2019/02/18
ATHLETICEKO JOKALARIAK GUREAN!
Athleeeeeetik! IEUP! Ander Iturraspe eta Peru Nolaskoain jokalariak gurean izan ziren eta gure gazteei kirol baloreak eta aholkuak emateaz gain, hezkuntzak duen garrantziaz ere hitz egin zuten!
2019/02/15
IKASTETXEKO INSTALAZIO BERRIAK!!!
Ezagutzen al dituzue gure ikastetxean ditugun instalazio berriak? Adimen anitzak lantzeko eta proiektuetan oinarritutako hezkuntzara egokiturik dagoen gune berezia dugu Maria De Cervello gela hau!
2019/02/07
DBH 4koak GORABIDEN!
Aurreko egun batean, DBH 4.mailako ikasle taldetxo bat, GORABIDE erakundekoekin goiza pasatzera joan zen Iratirekin batera. Goiz hartan gure ikasleek, bertako pertsonekin dantzatu, supermerkatura joan eta janaria prestatu zuten. Garai batean oso modan zegoen irrati-kaseta nola erabiltzen den ere irakatsi zien hango gazteek. Horrez gain, fisioterapeutek bertan egiten duten lana ezagutzeko aukera ere izan zuten. Goiz ederra pasatuz, oso pozik bueltatu ziren ikastetxera, errespetuan eta dibertsitatean hazteak duen garrantziaz jabetuta.
DBH 3 eta 4, "CIENCIA SHOW" an!
Nork esaten du zientzia aspergarria izan behar dela? Orain astebete, ikastetxeko DBH 3. eta 4. mailakook Bilbora joan ginen zientziari buruzko bakarrizketa bat entzutera. Big Van Cienciak antolaturiko "Ciencia Show" ikustera joan ginen eta bertan, Helena Gonzalez (biokimikaria), Oriol Marimon (kimikaria) eta Alberto Vivoren (bioteknologoa) eskutik, barre eta algara artean, genetika, bioteknologia eta beste hainbat gairen inguruako bitxikeriak ikasi genituen. Orain ea gutariko nor ausartzen den bere bakarrizketa zientifikoa prestatzera eta sari eder bat irabaztera! Baliteke, gure artean zientzialari on bat egoteaz gain, bakarrizketari paregaberen bat egotea!
2019/02/04
SANTA AGEDA BEZPERA!
Euskal ohiturei jarraituz, Mertzedeko ikasle eta irakasleok kalez kale ibili gara Santa Ageda koplak abesten! Batutako dirua, Santo Domingon dugun Mertzediar Fundaziorako izango da! Mila esker guztioi!
Argazkiak:
Argazkiak:
2019/02/01
BAKEAREN ASTEA!
Ikastetxean baloreetan hezten dugu eta balore garrantzitsuenetako bat, BAKEA dugu. Hori dela eta, aste honetan zehar bakearen inguruko ekintza ezberdinak landu dituzte gure ikasleek. DBHkoek, Gernikatik zehar bisita turistiko bat eginez, bakearen sinboloak aztertu, gogoratu eta hausnarketak egin dituzte. HH eta LH1 eta 2koek, bakearen inguruko ipuinak landu, prestatu eta antzeztu dituzte. LHko gainerakoek berriz, bakezko usoen esanahia aztertu, gogoratu eta praktikan jarri dute.
Argazki gehiago ikusteko, egin klik esteka hauetan:
LH 5 mailakoak, gainera, bake egunean bertan, Gernikako Bake Museoan izan dira, gure planeta babesteak duen garrantziaz jabetzeko, hori ere bake-jarrera delako. Gauza interesgarri asko ikasi dituzte: sarritan, gure kontsumorako erabiltzen ditugun gaiak egiteko, planetaren hondamendia edota pertsonentzat bidegabekeria dakarrela eta baita, gure gailu elektronikoen bateriak egiteko behar den Koltana, Congon, erdiesklabutzan ateratzen dela.
"Ez dago biderik bakerako, bakea da bidea" Gandhi.
Argazki gehiago ikusteko, egin klik esteka hauetan:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)











