2017/11/24

SANTA ZEZILIA EGUNA!

Pasa den asteazkenean, hilak 22, Santa Zezili eguna ospatu genuen, hots, musika eguna!!! Egunean zehar, HHko ikasleek ekintza ezberdinak landu zituzten eta bukatzeko 6.mailakoen laguntzaz musika eta dantzarekin disfrutatu zuten!!!



2017/11/21

XXXIII. MILLA HERRIKOIA

Larunbat honetan gogoratu MILLA HERRIKOIA dugula herrian!


Kaleen izenak ezagutzen!

"Elkarrekin bizi gara" proiektuarekin aurrera doaz neska-mutil hauek eta oraingo honetan kaleen izenak ezagutzen jardun dira!


Skype bidezko bideokonferentzia Arrano arrantzalea gaitzat hartuta!

Azaroaren 16an, Skype bidezko bideokonferentzia bat izan zuten gure ikastetxeko LH 3. mailako ikasleek. Bertan, Euskal Herriko beste ikastetxe batzuekin jardun zuten, bai Urdaibaiko Bird Centerren eta bai Txingudiko Ekoetxean Arrano arrantzaleari buruzko daramaten programaren inguruan.
Bertan parte hartu genuenok, Urdaibaiko Bird Center, Txingudiko Ekoetxea, Montorre eskola, Urretxindorra ikastola eta gu, Mertzede ikastetxekoak izan ginen. Uzelai eta La Anunciata ikastetxeek ere parte hartzen dute programa horretan baina arazo teknikoak zirela eta, ezin izan genuen konexiorik egin beraiekin.

Hala ere, oso ondo irten zen aurkezpena eta bakoitzak, hemendik eta martxora arte egingo duguna azaldu genuen. Ea ikastetxe bakoitzak proiektutxu polita egiten dugun! Gainera, denon artean arrano arrantzaleari buruzko abesti bat prestatuko dugu. Beraz, behin prestatuta, ea denok animatzen garen abestera!!!






KULTURARTEKO BIZIKIDETZA TAILERRA!!!

Joan zen astean, kulturarteko bizikidetza tailerrak izan genituen BILTZENen eskutik! Pentsa baino zailagoa izaten da elkarbizitza eta beharrezkoak ikusten ditugu enpatia, apaltasuna, adiskidetasuna eta errespetua sakonki lantzea!




2017/11/14

Kirola!

Asteburu honetan saskiko partida izan dute gure gazteek. Oso gogor jokatzen dute nahiz eta bigarren prorrogaren ostean gure infantilek garaipena lortu ez!
Asteburu honetan ere etxean jokatzen dugu, Santanapen 9:30etan. Gonbidatuta zaudete! 
1,2,3.... Mertzede!!!



2017/11/09

KIROLA!

Dagoeneko martxan gaude! Pasa den asteburuan Bilbora joan zen gure saskiko taldea. Aurton, lan handia daukate aurretik baina seguru gaude aurrera egingo dutela!!! Egurreeeeeee neska-mutilek!!! 1,2,3......Mertzede!!!