2017/06/18

LH 1.- 2. mailakoak BARATZEn!

Zelako irteera dibertigarria izan duten LH 1.- 2. mailako ikasleek! BARATZE baserri eskolan ondo baino hobeto pasatu dute eta gauza pila bat egiten ikasi dute!

Begira-begira gure BIDEOA eta ARGAZKIAK!




2017/06/12

ESKOLARTEKO BERTSO TOPAKETA!

Pasa den astean, Gernikako eskolen arteko bertso topaketa izan zen. Bertan, gure LH 6. mailakoek, "DBHra goaz" gaitzat hartuta bertso sorta bota zuten. Goiz ederra igaro genuen beste eskoletako bertsoak entzunez, abestuz eta baita Lili bertso eskolako bertsolari batzuen bertso dibertigarriak entzunez ere! 

Garriko bertso eguna!

Maiatzaren 21 ean Muxikako Ariatza auzoan Garriko eguna ospatu genuen! Bertan umeek bertso idatzien lehiaketan parte hartu zuten eta Iustinek aipamen berezia jaso zuen!

Informazioa elkartrukatzen!

HH 4 urtekoak, LH 4.mailakoekin udako fruituen informazioa elkartrukatzen eta dastatzen aritu dira!

2017/06/04

BIZKAIKO ELIKAGAIEN BANKUA!

Eskerrik asko zariena eta dekozuena emoteagatik! Jesusen Jainkoaren maitasuna adierazteagatik! Horrek bai eder egiten zaituela!

2017/06/01

UDAL FOROA!

Atzo, ikasturtean zehar EA21 barruan egindako ekintzak borobiltzeko, Udal Foroa izan genuen Gernika-Lumoko ikastetxe guztiak alkatea eta udaletxeko ingurumen teknikariarekin batera. Bertan izan ginen Allende, Barrutia, Gernika BHI, San Fidel, Mertzede eta Seber ikastetxe bakoitzetik 3-4 ikasle gure ikastetxeak ordezkatzen. Ikastetxe bakoitzak proiektu bat azaldu behar zuen ikastetxe guztien izenean eta guri Eskola Bidea proiektua egokitu zitzaigun. Gure ikastetxea ordezkatzen LH 3. mailako Unax, Leire, Iraia, eta Enara egon ziren. Nahiz eta hasiera korapilotsua izan zen (ordenagailuak eta proiektoreak ez zuten funtzionatzen, gelaz aldatu behar izan genuen,...) primeran egin zuten beraien aurkezpena. Ordezkari bikainak izan genituen. ZORIONAK IKASTETXEKO GURASO, IKASLE, IRAKASLE ETA GAINONTZEKO LANGILEEI EGIN DUZUEN LAN GUZTIAGATIK! ETA ESKERRIK ASKO EA21 AURRERA ERAMATEN LAGUNTZEAGATIK!