2020/05/04
LIBURUAREN EGUNA!
Apirilaren 23an, liburuaren egun berezia zenez, irakurmena bultzatzeko asmoz, LH 3. mailakoek Yolanda Arrietak idatzitako eta Aitziber Alonsoren irdudiez osatutako "Oinutsik jauregian" ipuina ozen irakurri eta bideotxo hau sortu zuten. Ipuintxoa entzun nahi?
2020/05/02
Datorren asteko Mertzede Team saioen egitaraua:
2020/04/27
2020/04/26
GERNIKAKO BONBARDAKETA
Gaur 83 urte betetzen dira Gernika bonbardatu zutela. Gertatutakoa oroituz eta sasoi hartako biktimen omenez, urtero moduan, kanpaien errepika izan da Mertzedeko kanpandorretik.
2020/04/12
2020/03/29
EUTSI GOGOR!!!
Nahiz eta eskolarik ez izan, beti zuen zai ari gara; esperantza eta alaitasuna inoiz galdu gabe Mertzeden. Zoritxarra bukatzen denean, besarkatu (e)ta musukatu; gure eskolako giro bikaina berriro ere berreskuratu. Eutsi gogor, aurrera egingo dugu, bare-bare etxean geldituko bait gara; goxo-goxo etxeko babesean gaude, bueltatzeko eguna heltzen den tartean. Eutsi gogor bizitzan konfidantza; laister berriz denok pozik elkar ikusteko neska, mutil, guraso eta irakasle EUTSI GOGOR!
ANIMO FAMILIA, ZUEKIN GAUDE!
DENA ONDO JOANGO DA ETA EUTSI GOGOR!!!
2020/03/09
EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA!
GU KEZKATUTA GAUDE
TA ZUEK ERE BAI
HORREGATIK EZ DUGU
INOR HILTZERIK NAHI
TA ZUEK ERE BAI
HORREGATIK EZ DUGU
INOR HILTZERIK NAHI
BERAZ DENOK NAHI
DUGU LORTZEA AMETSAK
ESKUBIDE BERDINAK
NESKA-MUTILENTZAT
ERASOEN AURREAN
DAUKAGU IKARA
PROTESTA EGITERA
GATOZ GERNIKARA
Suscribirse a:
Entradas (Atom)








