Gaur LH ko 1.go eta 2.mailakoek izan dute Hezikiko topaketa, Santanapen. Antolatzailea Seber Altube ikastola izan da. Oso ondo pasatu dute goiz polita igaroz eta kirolaz gozatuz!!! Aupa txapeldunak!!!
2017/01/29
2017/01/28
Kirolaz gozatzen!
Goiz ederra pasatu dugu Santanapen! LH-ko 3. eta 4. mailakoek, multikirolean parte hartzen dutenek, gaurkoan Herri Kirol topaketa izan dute. Oso ondo pasa dugu!!! Zorionak denoi!!
2017/01/22
Ume misiolarien eguna!
Gaur Mertzede eleiz-parrokian familia mezan, ume misiolariaren eguna ospatu dogu.
Tristura dagoan lekuan ☞ POZA,
gorrotoa dagoan lekuan ☞ MAITASUNA,
norberekeria dagoan lekuan ☞ ESKUZABALTASUNA,
haserrea dagoan lekuan ☞ BAKEA,
jartzeko konpromisoa, Jesusegaz bat eginez.
Aste on bat danori!
2016/12/26
2016KO Gabon Ospakizuna
Pasa den ostiralean gure ikastetxean oso egun ederra izan genuen: Gabonak ospatu genituen danon artean: ikasleak, irakasleak eta gurasoak batu ginen areto nagusian ospatzeko. Egia esanda, ostegun arratsaldean hasi ginen jaia ospatzen gure ikastetxeko elizan. Bai elizkizuna bai jaialdia primeran geratu ziren! Zorionak danori egindako lan guztiagatik!
Eta hemen argazki batzuk uzten ditugu frogatzeko!
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!
2016/12/22
Lehen proiektuen amaiera 2.zikloan
Haur Hezkuntzako 2.ziklokoak hiruhilabete honetan landutako proiektuei bukaera emateko jai bat prestatu dugu.
Ardatz nagusiak hiru hauek izan dira:
Ardatz nagusiak hiru hauek izan dira:
- 3 urte: Familia eta Etxea
- 4 urte: Japonia
- 5 urte: Erroma
2016/12/21
Gabonetako ekitaldia
Guraso maiteak:
Urtero bezala, bihar, ostegunak 22, Gabonei hasiera emateko elizkizuna izango dugu arratsaldeko 15:30etan. Esan beharrik ez dago, Hezkuntza Komunitateko partaide zareten heinean gonbidatuta zaudetela gurekin batera bertan parte hartzera.
Bestalde, ostiralean 11:00etan ikasleen Gabon Ekitaldia izango da eta bertara ere gonbidatuta zaudete.
Ekintza hauetan parte hartuko duzuelakoan, Gabon Zoriontsuak opa dizkizuegu.
Estimados padres:
Como todos los años, mañana, jueves 22 a las 15:30, tendremos una eucaristía para dar comienzo a las Navidades. Y como sois parte de la Comunidad Educativa os invitamos a que participéis en esta celebración.
Por otro lado, el viernes a las 11:00 será la actuación de Navidad de los alumnos/as a la que también estáis invitados/as.
Esperando que participéis en estas celebraciones, os deseamos Felices Fiestas.
2016/12/17
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
