2012/09/24

Kurtso berria hasten



                      
                        Gaur, Merzedeko Amaren eguna luzea izan da. Goiz goizetik, Mertxe, zuzendaria, Maisu, Alberto eta Miriam joan dira Ibarrurira. Hantxe dago gure ikastetxeko oinarria, XVII. mendean bertatik etorri eta gaur eguneko Errenteriako komentua sortu baitzen. Gaur, hori gogoratuz, gure irakasleek, ezaugarri legez  argiontzi piztua ekarri dute bidea oinez eginez. Hemen, Gernikan,  Belenek argia hartu du, bera monjeen buru da-ta.
                        
                          Merzedeko Amaren eguna ospatuz, kurtsoari hasiera emon deutsagu, “EREIN-ZAINDU-BATU” lelo edo ardatzagaz.  Gaurkoan Jaungoikoa, Jesusen bitartez, ereile izango dogu, eta gu lur on izaten ahaleginduko gara, lur goxo, jori, aberats, emankor,..
             
                        Gure eguneroko bizitzan haziak onartzen,  zaintzen, landarea ernarazi daiten laguntzen, aberasten , … saiatuko gara.
                         Nazareteko Maria, horixe izan zan, lur jori, Jainkoaren deiari irekita egonez, Jesus emon zigun. Jainkoaren merzedea gugana ekarriz.

                         Haur eta Lehen hezkuntzako ume batzuk danon izenean, haziak erne daitezan, lur ona ekarriko dute ezaugarritzat. Badakigu erronka ez dala txikia, behar asko eta maitasun osoa behar duela; lehena, geure  lurra prestatzea, Jainkoak gugan  egunero ereiten dituan  hazi on guztiak erne daitezen.

                         Irakasle batek, otzara bat ekarri du haziekin,  Ereilearekin bat egin nahi dogula adierazteko. Guk ere, ikasle, ikastetxeko langile guztiekin eta gurasoekin lurra prestatuko dogu, erein, zaindu… eta bere garaian, frutuak batu eta eurek dastatuz gozatu.

                        



































                               Gure amaierako otoitza hau izan da:

Nire eskuetan jartzen duzu,
Jauna, Zure hazia.
Lur ona izan nahi nuke
indartu daiten eta fruitu
ugari emon dagian.
Ahaleginduko naiz
beharrezkoa ez dakionfalta, 
osasuntsu erne daiten. 
 
Kurtso honetan zainduko dut,
Gozatuko dut heltzen ikusiz
eta fruituak dastatuz. 
 
Itxaropen honekin, Kurtso ona danontzako!!!
 




No hay comentarios:

Publicar un comentario