Astelehenean DBH 3. eta 4. mailakoek Urdaibai inguruko hiru baserri ezagutu zituzten. Bertan kalitatezko produktuen ekoizpena nolakoa zen ikusi-ikasi zutelarik. Lehenengo Berroja auzoan Berroja Txakolindegia ezagutu zuten, bertan txakolina nola ekoizten duten azaldu zieten. Ondoren, Kortezubiko Nanikera, behi okelan ustiapena nola egiten den ikustera abiatu ziren eta azkenik, Arratzuko Euskal baserri - Intxausti Kiwiak ikustera joan ziren, bertako kiwien ustiapenaren berri jakiteko.
Hiru baserrietako azalpenak interesgarriak izan ziren, batez ere bertokoa hobeto ezagutzeko.
Eskerrik asko hiruroi!