoa dena, bere bizi garapenean integratzera animatuz.

           Hori da ikusi egin duguna bai 3. bai 4. mailakoek abenduaren 11n eta 12an.  Ah! Eta amaieran gure ikaskide Danak egindako marrazkia!

2013/12/09

2013ko abenduaren 14ko kirol ordutegia

Kaixo lagunok:
Asteburu honetan LHko 3. eta 4. mailakoek saskibaloia daukagu eta  LHko 1. eta 2. mailakoek futbola. Hemen dauzkazue ordutegiak. Zorte on!!

KIROLA
PARTIDA
TOKIA
ORDUA
MULTIKIROLA
LH 1. eta 2.
MERTZEDE
BEGOÑAZPI
MERTZEDE
11:00
MULTIKIROLA SASKIBALOIA
ALTZAGA
MERTZEDE
ERANDIO
10:30
 

2013/12/05

Herritartasuna, solidaritatea eta lankidetza Berrizen Aterpetxean

Kaixo lagunok:
Abenduaren 2tik 4ra DBH 1. eta 2.mailako ikasleak Berrizen aterpetzean "Herritartasuna, solidaritatea eta lankidetza" programa garatzen egon gara. Egunak izugarrizkoak!!! Eta han bizi genituen bizipenak ahaztu ezinak!!!
Hona hemen gure argazkiak!!!!

Euskararen Eguna

Kaixo lagunok:
Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatu genuen. Horretarako, gure umeek "Ikusi mendizaleak" abestu zuten giro alaia eta jatorra sortuz.


 

2013/12/01

2013KO ABENDUALDIA



HEMEN NOZU, JAUNA 
Hemen nozu, Jauna.           


Mariaren antzean zure eskuetan jartzen naz.
Zure izeneannahi dozun tokira joateko gertu nago.
Egin nagizu zure fedearen testigu 
ilunetan dabiltzanak argitzeko,
lur jota dagozanak ilusioz betetzeko.
Egin nagizu zure maitasunaren testigu,
mundu hau adiskidetasunez  betetzeko.
Hemen nozu, Jauna, bialdu nagizu.
Jarri egizu zure Hitza nire ezpainetan,
jarri egizu zure bizkortasuna nire oinetan
eta zure eginbeharra nire eskuetan.
Jarri egizu zure Espiritua nire espirituan,
jarri egizu zure maitasuna nire bihotzean,
jarri egizu zure indarra nire makaltasunean
eta zure adorea nire zalantzan.
Hemen nozu, Jauna, bialdu nagizu
izakien artean begirunea jarri dagidan,
gizakien artean zuzentasuna, herrien artean bakea,
umeen artean bizi-poza, zure izena iragartzen
dabenen artean ilusioa eta zoriontasuna eta esperantza
nire zereginetan.AMEN.

AQUÍ ME TIENES, SEÑOR.
Aquí me tienes, Señor.
Me pongo en tus manos, como María.
En tu nombre, iré a donde Tú quieras.
Hazme testigo de tu fe,
para alumbrar a quienes andan en tinieblas
y animar a cuantos estén abatidos.
Hazme testigo de tu amor,
para extender tu fraternidad por todo el mundo.
Aquí me tienes, Señor, envíame.
Pon tu Palabra en mis labios, tu agilidad en mis pies
y tu tarea en mis manos.
Pon tu Espíritu en mi espíritu, tu amor en mi corazón,
tu fuerza en mi debilidady tu arrojo en mi duda.

Aquí me tienes, Señor, envíame, para llevar el respeto a todos los seres,
la justicia a todas las personas,la paz a todos los pueblos,
la alegría de vivir a los niños, la ilusión a quienes anuncian tu nombre
la alegría y la esperanza a mis quehaceres. AMÉN.