2018/11/25
FAMILIA MEZA!
Gaur, era berezian, Jesukristori eskainitako jaia ospatu dugu, "Kristo Errege" hain zuzen ere. Horrekin, Jesus, gure Jaun eta Errege dela eta gure laguna dela autortu dugu. Ebanjelioan entzun dugun bezala, behartsuen zerbitzura eta maitasunez bizia emon dauen eta bizitzako bideetan zehar laguntzen gaituan erregea dogu Bera! Gaurko ospakizunarekin, urteko zikloa bukatu eta ziklo berri bati hasiera emongo deutsagu, Abendualdiari ongi etorria emanez!
EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA!
Gaurko egun honetan, duintasun gabeko eta sufrimentu egoeratan bizi ziren eta diren emakumeekin bat egiten dugu! Indarkeriak, ez du ezer konpontzen! EZ, beti da EZ!
2018/11/23
EUSKARALDIA!!!
Gu parte hartzeko prest! Eta zu? Tira, tira, anima zaitez! Gaurtik hasi eta abenduaren 3ra arte, EuSkARaLdIaN parte hartu! Eta... EUSKARAren egunetik aurrera, EKIN EUSKARARI EGUNERO!!!
2018/11/22
SANTA ZEZILIA EGUNA!
Santa Zezilia eguna! Zorionak MuSiKaRi guztioi! Gaur, gure txikienek, LH 5. mailakoekin batera, musikaz gozatu dute! Musika lantzea ezinbestekoa iruditzen zaigu, izan ere, musikak, plazerra emateaz aparte, emozioak areagotu, antsietatea murriztu, mina leundu, baikortasuna handitu, komunikaziorako trebetasunak eta kreatibitatea hobetu, alaitasuna transmititu, sormena eta irudimena sustatu, esfortzua, diziplina eta talde lana bultzatu, kontzentrazioa, arreta eta memoria landu eta hobetzen ditu!
2018/11/20
MERKATU PLAZATIK ZEHAR!
LH ko txikienak, "Elkarrekin bizi gara" proiektua lantzen dabiltza gelan eta gure herrian oso ezaguna den merkatu plaza bisitatu dute! Bisitatu, erosi eta gelan dastatu dute! A zelako generoa daukaten gure inguruko baserritarrek!


Suscribirse a:
Entradas (Atom)




