Ikasturte honetan, DBH1.
mailakoak “EATHINK: bertokoa jan, mundua buruan” bideo lehiaketan parte hartu
dugu. Eta izenburuak dionez, gaia hurrengoa izan da: “ZER JAN, HURA IZAN;
jasangarria al da gure elikadura eredua?”. Bertan 30 segunduko bideo bat aurkeztu
behar izan dugu kontsumo arduratsuari, elikatzeko eskubideari edo elikadurari
loturiko hondakinen sorrerari buruzkoa. 30 bat ikastetxek parte hartu dugu eta,
guk irabazi ez dugun arren, asko ikasi dugu bideo hau egiten genuen bitartean.
Eta, noski, primeran pasatu dugu grabaketa saioetan. Hemen doakizue sortu dugun
bideoa, ikastetxeko hondakin organikoen zikloa azaltzen duena.
2017/05/12
2017/05/08
DBH 3-4koen elkartrukeko azken egunak!
Gaur, mendira igo dira Drachen Burg-eko gaztelua ikustera eta bertatik, Drachenfels-eko izugarrizko bistez gozatu dute! Esperientzia polit hau bukatzen ari zaie eta azken minutuak topera aprobetxatzen ari dira!
Argazkiak!
Argazkiak!
2017/05/05
DBH ko XVI. Idazlan koadernoa!
Gaurkoan, DBHkoei tokatu zaie Lizeora joatea eta beraien ipuinak irakurtzea eta baita gure zein beste ikastetxekoen portadak ikustea ere!
PEDRO NOLASKO!
Bihar maiatzaren 6a dugu, Pedro Nolaskoren, gure Mertzedeko fundatzailearen urteurrena! Bera izan baitzen gaixoei, presoei eta egoera latzetan bizi zirenei KATEAK ASKATZEN laguntzen ziena Mertzedeko amarekin batera. Hori dela eta, bere istorioa gogoratuz, egoismoak, haserreak, tristurak, kontsumoak eta abarrek sortzen diguten menpekotasunaz jabetu gara eta horietatik ASKATU behar garela gogoratu dugu gaur!
ASKE ASKATZEKO!!!
2017/05/04
DBH 3-4 ko IKASLEAK ALEMANIAN!
Atzo DBH 3-4ko ikasleak Alemanira, königswinterrera joan ziren eta bertan egongo dira aste betez! Gaur, adibidez, Colonian izan dira txokolate museoan!
LHko XVI. IDAZLAN KOADERNOA
Gaur Lizeon izan gara eta bertan, aurtongo LHko
idazlan koadernoa osatu duten idazle eta marrazkilariak batu gara! Aurtongo LHko idazlan koadernoko marrazkiaren irabazlea, gainera, gure ikastetxeko 6.mailako Iraia Martin izan da!
idazlan koadernoa osatu duten idazle eta marrazkilariak batu gara! Aurtongo LHko idazlan koadernoko marrazkiaren irabazlea, gainera, gure ikastetxeko 6.mailako Iraia Martin izan da!
Argazkiak...
Suscribirse a:
Entradas (Atom)






