2015/02/02

2015eko otsailaren 7ko kirol ordutegia

Kaixo lagunok:
           Asteburu honetan futbola eta krossa!! Zorte on danontzako!!!!!

KIROLA
PARTIDA
TOKIA
ORDUA
FUTBOLA
MERTZEDE
EGUZKIBEGI
SANTANAPE
POLIKIROLDEGIAN
9:00
KROSSA
ABADIÑO
2015-02-08
11:00
 

KANDELERIO


Kaixo lagunok:
Gaur, otsailaren 2a, gure herriarentzat egun oso inportantea da. Horregatik gaur gure ikasle txikienek ikastetxeko atean abestu egin dute guraso guztiek entzuteko zein ondo abesten duten. 

Kandelerio abestia:

"Kandelerio, lerio,
atxari ura dario,sagarrari madari
eutsi Peru adarrari.
Euria dakar menditik 
Ondarroaren gainetik,
eztaukat zapatarik
banoa Lekeitiotik.
Kandelerioz eguzki,
negua dago aurretik;
kandelerioz edurra,
joan da neguaren bildurra."

Bakearen Eguna gure ikastetxean

Kaixo lagunok:
       Urtarrilaren 30ean Bakearen eguna ospatu genuen. Gela bakoitzean bakearen esanahia landu zen eta ume txikiek etxera usoaren irudia eraman zuten.   

2015/02/01

Ate irekien eguna

Kaixo lagunok:
           Atzo gure ikastetxean Ate Irekien Eguna ospatu genuen. Oso giro onegaz gertatu zen eta etorri ziren gurasoak ikastetxean ikustean oso pozik joan ziren euren etxeetara ikusitakoa kontatzera. Eskerrik asko posible izatea egin duzuen guztioi!!!

2015/01/30

BAKEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Kaixo lagunok:

            Indarkeriaren eza eta bakearen nazioarteko eguna ospatzen da urtarrilaren 30ean, Mahatma Gandhi hil zuteneko urtemuga betetzen den egunean, hain zuzen. Gandhiren printzipioek gerora arrazismoaren aurka eta demokraziaren alde borroka egin duten pertsonaia ugari inspiratu zituzten, horien artean, Martin Luther King edo Nelson Mandela.

 BAKEARI BURUZKO ESALDIAK

Mahatma Gandhi. Indiako politikari eta pentsalaria

“Indarkeriaz lortzen denari indarkeriaz soilik eutsi dakioke”

John Hume. Bakearen Nobel Saria 1998

“Indarkeria dagoen tokian beti da posible eta desiragarria bakea ezartzea”

Martin Luther King. Bakearen Nobel Saria 1964
“Txorien antzera hegan egiten eta arrainak bezala igeri egiten ikasi dugu; baina
ez dugu ikasi haurride bezala bizitzeko arte xumea”

John F. Kennedy. EEBBetako Presidentea

Gizakiak azken puntua jarri behar dio gerrari, edo gerrak azken puntua jarriko
dio gizakiari

Nelson Mandela. Bakearen Nobel Saria 1993

“Aske izatea da bestea errespetatzea”

Desmond Tutu. Bakearen Nobel Saria 1984

“Sistema ekonomikoa txarto dabilenean arrazakeria sortzen da”

Mihail Gorbachov. Bakearen Nobel Saria 1990
“Gardentasuna eta elkarrizketa behar ditugu mundua hobeto antolatzeko”

Willy Brandt. Bakearen Nobel Saria 1971

“Bidegabekeria bat onartuz bide ematen zaie ondorengo bidegabekeria guztiei”

Jose Antonio Agirre Lekube. Eusko Jaurlaritzako Lehen Lehendakaria
“Askatasuna da mundua batuko duen gauza bakarra”

2015/01/29

Ate Irekien eguna



Guraso, ikasle eta familiarteko lagun agurgarriok:
      Dakizuen modura, gurasooi sarritan eskatzen zaigu laguntza esku artean  daukagun Ikastetxeko proiektu hau hobetzeko, gurasoon partaidetza barik ezinezkoa izango litzatekeelako helburu gorenak lortzea.
Oraingoan, matrikula sasoia heldu zaigu eta guztion elkarlana, berriz ere, ezinbestekoa eta garrantzitsua da.
        Zelan?  Eskolaratzeko umeak dituztenei gure ikastetxeaz hitz eginez. Nor garen eta zer nahi dugun azalduz eta datorren zapatuan, hilak 31, 10:30etik 12:00etara ospatuko den ate ireki jardunaldira gonbidatuz. Jakin badakigulako, gurasoon iritziak eta ematen ditugun azalpenak ikastetxearen goraipamenik onenak direla.
        Zuen laguntzarekin egunetik egunera hobetzen goaz!  Eta ildo horretatik jarraituz, ekitaldi honetan parte hartzen duten gurasoei gogobetetze galdetegi bate emango zaie beraien iritziak jasotzeko eta ikastetxean hobekuntzak ezartzeko asmoz.
Erdu eta ekarri lagun bat!


Estimadas madres, estimados  padres, alumnado y familiares:
         Como bien sabéis, los familiares somos una pieza imprescindible para mejorar e impulsar el proyecto del Colegio,  ya que sin nuestra colaboración sería imposible lograr todos los objetivos marcados.
Pues bien, hemos pensado que sería bueno que colaborásemos todos en la campaña de matrícula.
        ¿Cómo? Pues hablando de nuestro colegio a quienes tengan hijos o hijas para matricular, explicándoles quiénes somos y qué es lo que queremos de nuestro Colegio e invitándoles a la jornada de puertas abiertas que tendrá lugar el próximo sábado 31, de 10:30 a 12:00 h. Ya que la información que como familiares ofrecemos, es la mejor garantía  y presentación de nuestro colegio.
     ¡Con tu colaboración mejoramos cada día!  En esta jornada entregaremos, a los padres de nuestros alumnos que vengan, un cuestionario de satisfacción precisamente para esto, para introducir mejoras.
 

¡Ven y trae  a un conocido, familiar o amigo!




2015/01/28

GernikaKESB neskak gure ikastetxean

Kaixo lagunok:
    Gaur gure Ikastetxera etorri dira Gernika KESBren neska bi: Britany Miller eta Claudia Pop. Oso aukera ona izan dugu haiek ezagutzean! Eskerrik asko!