2018/05/24
LH 5.mailakoak LEKEITION eta MENDEXAKO ABENTURA PARKEAN!
Asteartean, naturaz eta kirolaz gozatzeko eguna izan zuten LH 5. mailakoek. Lekeitioko Lumentzara dagoen kurutz bidea egin eta bertako begiratokitik ikusten diren bista ederrez gozatu zuten. Handik, Mendexako abentura parkera igo eta... naturaren erdian, abenturaz betetako esperientzia bizi zuten, erronka ezberdinak gaindituz!!!
2018/05/23
Pazkoa eta Mentekoste jaia ospatzen Amabirjinarekin batera!
Astelehenean, PAZKO amaierako festa burutu genuen eta arnasa eta haizeari garrantzia eman nahian, MENDEKOSTE eguna ere ospatu genuen. Maiatzean gauden hile honetan, aipamen berezia egin nahi genion gure Mertzedeko Amari loretxoak eskeiniz! Jesusek, bere dohaia emon deusku, bere antzeko izan gaitezen eta bere antzera jokatu dezagun. Barri Onaren poztasuna iragarri daigun!
2018/05/19
Saskibaloi taldea TxApElDuN!
Gora behera handiko urte gogorra pasa baduzue ere, sari ederra jaso duzue: taldeko lehenengo postua!!! Eskerrak ematea baino ez zaigu falta zuen lan guztiagatik!!! Zorionak denoi eta mila esker zuen konfiantzagatik!!!
2018/05/18
LHko TXIKIENAK BIODIBERTSITATE HASTAPENAK AZTERTZEN!
Aurrekoan "hondartza" gaia landu bazuten ere, bigarren txangoan BIODIBERTSITATEAREN HASTAPENAK landu zituzten LHko txikienek. Natura baloratzeko eta zaintzeko ekintza dibertigarriak burutuz, izaki bizidunak eta bizigabeak bereizten eta izaki desberdinak bizi diren ingurune motarekin erlazionatzen saiatu ziren!
FERNANDO MORILLO IDAZLEA
"ZAURI EZKUTUAK" eta "ABBADIAREN SEKRETUAK" liburuen idazlea den FERNANDO MORILLO idazlea izan zen aurrekoan gurean. Abenturaz betetako hitzaldia izan zen eta ikasleak ikusle pasibo zein aktiboak bihurtu zituen idazle Azpeitiar honek. Euskal Idazleen Elkartetik bideratuta dagoen ekimen honekin, gazteak euskaraz irakurtzera bultzatzen ditugu!
KRISTALOGRAFIA!
DBH 4. mailako ikasle batzuk EHU-UPV unibertsitatera joan ginen (Leioa), gure KRISTALOGRAFIAko proiektua aurkeztera. Guk bigarren aldiz parte hartzen dugu eta gurekin batera beste hainbat eskoletako ikasleek ere parte hartu dute. Eratutako kristalak erakusteaz gain, Gernikako Bonbardaketa irudikatzeko erabili genuen maketa. Gurea aurkezteaz gain, beste eskoletako maketak ikusteko eta ikasteko aukera izan genuen. Egin klik argazkietan, gure lana nola burutu dugun ikusteko eta baita beste maketa batzuk ikusteko ere!
2018/05/17
Agenda 21eko foroa!
Pasa den astean, Elai Alai aretora joan ginen DBH 3.mailako ikasle batzuk AGENDA 21 proiektuan urtean zehar egindako ekintzak azaltzera Gernika-Lumoko ordezkariei, gernikaldeko beste eskolakoekin batera.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





