2018/03/18
Ernalketa zer den ikasten!
LH1ekoak nondik gatozen ikertu ostean, ERNALKETA gaia lantzen hasi dira. Hori hobeto ulertzeko, eskolako patiora jeitsi eta jolas berri bat asmatu dute! Espermatozoideak obuluaren bila! Gero, plastilinarekin, ernalketa prozesua irudikatu dute!
Elizak lotuz!
Gaur irteera familiar bat egon da eta eskolako batzuk bertara animatu gara! Euria eginda ere, Kortezubira arte heldu gara! Bertan jolasetan parte hartu dugu eta ostean mezatara joan gara!
2018/03/17
Italiarrak gurean!
Gure elkartrukeko lagunak gurean dira jada! Gaur, Santimamiñeko kobazuloetara joan gara eta gero gure inguruan daukagun altxor ederretako batera, Laga hondartzara, hurbildu gara elkarrekin bazkaltzera!
LH 1eko proiektu berria martxan!
LH 1eko txikitxoenak "NI NEU" proiektu berriarekin martxan hasi dira. Lehenengoko froga, "nondik gatoz?" galderari erantzuna ematea izan da. Horretarako, ikasle bakoitzak, bere txikitako gauzak ekarri ditu eta poz-pozik erakutsi dizkie ikaskideei! Ikusi nahi?
Buztinarekin eskulanak egiten!
LH 6. mailakoak fin aritu dira buztinarekin eskulanak egiten. Bakoitzak bere marigorringotxoa sortu, moldatu eta margoztu du!!!
2018/03/13
HERRI KIROLAK!
Ostiraletik eta igandera arte KIROLean murgilduta izan gara! Ostiral eta larunbatean saskibaloi partiduak jokatu ostean, igandean HERRI KIROLETAN parte hartu genuen! Hainbat taldek hartu zuten parte eta goiz polita eta dibertigarria igaro genuen!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)












