2012/06/07

GURE KOSTALDEA ETA GURE AURTONGO MUNDUKO KONKISTATZAILEA!!!!!!


Pasa den asteazkenean, Lehen Hezkuntzako 1.go eta 2. mailakook, Sukarrietako hondartzara egin genuen txango. Bertan, Madariaga Dorretxeko monitore bi izan genituen zain gure kostaldeari buruzko azalpenak emateko. Txatxarramendi uhartea bisitatu genuen, eta Kantauri itsasoan sorturiko dunen eta bertan daukagun zuhaitz ezberdinen berri eman ziguten. Horretaz gain, “Toña” hondartzara bajatu eta jolas baten bitartez kostalde harritsuaren eta haretsuaren arteko desberdintasunak landu genituen, eremu bakoitzean bizi diren izaki bizidun ezberdinak ezagutuz. Gero, Madariaga dorretxera joan ginen oinez tipi-tapa eta bertan kostaldean bizi zaizkigun izaki bizidunen zehaztapen gehiago eman ziguten. Bertan bazkaldu, jolastu eta hara! Nor agertuko eta aurtongo munduko konkistatzailea den David Seco! Berarekin argazkitxo bat atera eta etxerantz bueltatu ginen zintzo-zintzo!


















































































































































































































































No hay comentarios:

Publicar un comentario