Lehenengo hiruhilekoa ondo amaitzeko, DBHko hiru talde Euskal Herria Museora joan gara ekintza pare bat egitera. Lehenengo, museotik bisita egin genuen eta Euskal Herriko ohiturei, janzkerara, kirolari,... buruz hitz egin ziguten. Ondoren, mapak, kartak,... interpretatzen erakusteaz gain, iparrorratzaren funtzionamendua eta erabilera ikasi genituen. Eta azkenik, pista joko baten bitartez, eta iparrorratzaren laguntzaz, altxor bat aurkitu behar izan genuen parke ingurutik. Ondo pasatu genuen, eta hurrengo batean ere, beste ekintzaren bat egiteko prest gaude.
2016/12/15
2016/12/02
2016ko Euskararen Eguna Gure Ikastetxean
Euskararen eguna bihar da, abenduaren 3an. Hala ere, data horren inguruan hainbat ekintza egin ditugu Euskara bultzatzeko: atzo 11 ordutako irakurraldian parte hartu genuen eta gaur ikastetxean “Euskararen txantxangorria” lagun izan dugularik, patioa zuri-gorri-beltz jantzi dugu.
Hasieran bertso saioa izan dugu LH6. maila eta DBH1. mailaren eskutik. Ondoren, txiki eta nagusien artean txantxangorri eder bat osatu dugu eta “Euskararen txantxangorria” abestia abestu dugu. Eta amaitzeko, abesti horren erritmoan, nahi izan duenak, dantzatzeko aukera izan du.
Hemen dauzkazue gure ikasleek sortu dituzten bertsoak, ikasi eta abestu nahi dituenarentzat.
LH 6. mailakoak
Euskararen eguna
abenduak hiru
bere aldeko festa
ospatuko dugu.
Zaharra izan arren
erabili behar
Europako zaharrena
urteetan zehar.
Euskalki desberdinak
erabiltzen dira
erabili dezagun
zabalduz herrira.
Eskolan eta etxean
kalean ere bai
euskaraz mintzatzeko
guztiok gara gai.
Gure hizkuntza ederra
arriskuan dago
bera erabiltzea
hobe da gehiago.
Ez dakitenak ikas
dezake gurekin
guk ere ikasteko
euskaraz haiekin.
DBH 1. mailakoak
Euskaraz hitz egiten
ari gara gogoz,
ahalegintzen gara
buru eta bihotz.
Denok hizkuntza bera
hitz egiteko asmoz,
Euskaren eguna
ospatzera gatoz.
Askorentzat Euskara
zail eta arraro,
oraindik ikasteko
aukera badago.
Jendeak egiten du
askoz gutxiago,
egin behar genuke
Euskara gehiago.
Gaur gure eguna da,
babesteko Euskara.
Hitz egin behar dugu
euskaldunak gara.
Hizkuntza zabaltzeko
ordua da jada
Euskaraz hitz egiten
saiatuko gara.
Bestalde, “Euskararen txantxangorria” abestia ere ikasi edota abestu nahi baduzue, hemen duzue letra:
Sortaldeko argi berriari
ari zaio aspaldi
arratseko azken izpiari
egun eta gizaldi
Bular gorri, hegakada arin
Lur hauetan da emari
Erreka eta ibai zabalaren,
Itsasoaren egarri
Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria
Haizearen magal leunean
Hedatu da oihua
Bihotzaren taupadetan, hitzak
Sortu du doinua
Olatuek beren solasean
Aukeratutako harria
Denboran zehar dute jolasean
Eten ez dadin haria
Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria (hiru aldiz)
Eta gogoratu: EMAN HEGOAK EUSKARARI!!!
Euskararen eguna dala ta
Atzo, urtero legez, DBH3. eta DBH4. mailakoak Elai-Alai areto txikira joan ginen Berba Lagunek urtero antolatzen duen 11 orduko irakurraldian parte hartzera. Guri egokitu zitzaigun ordua 11:00etatik 12:00etara izan zen eta badakizue zein liburu irakurri genuen? Etxepare Euskal Institutuak Habanako Unibertsitatean (Kuba) euskal irakurle izendatu duen Joseba Sarrionaindiaren “Narrazio guztiak”. Urduritasunak urduritasun, oso ondo irakurri dugu bertan egon garenak eta gainera, iluntzean egun osoan zehar parte hartu dugun guztioi kopau batera gonbidatu gaituzte. Datorren ikasturtean gehiago eta hobeto!
Eta gogoratu, Euskararen Eguna data hauetan bada ere, ez da egun bakarreko gauza eta egunero erabili behar dugu.
2016/11/20
Kaltzada egoitzako ipuin lehiaketako 1.go eta 3.sariak jasota!!!
Gernikaldeko eskoletako LH 6.mailako neska-mutilek, Kaltzada egoitzako ipuin lehiaketan parte hartu zuten. Gaur ipuin horien sari banaketan izan gara eta izan ere pozik baino pozago gatoz, 1.go eta 3.sariak jaso ditugu -eta! Zorionak neskak! #fundacionresidenciacalzada #mertzedeikastetxea #euskara
2016/11/09
Neska ala mutil, eskubideetan berdin!
Gaur, berdintasunaren gunean parte hartzeko aukera izan dugu!
Neska ala mutil, eskubideetan berdin!
#berdintasuna #emakunde #mertzede
2016/11/08
Batzar Orokorra - Asamblea general
AVISO
La Dirección del centro y la Junta Directiva de la Asociación de Padres-Madres os convoca a todos/as –padres y madres de nuestro/as alumnos/as- a la Asamblea General de comienzo de curso que tendrá lugar el próximo:
Hora: 19:00 h.
Lugar: Salón de actos
Duración aprox.: Hora y cuarto
Orden del día:
- Lectura y aprobación –si procede- del Acta de la Asamblea anterior.
- Información de la Dirección del Centro.
- Informe económico
- Propuestas de la Asociación de Padres-Madres de cara al curso 2016/17.
- Ruegos y preguntas.
OHARRA
Ikastetxeko Zuzendaritzak eta Gurasoen Elkarteko Zuzendaritza Batzarrak, ikasleen guraso guztioi, Batzar Orokorrera deitzen zaituzte:
Eguna: Azaroaren 10, osteguna
Ordua: arratsaldeko 19:00etan
Tokia: Ikastetxeko areto nagusia
Iraupena: Ordu eta laurden gutxi gora behera
Gaia zerrenda:
- Aurreko Batzarreko Akta irakurri eta, onartzen bada, aprobatu.
- Ikastetxeko Zuzendaritzaren informazio batzuk.
- Txosten ekonomikoa.
- 2016/17 kurtsorako gurasoek bultzatutako ekintzak.
- Eskaerak eta galderak.
Danok parte hartzea nahiko genuke!
Nos gustaría contarcon vuestra presencia
Guraso Elkartea
Junta de la Asociación
Zuzendaritza/Dirección
2016/11/06
2016ko Milla Herrikoia
Eskerrik asko Alberto, Ager eta Miriami zuen
laguntzagatik!!! Eta eskerrik asko Paula eta Aneri
ere!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

