2020/12/22

OLENTZEROREN BISITA ESKOLAN!

Bisita ederra gaurkoa! Ikasle eta ikasle ohien laguntzarekin  Olentzero etorri zaigu eskolara! Mari Domingi beste zer egin batzuk izan dituela eta, ezin izan da etorri baina bere mezutxoa ere heldu zaigu!




2020/12/18

ABENDUALDIKO 3.ASTEA: HURBILA IZAN!

Zenbat aldiz baztertu dugu norbait? Eta, behar beste laguntzen al dugu? Abendualdiko 3.astean horretan zentratu gara eta balore negatibo horiei buelta nola eman landu dugu, pertsona HURBILAgoak izateko prestatuz.






YOGA

Ikasle hauek, Durangoko Azokak antolaturiko Yogipuinak taillerrean parte hartu zuten, Maite Arrese, Sara Arizmendi eta Oihan Arizmendiren eskutik. Bertan, yoga zer den ikasi, gorputza landu eta burua eta bihotza lasaitzen ikasi zuten. 

Erlaxatu eta ondopasa tzeaz gain, indarra, koordinazioa, flexibilitatea, oreka, kontzientzia korporala, atentzioa eta autokonfidantza ere hobetzen laguntzen dio Yogak haurrari.







ROBOTIKAREN HASTAPENAK:

Robotika matematika, teknologia, zientzia eta ingeniaritza arloak lantzen dituen diziplinarteko metodoa da. Haurrek pentsamendu logikoa, sormena eta hizkuntza ere garatzen dute.







2020/12/11

Abendualdiko 2. astea! LAUTU BIDEA!

Jainkoaren habia prestatzen jarraitzen dugu eta Abendualdiko 2.asteko kaiolatxoa ere zabaldu dugu!
Harrokeriatik apalak izatera eta galduta ibiltzetik arazoak nola konpondu lantzen ibili gara. 
Lautu ditzagun bideak!



2020/12/03

EUSKARA, EUSKARALDIA, AHOBIZI, BELARRIPREST, ARIGUNEA... GOZATU EUSKARAZ!!!

Entzun, euskararen deia!

Euskal Herria
presta belarria
berriro hemen da euskaraldia
aho bizia ez egon itxia
berriro hemen da EUSKARALDIA
---------
Gu egunero gaude
gure EUSKARArekin 
eskolan zein kalean
lagunekaz berdin
Eta etxean ere
zuk euskaraz egin
GEHIAGO, GEHIAGOTAN
ta GEHIAGOREKIN!
----------
Zuk euskaraz esan
urria denez han 
pixkana uler dezan
eman eta egin
ekin eta eragin
EUSKARA azal dedin!



Erreka Mari ikuskizuna!

Euskal kultura eta natura uztartzen duen txontxongilo antzezlan ederra izan dugu: Erreka Mari!

Aurretiaz geletan komikiak eta abestiak lantzeaz gain, ibaietako ekosistemaren aldeko balore eta jarrerak landu dituzte ikuskizunarekin batera.





2020/11/30

Gune berdeez gozatzen!

Eskolako gune berdeez inoiz baino gehiago gozatzen ari dira gure txikiak! Izan ere espazio zabalak daude gurean, nahi beste olgetako eta gozatzeko!











Abendualdia!

Abendualdi garaian gaude, Jainkoaren etorrera duintasunez prestatzen! Jainkoari habia prestatzen!














2020/09/24

MERTZEDEKO AMAREN EGUNA!

Irailaren 24a, beti izango da egun berezia gurean. Gure Mertzedeko Amaren egun honetan, otoitz berezia egiten dugu eta baita ikasturteko lema berria aurkeztu ere. Ikasturte hau, aukera berriez osatutakoa izan daitela, denon artean erronkak lortuko ditugun ikasturtea.

Eskerrik asko Ama, gu maitatzeagatik, garen bezalakoak onartzeagatik eta egunero MERTZEDIAR izatera gonbidatzeagatik. Ikasturte hau izan dadila GARAI BERRI BAT ELKARREKIN HEGAZ EGITEKO!



