2021/04/13

ZINEMA EUSKARAZ!

Palomitak jan ahala euskarazko film bat ikustea baino plan hoberik?








MARTXOAK 8

Berdintasunean heztea eta elkar zaintzea ezinbestekotzat jotzen dugu; inor ez baita bestea baino gehiago edo gutxiago! Zein beharrezkoa dugun elkarrengandik ikasi eta elkar laguntzea!

Martxoak 8 egunero da!







2021/02/16

Ukimena eta ikusmena garatzen!

Burbuiltxo hauen atzetik korrika doaz ponpa batzuk harrapatzeko asmoz eta era horretara begiak eta eskuak koordinatzen dituzte. Gainera, xaboia ikutzean, hezea, itsaskorra... dela ikertzen dute.




2021/02/15

Haur minbiziaren nazioarteko eguna

Gaur, otsailak 15, Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna da eta gure ikasleek, minbizia duten haur eta nerabeen omenez, animo mezuak eta "Bizitzaren zuhaitzak" sortu zituzten beraien ausardia, adorea eta erresilientzia goraipatuz.
Irakurri zuten manifestuan adierazten den bezala, aurtengo urtea oso zaila izan da guztiontzat eta are gehiago egoera honetan bizi direnentzat. Hori dela eta, biziraupen hobea posiblea dela uste dugu eta  gure eskuetan dago minbizia duten haurrak eta nerabeak merezi duten moduan zaintzea.



2021/02/12

Ihauteriak!

Ihauteri bereziak izan ditugu aurton! COVID19 an zehar GU ZAINTZEN dabiltzan pertsonak gogoratu ditugu eta omenaldi txiki bat eskeini diegu.

Mila esker bihotzez Osakidetza, garbitzaileak, supermerkatuetako langileak udaltzaingoa eta Ertzaintza!

Animo eta eutsi gogor!



2021/02/08

Arrate Egañarekin solasean

Gure gazteek, Arrate Egaña bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izan zuten. Izan ere, gazteek, idazle honen "Giltza" eta "Benetako Pirata" liburuak irakurri zituzten eta horien inguruko solasaldi polita izan zuten berarekin, ikastetxean.