2019/06/19
SKATE-AK BERRIZTEN!
Begira DBH 2.neko gazteek nolako artelanak egin dituzten beraien SKATE edo PATINETEak berrituz!
2019/06/18
PAZKOA & PENTEKOSTES!
Ekintza ezberdinen bitartez, PAZKOA landu dugu, PENTEKOSTES egunarekin bukaera emanez!
2019/06/13
ZERO PLASTIKO URDAIBAI!
Ekainaren 8an, 2500 BOLUNTARIO batu ziren URDAIBAI inguruan HONDAKINAK batzen. Gure ikastetxeko ikasle, guraso eta irakasle batzuek ere parte hartu zuten ekimen garrantzitsu honetan! Denen artean 8 tona hondakin batu zituzten! Jarrai dezagun INGURUMENA zaintzen!
KEINU BAT BADA ERE, MUNDUA ALDATU DAITEKE!
ZERO PLASTIKO URDAIBAI!
KEINU BAT BADA ERE, MUNDUA ALDATU DAITEKE!
ZERO PLASTIKO URDAIBAI!
2019/06/12
ORGANO EMAILEEN EGUNA!
Ekaineko lehenengo astean, Organo Emaileen Eguna izaten da eta horren harira, aurreko ostiralean, ALCER BIZKAIA erakundekoek informazio mahaiak jarri zituzten ikastetxean. Mila esker bertaratu zineten guztioi eta batez ere ORGANO EMAILE bihurtu zinetenoi!
2019/06/07
SUPERRAFINA ANTZERKIAREKIN OLIOA BIRTZIKLATZEN!
Etxean soberan geratzen zaigun olioarekin zer egin? "SUPERRAFINA" antzerkiarekin argi geratu zaigu! Emanaldia dibertigarri honek olioa harraskatik isurtzeak sortzen duen kutsaduraz ohartarazteaz gain, OLIOAREN BIRTZIKLAPENA egitera animatu gaitu! ZAINDU DEZAGUN GURE PLANETA!
2019/06/01
BERTSO TOPAKETA LIZEO ANTZOKIAN!
BERTSO TOPAKETA ederra izan genuen atzo goizean. Ikasturtean zehar ikasleek landutako lan ederrez gozatu genuen! Horrez gain, Mikel Inunziaga abeslariarekin egindako kantaldiaz eta Lilibertso bertso eskolako bertsolari bik botatako bat-bateko bertsoez ere piloa disfrutatu genuen! Eskerrak eman nahi dizkiogu Ander Elortegiri ikasturtean zehar irakatsitako guztiagatik! KULTUR ONDAREA zaintzen eta EUSKARA bultzatzen dihardugu!
ELIKAGAIEN BILKETAN BOLUNTARIO!
Ikastetxeko BOLUNTARIO talde hau, prest agertu da jendeak BEHARTSUENTZAKO ematen dituen ELIKAGAIAK BILTZEko. Eskerrik beroenak bihotzez, bai diruz zein elikagaiak emanez lagundu duzuen guztioi eta batez ere, bolondres guztioi #Bizkaikoelikagaienbankua #Bancodealimentos.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)