2020/09/23

MARIA DE CERVELLÓ

Irailaren 19an, bada gogoan izan genuen pertsona garrantzitsu bat: MARIA DE CERVELLÓ, Mertzediar 1.go lekaimea. Itsasgizonen babesle izateaz gain, pobre, gaixo eta gatibuei laguntzen ziharduen bere bizitzan zehar. Ikastetxean, bera gogoan izanik tailertxo batzuk egin genituen: mezu kodifikatuak aztertu, ikertu, testua irakurri eta marrazki bidez aurkeztu!


IKASTURTE BERRI ON!

2020-2021 ikasturtea hasi dugu jada eta... OnGi EtOrRi GuZtIoI!!!




2020/05/15

Mertzedetxef saioko beste erronka bat!

Hauek bai sukaldariak! Mertzedetxef saioko erronka onartu eta egin! Aupa zuek! Jarraitu zareten bezalakoak izaten eta familia giroan ekintzak egiten! 

2020/05/08

Mertzedetxef saioko erronka!

Pasa den astean, Mertzedetxef saioan, erronka bat proposatu genuen eta gure ikasleek era ezin hobean egin dute! Zuek bai sukaldari apartak!



2020/05/06

PEDRO NOLASCO, MERTZEDIAR SUPERHEROIA!

Familia Mertzediarraren Aita sortzailearen, PEDRO NOLASCOren eguna dugu gaur. Bere omenez, hiru hizkuntzetan moldatutako ipuintxo bat irakurtzera gonbidatzen zaituztegu.

"Lagundu egiguzu, gure bizitza besteen zerbitzura emanez eta Jesusenganako dugun maitasuna sendotuz, bizitzako kateak apurtzen eta nire ingurukoei askatasunez beteriko bizitza eskeintzen."

ASKE, ASKATZEKO!

2020/05/04

LIBURUAREN EGUNA!

Apirilaren 23an, liburuaren egun berezia zenez, irakurmena bultzatzeko asmoz, LH 3. mailakoek Yolanda Arrietak idatzitako eta Aitziber Alonsoren irdudiez osatutako "Oinutsik jauregian" ipuina ozen irakurri eta bideotxo hau sortu zuten. Ipuintxoa entzun nahi? 

2020/05/02

Datorren asteko Mertzede Team saioen egitaraua:

Pasa den asteko Mertzede Team saioek izandako arrakasta ikusita, datorrean asteko egitaraua aurkezten dizuegu, beharko den materiala adieraziz. Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik! Segi horrela!!!





2020/04/26

GERNIKAKO BONBARDAKETA

Gaur 83 urte betetzen dira Gernika bonbardatu zutela. Gertatutakoa oroituz eta sasoi hartako biktimen omenez, urtero moduan, kanpaien errepika izan da Mertzedeko kanpandorretik.







2020/03/29

EUTSI GOGOR!!!

Nahiz eta eskolarik ez izan, beti zuen zai ari gara; esperantza eta alaitasuna inoiz galdu gabe Mertzeden. Zoritxarra bukatzen denean, besarkatu (e)ta musukatu; gure eskolako giro bikaina berriro ere berreskuratu. Eutsi gogor, aurrera egingo dugu, bare-bare etxean geldituko bait gara; goxo-goxo etxeko babesean gaude, bueltatzeko eguna heltzen den tartean. Eutsi gogor bizitzan konfidantza; laister berriz denok pozik elkar ikusteko neska, mutil, guraso eta irakasle EUTSI GOGOR!

ANIMO FAMILIA, ZUEKIN GAUDE! 
DENA ONDO JOANGO DA ETA EUTSI GOGOR!!!

2020/03/09

EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA!

EMAKUMEAK GAUEZ
EZIN JOAN LASAI
ALBISTEAK IKUSTEN
EZIN EGON ALAI

GU KEZKATUTA GAUDE
TA ZUEK ERE BAI
HORREGATIK EZ DUGU
INOR HILTZERIK NAHI

SARRI IZATEN DIRA
EGUN OSO BELTZAK
EGUN OSO TRISTEAK
DIRENAK GURETZAT

BERAZ DENOK NAHI
DUGU LORTZEA AMETSAK
ESKUBIDE BERDINAK
NESKA-MUTILENTZAT

ERASOEN AURREAN
DAUKAGU IKARA
PROTESTA EGITERA
GATOZ GERNIKARA