2017/09/22

Bizikleta tailerra!

LHko 5. eta 6. mailako neska mutilek, bizikleta tailerra izan zuten Euskadi Txirrindularitza Iraskundearen eskutik! Honekin, gaztetxoak, kirolean, aisialdian zein garraiobide gisan darabilten bizikletaren erabilera hobeto ezagutzeko aukera izan dute!

Bizikleta tailerreko argazkiak:

https://photos.app.goo.gl/FAZjeG6px6JOY4Nw2



2017/09/02

Ikasturte berria martxan!

Ikasturte berri on lagunok!

Zer moduz opor aldian?

Dakizuenez hurrengo ostegunean, irailaren 7an, klaseak hasten dira! Irakasleok gogotsu eta indarberriturik etorri gara berrikuntzaz jositako ikasturte berrira!

Gogoratu datorren astelehenean, irailaren 4an, liburu salmenta izango dela 9tatik 14tara. Recordad que el próximo lunes, 4 de septiembre, será la venta de libros de 9 a 14.

Hona hemen liburu zerrendak :

2017/07/05

2016-2017 ikasturteari agurra ematen!

Ikasturtea bukatu da eta Jainkoari eskerrak eman dizkiogu denagatik, bizi izan dugun guztiagaitik. Denetarikoa egon da, zelan ez, baina denetatik irakaspen on bat ateratzen saiatu gara!!! Orain, datorren ikasturterako indarrak hartzera goaz!!! Ondo pasa OPORRETAN!


SUMMER CAMP 2017!

This year we have organized the English Summer Camp. Children have participated in it doing different activities, such as:
- Sports (swimming, tennis, ping-pong, football, basketball, badminton...)
-      Handicrafts
-      Theatre
-      Digital Board Games
-      Board games
-      Cooking
All the participants have had a really good time by doing these activities.
We would like to thank all the people who helped us make this summer camp possible!!!
We wish you happy summer holidays.
Aurten ere ingeleseko udalekuak egon dira gure eskolan. Parte hartu duten ikasleek ekintza ezberdin hauetan parte hartu dute:
- Kirola (igeriketa, tenisean, ping-pongean, futbolean, saskibaloian, badmintonean...)
-      Eskulanak
-      Antzerkia
-      Ordenagailuetako jolasetan
-      Mahai jokoetan
-      Sukaldaritza.
Denok oso ondo pasatu dugu.
Eskerrik asko bihotzez, lagundu gaituzuen guztioi!!
Oso ondo pasa oporretan!!!


2017/06/22

Kurtso amaierako ospakizuna!

Atzo Kurtso amaiera ospatu genuen. Eleizan, denok batera, joan den ikasturteagatik Jainkoari eskerrak emon genizkion eta gure DBHko 4. mailako Ikasleak agurtu genituen. Etapa bat bukatu eta beste berri bat hastera doaz! Zorte on guztioi!






LH 3. mailakoak IEn !

LH 3.mailakoek ere ikasturte bukaerako txangotxo bat egin dute! Oraingo honetan IEra (EA) joan dira! Itzelezko eguna pasatu dute!