2018/02/09

NAGUSIENAK ELKARTRUKEAN ITALIATIK!

Laster elkartuketik, Italiatik, bueltan datoz gure gazteak baina bidali dizkiguten hiruzpalau argazkiak ikusita, ziur gaude ondo baino hobeto ibili direla! Argazkilaritza, proiektuak, jolasak, herrietara bisita eta beste hainbat gauza elkarbanatu dituzte Liceo Galilei Borgomanero Gozzano
ikastetxeko ikasleekin InGeLeSeZ!!!







2018/02/08

Gernika proiektuaren barruan....BONBARDAKETA lantzen!

LHko txikienak GERNIKA proiektua jorratzen dabiltza eta nola geratu orain dela 80 urte Gernikak sufritu zuen BONBARDAKETAren istorioa entzun gabe? Hala entzun die gure ikasle Aitorri. Berak, Gernikako bonbardaketaren datu garrantzitsuenak emateaz gain, bere aiton-amonek bizitakoa eta sufritutako esperientzia ere azaldu die! Umeak adi-adi egon dira inoiz ahaztu behar ez dugun istorio hau entzuten!