2013/02/08

Txitxiburduntzia ikastetxean

Kaixo Lagunok: 
           Gure eskolako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako partaideok Txitxiburduntzia egin dugu, gure herriko ohiturak lantzeko asmoz. Ekintza hau inauterien aurreko igandean ospatu ohi da, baina guk ortiralean ospatu dugu Inauteriei hasiera emanez.
           Eguraldiak ez digu guk pentsatutako eran egiten utzi, gure asmoa ortuan su egin eta txorizoa bertan erretzea baitzen. Azkenean, euria dela eta, gimnasioan erre behar izan ditugu. Hala ere, Iratxe Egurrola irakasleak bere txistu eta danbolina joaz, giroa alaitu du eta  denok oso ondo pasatu dugu, txorizoa erreaz eta dantza eginez.

2013/02/05

2013ko otsailaren 9ko kirol ordutegiak

Kaixo lagunok:
Hemen dauzkazue asteburu honetako kirol ordutegiak. Zorte on danontzako!
KIROLA
PARTIDAK
TOKIA
ORDUA
MULTIKIROLA
FUTBOLA
EGUZKIBEGI
MERTZEDE
GALDAKAO
12:30
SASKIBALOIA
UMEAK
MERTZEDE
TXORIERRI
SANTANAPE
12:00
SASKIBALOIA
KADETE
MERTZEDE
GOROSTIA
SANTANAPE
Ostirala
17:15


 

2013/02/04

Ageda Deunaren Bezperan

 
Gaurkoan, gure ohitura zaharra berpizteko asmoz eta xirimiria lagun izan dogularik, hor abiatu gara gure herrian barna Agate Deuna bezpera ospatzen. Beraz, ikastetxeko ikasle eta irakasleak elkartasunean abesteari ekin deutsogu. Batu dogun dirua gure ikastetxeko GKEarentzat izango da.  Bertsoak dinoan lez, “OSASUNA TA BAKEA” danoi!



 

























2013/02/01

Iñaki Zubeldia idazlea gurekin!


Kaixo lagunok:
Pasa den ostiralean, hilak 25ean, LHko 2. zikloko ikasleok idazle zoragarri baten bisita izan genuen,  Iñaki Zubeldiarena, hain zuzen ere. "euskaldun bat Marten" liburuari buruzko galderak egin genizkion eta gure liburuak sinatu zizkigun. Gainera, berak aurkitutako "Leon Cavernario"-aren istorioa ere kontatu zigun. 
Bai gustura egon ginela berarekin!!!

 


2013/01/29

2013ko otsailaren 2ko kirol ordutegiak

Kaixo lagunok:
           Hemen dauzkazue asteburu honetako kirol ordutegiak. Zorte on danontzako!
KIROLA
PARTIDAK
TOKIA
ORDUA
MULTIKIROLA
FUTBOLA
MERTZEDE
IBAIGANE
MERTZEDE
11:30
SASKIBALOIA
UMEAK
LEGARDA 6
MERTZEDE
MUNGIAKO
POLIKIROLDEGIA
12:30
SASKIBALOIA
KADETE
ATSEDENA

2013/01/21

2013ko urtarrilaren 26ko kirol ordutegiak

Kaixo lagunok:
           Hemen dauzkazue asteburu honetako kirol ordutegiak. Zorte on danontzako!
KIROLA
PARTIDAK
TOKIA
ORDUA
MULTIKIROLA
SASKIBALOIA
FATIMA 4.A
MERTZEDE
ENEKURI
(BILBO)
11:45
SASKIBALOIA
UMEAK
MERTZEDE
SAN NIKOLAS IK
SANTANAPE
9:30
SASKIBALOIA
KADETE
MERTZEDE
GERNIKA BHI
SANTANAPE
Ostirala
17:15
 

2013/01/19

Leizaola Fundazioaren X.Sariak

 
Gaur gure ikaskideak, Aitor, Sara eta Lander  zoriondu nahi ditugu. Atzo, urtarrilak 18, Artean egon ginen Leizaola Erkalegoaren sariak batzen, 30000 lanen artean haiek finalista izendatuta izan ziren eta gainera Aitorrek bigarren saria jaso zuen. Zorionak eta eutsi goiari!