A zer nolako arrakasta izan zuen apirilaren 23an ikastetxean
antolatu genuen 2. eskuko liburuen azokak!!! Liburuaren eguna zela aprobetxatuz
eta Iparralde-Hegoalde elkartetik laguntza eskatu zigutela aprobetxatuz, etxean
geneuzkan liburu zahar guztiak ekarri eta 1 eurotan saldu genituen. Guztira 350
euro lortu ditugu, beraz, horrek esan nahi du 350 liburu saldu ditugula!
Aurrekoan esan bezala, lortutako dirua Angolako zahar-etxe bat eta okindegi bat
berriztatzeko izango da.
Eskerrik asko lagundu duzuen guztioi; bai liburuak ekarri
dituzuenoi, bai liburuak erosi dituzuenoi, bai eta salmentan egoteagatik zuon
denbora eskeini diguzuenoi. Eskerrik asko guztioi, zuok gabe ekintza hau ezin
izango baitzen egin!
Hala ere, Iparralde-Hegoaldekoek ikastetxe guztietan soberan
geratutako liburuekin 2. eskuko liburu azoka egingo dute MAIATZAREN 5EAN ARTEKALEN. Beraz, egun horretan bertaratzera
animatzen zaituztegu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario