Dakizuenez, apirilaren 23an liburuaren
nazioarteko eguna ospatzen dala kontutan izanik, irakurketa zaletasuna
bultzatzeko asmoarekin eta baita pobreziari aurre egiteko, “2. eskuko liburuen
azoka” egin dogu ikastetxean. Etxeetan
daukaguzan liburu batzuk ekarri ditugu,
azoka bat antolatu eta gure artean barriro saldu egin dugu.
Liburuen salmentarekin ateratzen dan
diru guztia Angolan Malanjeko herrian Josefinatarrak eskuartean daukien
proiektu batentzat izango da. Hirugarren adinekoei laguntza eskaini ahal
izateko nagusientzako egoitza bat
daukie, baina ez ditu beharrezko baldintzak betetzen (Txabola batzuk baino ez
dira). Dirulaguntza bila dabilz apurka-apurka egoitza hori egokitzen joan ahal izateko. Honez gain, Josefinatarrak Malanjen
okindegi bat daukie martxan. Okindegi honek bi helburu ditu, emakumearen promozioa
bultzatzea batetik eta diru irabaziekin egoitza mantentzea bestetik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario