2018/10/30
EUSKARALDIA!!!
Mertzede ikastetxean, EUSKARARI garrantzi bizia ematen diogu eta prest gaude EUSKARALDIAN parte hartzeko! Eta... zuek? Animatu zaitezte, dakizuenok besteei irakasten eta ez dakizuenok, berriz, saia zaitezte euskaraz entzuten eta pixkanaka-pixkana hitz egiten! Animo AHOBIZI eta BELARRIPREST!!!
2018/10/29
DOMUND EGUNA
Urriaren 21ean, DOMUND EGUNA ospatu genuen, MiSiOlArIeN eguna! Munduan zehar hainbat misiolari dabiltza behartsuenei laguntzen eta beraien maitasun guztia eskeintzen. Ez daukagu denok horren urrun joan beharrik, gure inguruan ere badaukagulako zertan hobetu, lagundu... Hori dela eta, pasa den astean zehar ekintza ezberdinen bitartez, egungo egoeraz jabetu eta gure ingurua, herria, mundua nola alda dezakegun hausnartu genuen!
FAMILIA MEZA!
Igandean, familia meza ospatu genuen Bartolome parrokian. Meza honetan, Jesusi, gure begiak zabaltzeko eta maitasunez bihotz berrizteko eskatu diogu, mundu berri bat eraikitzeko gai izan gaitezen! Askotan, gure inguruan gertatzen diren egoera desatseginak ez ditugu ikusten edo itsuarena egiten dugu. Hori dela eta, gure antifazak bota eta betaurreko berri batzuk jantzi ditugu!!!
URRIKO AZKEN ASTELEHENA!
Gernikako astelehen guztiak oso bereziak dira bana gaurko astelehena, ordea, denetatik bereziena dugu! Eguraldi eskas samarra dugun arren, merezi du bueltatxo bat ematea eta bide batez gure herriko eta inguruko produktuak dastatzea eta erostea! Goazen bada egunaz gozatzera!
2018/10/22
EGUZKI SISTEMA!
Gure proiektua aurrera doa! Unibertsoaren sorrera zelan izan zen ikasi dugu, dinosaurioen munduan sartu gara eta orain... EGUZKI SISTEMA aztertzen gabiltza! Planeten izenak ikasi ditugu eta baita beraien ezaugarriak ere. Gainera, laguntza moduan, "planetak ikasten" abestia erabili dugu. Gure eguzki sistema ikusi nahi duzue?
PALEONTOLOGO TXIKIAK!
Dinosaurioen desagerpenarekin jarraituz, gaur egun badakigu dinosaurioak planetan bizi zirela, baina nola dakigu? Aurkitutako fosilei esker! Gure gela paleontologoez beteta egon da! Lehenengoz harri txiki batzuk apurtu ditugu fosil batzuk topatzeko, gero, gure fosilak sortu ditugu. Nola? Gailetak birrinduz, hare itxura hartzeko. Azkenik, apaingarri batzuk egin ditugu etxera eramateko. Eta zuek, inoiz ikusi duzue fosilen bat?
DINOSAURIOAK!
2. mailako ikasleak unibertsoaren sorrera ikasi eta gero, dinosaurioen desagerpenari buruzko galdera asko zituzten, beraz, aste honetan, dinosaurioen inguruan lanean ibili gara! Gaur...dinosaurioen eskeletoak egin ditugu pastarekin! ikusi nahi?
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


