|
Queridas familias:
El próximo LUNES, día 25, celebraremos la Fiesta de
Sto. Tomás de Aquino, fiesta
patronal, por lo que
EL
CENTRO PERMANECERÁ CERRADO PARA TODO
EL ALUMNADO A EXCEPCIÓN DE GUARDERÍA.
Gracias por vuestra colaboración.
La Dirección del Centro
|
Familia
maiteok:
Datorren astelehenean, hilak 25ean, Aquino Tomas
zaindariaren jaia dela eta, GURE IKASTETXEA ITXITA EGONGO DA. Hala ere, HAURTZAINDEGIA
irekita egongo da.
Eskerrik
asko zuen laguntzagatik.
Ikastetxeko
Zuzendaria
|
2016/01/19
Aquino Tomas zaindariaren jaia dela eta
2015/12/23
Gabon Ospakizuna
Gaur gure ikastetxean oso egun ederra izan dugu: Gabonak ospatu ditugu danon artean: ikasleak, irakasleak eta gurasoak batu gara bai elizan bai areto nagusian ospatzeko. Oso ondo geratu da! Zorionak danori!
Eta hemen argazki batzuk uzten ditugu frogatzeko!
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!
2015/12/21
Eskola Bidea
Ikasturte
honetan, Gernika-Lumoko ikastetxe guztiak, Udala eta Osasunsarea batu gara proiektu
berri bat abiatzeko asmoz: Gernika-Lumoko Eskola Bidea.
Helburua
haurrak eskolara bakarrik joatea da: oinez, gurpil-aulki, monopatinean zein
bizikletan. Hau da, orain gutxi naturala zena berreskuratzea. Horrela, haurrek
autonomia eskuratuko dute eta ohitura aktibo eta
osasungarriak sustatzeaz gain, ingurumena zaintzeko, herria hobeto ezagutzeko,
espazio publikoa bereganatzeko eta eraldaketan parte hartzeko protagonista
izango dira. Herritarroi, orokorrean, elkarbizitza hobetzeko aukera eskainiko
digu denon arteko zaintza sustatuz.
Guzti hau gauzatzeko, eskola
desberdinetako guraso eta irakasleen lan talde ireki bat osatu dugu elkarlanean
eta parte hartzean proiektua bideratzeko. Urtarrilean proiektuaren aurkezpena
egingo dugu eta orain arte zehaztutakoaren berri emango dogu.
Allende Salazar Eskola Publikoa, Seber Altube
Ikastola, San Fidel Ikastola, Mertzede Ikastetxea, Gernikako Institutua,
Barrutia Herri Ikastetxea, Barrutialde Institutua, Osasunsarea eta
Gernika-Lumoko Udala
2015/12/19
Gabonetako ekitaldia
NOIZ: Abenduaren 22an – 22 de diciembre
HASTEKO ORDUA: 10:45ean
LEKUA: Areto Nagusia – Salón de actos
OHARRA: Egun horretan arratsaldean ez da egongo klaserik. Jantokiko zerbitzuak mantenduko dira eta umeek 15:00ak arte egon ahal izango dute. Danontzat, 9:45ean, gure elizan, Gabon ospakizun bat egongo da. Guztiok gonbidatuta zaudete!
El día 22 no habrá clase por la tarde. Se mantendrá el servicio de comedor y los niños podrán quedarse hasta las 15:00 horas. A las 9:45 h tendrá lugar en nuestra iglesia una celebración religiosa preparándonos todos a vivir la Navidad con sentido cristiano. ¡Estáis todos invitados!
Klaseak urtarrilaren 8an berriro hasiko direla gogoratzen dizuegu.
Os recordamos que las clases comenzarán de nuevo el día 8 de enero.

2015/12/18
Olentzero gure ikastetxean
Kaixo lagunok:
Gaur Olentzero etorri zaigu Ikastetxera. Oso pozik egon gara berarekin abesten. Gure gutun guztiak emon dizkiogu. Espero dugu gure amets guztiak betetzea!!!
Gaur Olentzero etorri zaigu Ikastetxera. Oso pozik egon gara berarekin abesten. Gure gutun guztiak emon dizkiogu. Espero dugu gure amets guztiak betetzea!!!
2015/12/11
LHko 5. mailakoak Bilbon
A ze txangoa gaurkoa! LH 5. mailakoak Bilbora joateko aukera izan dugu.
Bertan, Santiago katedralean izan gara eta belenak ikusi ditugu!!! Gero,
metroa hartu eta Azkue fundazioko, euskararen etxera joan gara. Pila
bat ikasteaz gain, komiki digital bat ere egin dute. Egun zoragarria!!!
2015/12/05
2015eko Euskararen Eguna
Kaixo lagunok:
Denok dakizuen bezala, atzo, abenduak 3, Euskararen eguna izan zen. Eta hori dela eta, gure ikastetxeak hainbat ekitalditan parte hartu zuen. Goizean DBH 2. zikloko ikasle batzuk Elai-Alai aretora joan ziren Berbalagunek eta Euskara Zerbitzuak antolatu zuten 11 orduko irakurraldian parte hartzera. Aurten Ramon Saizazbitoriaren “Hamaika pauso” liburua izan da aukeratua irakurtzeko. Ordu batez, egokitu zitzaien pasartea irakurri zuten eta ondo gainera, nahiz eta, hizkerarekin zailtasun apur bat izan. Ea datorren urtean zein idazle eta liburu egokitzen zaizkigun berriro parte hartzeko.
Bestalde, ikastetxean bertan, LH 5.eta 6. mailakoek eta DBHko 1. mailakoek bertso saio zoragarria eskeini ziguten gainontzeko mailei. Aurten bertsolaritzan jarraitzen dugu jo ta ke, eta beraien irakaslearekin batera, egun berezi honetarako hainbat bertso prestatu zituzten. Ia gustua hartzen dioten eta bertsolari iaioren bat irteten zaigun! Animo eta horrela jarrai!

Gero danok batera Euskararen "e"a margoztu genuen dantza bat egiten genuen bitartean. Arratsaldean DBHko batzuek Euskararen aldeko leloarekin paperezko hegazkinak bota zitutzten danok Euskararen aldeko mezua mundu osoan zehar zabaltzeko.
Ikusten duzuen bezala, guk ere gure aletxoa jarri genuen Euskararen egun horretan. Hala ere, ez ahaztu: Euskara ez da egun bateko gauza bat, egunero erabili behar dugu.
Ikusten duzuen bezala, guk ere gure aletxoa jarri genuen Euskararen egun horretan. Hala ere, ez ahaztu: Euskara ez da egun bateko gauza bat, egunero erabili behar dugu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)