2018/03/13

Planetak ikasten!

HH 5 urteko ume batzuk planetak ikasten aritu dira finean!


Zuzendaritza taldea formakuntzan!

Pasa den asteburuan, gure ikastetxeko zuzendari taldekoak Madrilera joan ziren. Bertan, formakuntza jarduera batzuk izan zituzten, Enrique Sacanellen eskutik. Oso formakuntza aprobetxagarria eta aberatsa izan zen!






2018/03/08

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA!

MARTXOAK 8, egun berezia dugu!!! Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun osoa lortzearen alde gaude gu ere!!! Zorionak emakume langile guztioi!!!











2018/03/06

Garizuma garaia lantzen!

Garizuman, Jesusek Jordan ibaian bataioa hartu ondoren, desertura jo zuela goraipatzen da, bertan, 40 egunez otoitzean eta barau eginez deabruaren tentaldiak gaindituz.
Horregatik, garai honetan, bizitza zintzoagoa bizi izaten ahalegindu behar gara, otoitza, baraua eta limosna eginez.







2018/03/05

Joan zen asteazkenean, elurra eginda ere, DBH 4.mailako ikasleak Kaltzada egoitzara joan ziren! Bertan, jolasen bidez aurkezpena egin zuten eta arratsalde polita pasatu zuten!




2018/03/04

Proiektu bukaera!


LHko txikienek "Elkarrekin bizi gara"  proiektua bukatu dute! Proiektu honi amaiera emateko Picassoren Gernika margolanari kolorea jarri diote eta bollo eta Carolinak dastatu dituzte. 

Poz-pozik joan dira etxera beraien lanekin!

BEGIKO AURKEZPENA!

Ostegunean irakasle batzuk Begiko aurkezpenera joan ginen Zubia-Santillanak Haur eta Gazte literaturako sortutako zigilu berria ezagutzera. 

Ekitaldia Bilboko Campos Eliseoko "Cúpula aretoan" ospatu zen eta izugarrizko festa izan zen: Kukai dantza taldeaz gozatu genuen, Antton Irusta ipuin kontalariaz, Enrique Morente irudigileaz, Uxue Alberdi eta Jon Maia bertsolariekin, Patxo Telleria eta Mikel Martinez antzezleekin..  

Eskerrik asko gonbidapenagaitik!