2015/05/18

Udaberriko Jaia pasa da!!!

Kaixo lagunok:
           Udaberriko Jaia pasa da! Egun izugarrizkoa izan da. Hasieran eguraldi txarra izan arren, gero giroa, eguraldia... dana primeran!!! Eta amaiera... ahaztuezina!!!!

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!!!

2015/05/14

2015eko Udaberriko Jaia

          Kaixo lagunok: datorren igandean, hilak 17an, gure ikastetxean Udaberriko Jaia ospatuko dugu. Danok gonbidatuta zaudete. Hemen daukazue egitaraua:

10:00 - “XX. Sukalki Txapelketaren” hasiera.
11:30 - Meza, Mertzedeko eleizan.
12:30 - Mertzede ikastetxeko dantza taldea.
13:15 - Umeen arteko entsalada txapelketa.
            -   Umeentzako tailerrak
14:00 - Entsaladen aurkezpena.
14:15 - Sukalki-aurkezpena
          
            Eta gero: Sukalki eta entsaladen sari banaketa.

15:00 – Janari herrikoia.
17:00 –  Mus eta Xake txapelketak
18:00 – Dantza erakusketa.
             Dantzaldia.
     ........  Jaiari amaiera emateko: txokolatada.
...... Goiz-giroa trikitixak alaituko du

Erdu! Itzela izango da eta!!!!

Txartelen salmenta: Ostegunetik,14tik, “informazio” gelaren ondoan: 16:30etatik aurrera. Azken eguna: maiatzaren 15ean.


2015/05/11

FRUTA PROIEKTUA

Kaixo lagunok:
         Kurtso amaiera honetan, ohitura osasuntsuari jarraipen bat emateko, fruta proiektuarekin arituko gara hamabost aldi honetan. Umeekin fruta non eros dezakegun erakutsi diegu, ondoren, eurek aukeratu dituzte gustukoen dituztenak.        
        Fruta zuritu ondoren, konpostera eraman dituzte hondakinak eta gerooo..... goxoena.... daztaketa!!!!

2015/05/10

Lehenengo Jaunartzeak Mertzeden

Kaixo lagunok:
           Gaur, maiatzaren 10a, gure Lehengo Jaunartzea ospatu dugu Mertzede eleizan, gure familia, lagun eta eskolako mojen eta andereinoen artean.
Eskerrak danori, egun berezi honetan gurekin egoteagatik!!!!!!!!!! 

2015/05/09

2015eko Abesbatza eta Antzerkia

Kaixo lagunok:
      Hemen daukazue aurreko eguneko grabaketa. Espero dugu zuen gustokoa izatea!!

2015/05/08

Invertebrates and vertebrates Presentations

Kaixo lagunok:
         Hemen dauzkazue gure 5. mailakoek egindako aukezpenak. Espero dugu zuentzako baliagariak izatea!!




Ze ondo egiten dute! Animo eta ondo segi!

2015/05/07

ABESBATZA eta ANTZERKIA aurkeztuta!!!

Kaixo lagunok!
           Atzo, maiatzaren 6an, Pedro Nolaskoren Egunean, urtero bezala Ikastetxeko Abesbatzak eta Antzerki Taldeak beraien antzezpen ikusgarriarekin arratsalde eder bat gozarazi ziguten. Eskertzekoa da bai irakasle zein ikasleen partetik egindako esfortzu eta ahalegina. Eskerrik asko danori!!!