Pasa den astean 6.mailakoak Lekeition izan ginen. Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, oso ondo pasatu genuen.
2016/05/24
AWESOME SCIENCE!: SCHOOL FIELD TRIP TO LEKEITIO
Kaixo!
Pasa den astean 6.mailakoak Lekeition izan ginen. Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, oso ondo pasatu genuen.
Pasa den astean 6.mailakoak Lekeition izan ginen. Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, oso ondo pasatu genuen.
2016/05/16
Lehenengo Jaunartzeak Mertzeden
Kaixo lagunok:
Gaur, maiatzaren 15a, gure Lehengo Jaunartzea ospatu dugu Mertzede eleizan, gure familia, lagun eta eskolako mojen eta andereinoen artean.
Eskerrak danori, egun berezi honetan gurekin egoteagatik!!!!!!!!!!
2016/05/10
2016ko LHko Idazlan koadernoen irakurketa
Atzo, maiatzaren 9an, XV. Idazlan koadernoen irakurketa saiora josn ginen. Bertan, aukeratutako ipuin eta marrazki egileei sariak banatu zizkieten. Zorionak danori eta jarraitu horren idazlan eta marrazki politak egiten!!!!
Eta hemen daukazue Gorkaren irakurraldia!!!!
2016ko DBHko Idazlan koadernoen irakurketa
Kaixo lagunak!
Gaurkoan DBHko ikasleak Lizeo Antzokira joan gara ikasturte hasieran egindako idazlan koadernoen irakurketa saiora. DBH 2. eta 4. mailakoak bertaratu gara, DBH 1. eta 3. mailako finalistekin batera. Bertan, bi aurkezleren eskutik ikastetxe bakoitzean aukeratutako idazlanen irakurketa saioan zehar denetarik izan dugu, baina batez ere barre apur bat egiteko aukera egon da.
Eta nola ez, gure irakurleak animatu ditugu. Beraien urduritasunari aurre eginez, oso ondo irakurri dute bai Lander Rodriguezek bai Marina Alvesek Irene Eigurenen laguntzarekin. Bestalde, nahiz eta ez irakurri finalista izan dira Joane Ibarretxe eta Maria Amezaga ere. Zorionak lauroi eta jarraitu horren idazlan politak egiten!!!!
2016/05/09
2016ko Abesbatza, Antzerkia eta Dantza taldeak
Pasa den azteazkenenan Gernikako Lizeo Antzerkian batu ginen Ikastetxeko abesbatza, antzerkia eta dantza ikustera. Oso lan bikaina ikusi genuena!! Hemen dauzkazue grabaketak eta argazkiak. Espero dugu zuen gustokoa izatea!!
ABESBATZA
ANTZERKIA
DANTZA
DANTZA
Eskola ortua prestatzen
Eguraldi ona datorrela dirudi eta urtero legez, aurten ere, gure ikastetxeko txikitxoenek ortuan barazki goxo-goxoak landatuko dituzte (tomate, uraza eta piperrak). Horregatik, DBHkoek lagundu egin diegu lurra jorratuz. Ia denon laguntzarekin ortuak aurrera egiten duen eta ikasturte bukaerarako entsalada goxo bat jan dezakegun bertan bildutakoarekin.
2016/05/06
Pedro Nolaskoren eguna
Gaur, maiatzaren 6a, gurekin batera gainontzeko
Mertzediarrekin batera, Pedro Nolascoren jaia ospatzen dugu. XIII. mendean,
Mertzedeko Ama Mariaren ahotsa entzunez, bere gauza guztiak saldu zituen Afrikan
atxilotutako gizonak askatzeko. Gaur ere, XXI. mendean, Nolascoren
jarraitzaileak, Mertzediarrak, gizon emakumeen artean askatasuna zabaltzeko
deituak gara gure mundua hobetzeko: aske izanez, askatasuna lortu.Horregatik eskerrak eman dizkiogu Jainko Aitari denok elkarrekin OTOITZ giroan ospakizun batean parte hartuz. Eta hau izan da egindako otoitza:
Eskerrak
Aita – Ama
askatasunerako bidean
ez zarelako guregandik
aldentzen.
Eskerrak gure bidean
Pedro Nolasco
ipintzeagatik
gure gidaria izateko.
Eskerrik asko Zuk aske
egiten gaituzulako.
Bai, aske egiten
gaituzu,
“Animo, aurrera
jarraitu”
esaten diguzulako
nekatuta gauden bakoitzean.
Zuk aske egiten gaituzu, gure bizitzarekin
laguntzen dugunean mundu hobe bat eraikitzen.
Aske egiten gaituzu EZ esaten diogunean alperkeriari,
injustiziari eta
norberekeriari.
Aske egiten gaituzu,
gure ondoan jarri
diguzun pertsona
askatasunerako bidean
bidailagun dugula
konturatzen garenean.
Bai, Jainko Aita – Ama,
Zuk aske egiten
gaituzu, guztiz aske,
horregatik esaten
dizugu: eskerrik asko!
Amaieran gure katea sortu dugu; batak besteari laguntzeko prest gaudela adieraziz.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
