2019/03/29

FAMILIA IRTEERA!

Eskolako hainbat kidek, guraso elkarteak antolatutako IRTEERAn egun polita igaro zuten FAMILI GIROAN !


2019/03/28

HEZIKI TOPAKETA!

Kirolak, haurren garapenean baliagarriak diren heziketa baloreak sustatzen ditu eta balore horien garrantziaz jabetuta, gure gazteak kirola egitera animatzen ditugu. Joan zen igandean ere, gure kirolari gazteak, herriko polikiroldegian HEZIKI TOPAKETAn izan ziren eta lagun artean jolasten hasi baziren ere, familiekin ere gustora lehiatu ziren!










2019/03/26

IHAUTERI TAILERRAK!

Ihauterietako astean zehar, ikasleek tailer ezberdinak burutu zituzten, besteak beste, errezetak sortzen, sukaldatzen, danborradaren nondik norakoak aztertzen, egoki elikatzeak dakartzan onurak eta bizitzeko ohitura osasungarriak zeintzuk diren ikertzen...
LH 1-2:
LH 3- 4:
LH 5-6:

2019/03/22

HERRI KIROL TOPAKETA!

Martxoaren 17an, HERRI KIROL TOPAKETAn izan ginen beste kirolari batzuekin batera!
Argazkiak
Egunkariko albistea




IKASBIDAIA ALEMANIATIK ZEHAR!

Nagusitxoak, Alemaniako KÖNIGSWINTERreko ikasleekin ELKARBIZITZA burutu dute, INGELESA praktikatuz eta IBILBIDE KULTURALAK eginez : Colonia, Bonn, Linz, Drachenfells ...


2019/03/20

IBILALDIA "ELIZAK LOTUZ"

Gernikaldeko Katekesiak antolaturik, datorren igandean, "elizak lotuz" IBILALDI bat egongo da. Hona hemen egitaraua:


2019/03/12

IGERIKETA SAIOAK

Igeriketa, garapen fisikoa, psikikoa eta hazkuntza estimulatzen duen kirol ederra da eta LHko txikienak pozik dabiltza polikiroldegiko igerilekuan!


2019/03/11

VAN GOGH

Landareen proiektu txikia amaitzeko margolari famatu bat aukeratu dugu, paisaiak margoztea gustatzen zitzaion VAN GOGH hain zuzen ere. Artista honen inguruko informazioa bildu, gelan aurkeztu eta "Los Girasoles" margolana egin dugu. Amaitzeko, eguzkilore hauek, lorategira eraman ditugu eguzkitara!



ETORKIN EZBERDINEN EGOERETAZ HAUSNARTZEN!

Orain dela aste batzuk, Nazioarteko Elkartasuna Erakundetik Venezuelako, Siriako eta Senegaleko etorkin batzuk etorri ziren beraien herrietan gizonezkoek zein emakumezkoek bizi dituzten egoerak azaltzera. Ikasleek oso interesgarria ikusi zuten eta galdera asko egin zituzten.
Eskerrik asko erakundeari esperientzia hau eskaintzeagatik.




2019/03/08

DBH1ekoak UNESCOren bitartez egindako BERDINTASUNA eta POBREZIAri buruzko SENTSIBILIZAZIO KANPAINA!

Orain aste bete, DBH 1.go mailako ikasleak UNESCO ETXEArekin batera antolatutako kanpo ekintza batean parte hartu zuten. Egun bitan zehar, GARAPEN IRAUNKORreko 17 helburuak landu zituzten eta ondoren horietako bi hartu eta ekintza prestatu zuten. POBREZIA eta GENERO BERDINTASUNAri buruzko SENTSIBILIZAZIO kanpaina egin zuten Gernika erdigunean. Horren harira, bi hizki sopa egin zituzten, gai bakoitzeko bat. Hemen dauzkazue biak. Ea galderei erantzun eta hizki zopa egitea lortzen duzuen! Zorte on!






MARTXOAK 8REN ALDEKO EKIMENA!

Emakumeen Nazioarteko egunaren aldeko ekimen berezi honetan, zapi moreak hartu, giza katea osatu, ikur feministak osotu, manifestuak entzun eta dantzaldiez gozatu dugu!
BERDINTASUNAren alde lan egiten jarraitu dezagun! STOP, THINK, ORGANIZE and ACT!


EMAKUMEEN ZAPALKUNTZAri buruzko MANIFESTUA:



"Gaur egun, gizartean, nahiz eta gauza asko aldatu diren, emakumeok gutxietsiak sentitzen jarraitzen dogu. Denok berdinak garela entzuten dugu (bai kalean, bai etxean) baina oraindik askotan ikusten duguna ez da horren eredu. Hainbat etxetan esaterako, etxeko zereginetan edo haurrekin zerikusia duten eginkizun askotan emakumeak gara horren ardura daramagunak. Kirolean ere, batzuetan mutilek ez dute nahi euren taldean neskarik egon dadin, beraiek bezain onak ezin gaitezkeela izan uste dutelako. Horregatik ahalegin handiagoa egin behar dugu horrelako ideiak baztertzeko eta etxeko ardura horiek gizon eta emakumeen artean partekatzeko."

2019/03/06

HAUSTERRE, ERRAUTS EDO HAUTSAREN EGUNA!

GARIZUMAren aldian gaude jada, bihotz berritzeko eta eraldatzeko aroan hain zuzen. Bakoitzak bere bizitza birpasatu eta norbere bizitza eraldatzeko aukeraz eta besteetaz gehiago arduratzeaz konprometitu gara HAUTSAREN EGUN honetan. Jesusen oinatzei jarraituz, urteko jairik garrantzitsuena den PAZKOra heltzeko bideari ekingo diogu!







2019/03/05

IHAUTERIAK!

Eguen zuri, bariku mehe, zapatu erregular, domeka karnabal, astelehen karnabal eta martitzen karnabal!!! Aurreko astean zehar gure ikasleek, SUKALDARITZA gaitzat hartuta, tailer ezberdinak egin zituzten eta bukaera emateko... DANBORRADA prestatu zuten!


MARTXOAK 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA!



Mertzedeko Ikasleak feat. HIBAI - Ez Da Ez (S.O.S.)

Hona hemen DBHko ikasleek eta Hibai Etxebarria musikariak egindako bideoklipa. Genero desberdintasuna nabaria da gizartean eta oraindik asko dago aldatzeko!!! Etorkizun hobeago bat bermatu beharra dugu guztion artean eta horretarako guztion laguntza beharrezkoa da, guztion ardura baita! Gelditu, pentsatu, antolatu eta parte hartu!!! MARTXOAK 8 EGUNERO DA!!!




2019/03/01

KAKTUSAK LANDATZEN

Landareen atalarekin jarraitzeko, hazitegi batzuk prestatu dituzte LH 2. mailako ikasleek. Horretarako arrautzetako ontziak erabili ditugu. Horiek margoztu eta lurra eta kaktusaren haziak landatu ditugu. Orain, kaktusak noiz haziko diren zain gaude!