2021/02/08

Arrate Egañarekin solasean

Gure gazteek, Arrate Egaña bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izan zuten. Izan ere, gazteek, idazle honen "Giltza" eta "Benetako Pirata" liburuak irakurri zituzten eta horien inguruko solasaldi polita izan zuten berarekin, ikastetxean.



2021/02/04

SANTA AGEDA BEZPERA!

Aurton, inoiz baino gehiago gogoratuko ditugu SANTA AGEDAko koplak. Bizi dugun pandemia egoera honetan OSASUNA eta BAKEA ez dagiela falta!
                                                                           Santa Ageda Ageda                                            Gure Martiri maitea
Gure herriari emon eiozuz
Osasuna ta bakea

Santa Martiri maitea
Dago errukiz betea
Berak alkantzatzu dagiela
Osasuna ta bakea

Agur orain esaten diet
Kanta honekin batean
Urte ontxo bat pasa dezazuen
Osasunez ta bakean

2021/02/03

ATZO KANDELERIO EGUNA!



"Kandelerio lerio
Atxari ura dario
Sagarrari madari
Eutsi Peru adarrari

Euria dakar menditik
Ondarroaren gainetik
ez daukat zapatarik banoa lekeitiotik

Kandelerioz eguzki
Negua dago aurreti
Kandelerio edurra
Joan da neguaren bildurra"

Euskal ohitura eta tradizioak mantentzen jarraitzen dugu!

2020/12/22

OLENTZEROREN BISITA ESKOLAN!

Bisita ederra gaurkoa! Ikasle eta ikasle ohien laguntzarekin  Olentzero etorri zaigu eskolara! Mari Domingi beste zer egin batzuk izan dituela eta, ezin izan da etorri baina bere mezutxoa ere heldu zaigu!