2018/12/24

OLENTZERO DATOR!

Ostegun goizean, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan genuen!!! Triki eta panderoak alaituta gerturatu zitzaikigun eta karamelo gozo-gozoak banatu zizkiguten! Guk berriz, beraiei asko gustatzen zaien abestiak ozen abestu eta gutuntxoak eman genizkien. Orain, zer ekarriko diguten zain gaude baina, osasuna, bakea eta maitasuna izan daitezela OPARIrik hoberenak!

EGUBERRI ON GUZTIOI!






Argazkiak:



GABON OSPAKIZUNA!

Abendualdia bukatu zaigu jada eta orain, egun berezi eta garrantzitsua dator: JESUSEN JAIOTZA! Ostegun arratsaldean, txikienetik hasi eta handieneraino, maitasun osoz eta beso zabalik hartu genuen JESUS. Gutariko bakoitzak, sehaskatxoan bihotz berezi bana jarri genuen, Jesusek gure bihotzak argiz bete ditzan eta gure ingurukoengan gozotasuna eta maitasuna zabaldu dezan!!!
Horrez gain, gure artean hainbeste urtetan lanean jardun eta gero, beste etapa batera saltoa eman duen Marisari omenalditxoa egin genion, berak emandako eta irakatsitako guztia eskertuz eta hasiko duen etapa berriagatik zorionduz!

EGUBERRI ON GUZTIOI!!!



2018/12/20

GABON EKITALDIA!!!

ABENDUALDIA LANTZEN

Lau astetan zehar, ABENDUALDIA lantzen ibili gara. Jesusen etorrera prestatzen aritu gara,  Jesusengan kofiantza jarriz, prest egonez, esna izanik, esker onez eta zoriontsuak izateko esperoan!



LH6koek egindako OLENTZERO!

Azaroan zehar, LH 6.mailakoek, INTERBIAKen gonbidatuta, OLENTZERO polit hau egin dute. Oraintxe bertan, BOROAko bidesarian (peajean) aurkitzen da. Merezitako saria jasotzeko, gustora eskertuko genuke zuen BOTOA! Lagunduko diguzue?
#Interbiak  #PIN  #UmeenGabonetakoParkea #BEC






2018/12/13

NAGUSIENAK, GURE KOSTALDEA AZTERTZEN!

Lehengo astean, AZTERKOSTA programan parte hartuz, gure ikastetxeko nagusienak, Urdaibaiko kostaldea aztertzera joan ziren Sukarrietara. Horretarako, biodibertsitatea aztertzeaz gain, ur laginak hartu eta hainbat parametro neurtu zituzten: PHa, fosfatoa, nitratoa, uhertasuna, gazitasuna... Orain, emaitza guztiak bateratzea tokatzen zaie eta laister, gure kostaldearen egoeraren berri emango digute! Egin klik argazkietan!







2.MAILAKOEK SARI BAT IRABAZI DUTE!

LH 2.mailakoak, birtziklapena eta sormena uztartzen dituen lehiaketa batera aurkeztu ziren, GIOTTOk aurkeztu duen lehiaketara hain zuzen ere.  Proiektuka lanean dabiltzanez, hiruhilabete honetan zehar egin duten lantxo bat erakutsi dute eta... hara! saridunak suertatu dira! ZORIONAK!!!



2018/12/05

GAURTIK HASI ETA ERREGE BEZPERA ARTE....BADAGO ZER IKUSI, EGIN... GERNIKAN!

Zubi honetan eta gabonetan ez dakizula zer egin? Hona hemen Gernikan izango diren ekintzen egitaraua:



BIZKAIKO ELIKAGAI BANKURAKO BILKETA!

Larunbatean, gure ikastetxeko gazte batzuk, bolondres aritu ziren beharrizanik handiena dutenentzako elikagaiak biltzen. Jarraitu zareten bezalako jator eta laguntzaile bikainak izaten!






2018/12/04

EUSKARA EGUNA

EUSKARAren eguna, 11 orduko irakurraldiarekin hasi zuten gure gazte eta helduek. Arratsaldean berriz, bertso saio, dantza eta jolasen bidez ospatu zuten gainontzeko ikasleek!
EUSKARALDIAko 11egunetan, belarriprestek lotsa galdu eta saltoa eman dute eta ahobiziek gogotsu lagundu die!
Egun bat ospatzeko, 365 GOZATZEKO! Eman diezaiogun BIZIA euskarari, egun guztiak bereak izan daitezen!
  


2018/12/03

ABENDUALDIA

Garai garrantzitsu batean sartu gara dagoeneko, ABENDUALDIAn hain zuzen ere! Izan ere garai honetan, Jesusen etorrerarako prestatzen gara eta beragan jartzen dugu konfiantza gure itxaropena sendotzeko eta gure bihotzak ontzeko.
1.astea: BIZKORTU SASOI BARRIA!  "KONFIANTZA"