2018/10/30

EUSKARALDIA!!!

Mertzede ikastetxean, EUSKARARI garrantzi bizia ematen diogu eta prest gaude EUSKARALDIAN parte hartzeko! Eta... zuek? Animatu zaitezte, dakizuenok besteei irakasten eta ez dakizuenok, berriz, saia zaitezte euskaraz entzuten eta pixkanaka-pixkana hitz egiten! Animo AHOBIZI eta BELARRIPREST!!!












2018/10/29

DOMUND EGUNA

Urriaren 21ean, DOMUND EGUNA ospatu genuen, MiSiOlArIeN eguna! Munduan zehar hainbat misiolari dabiltza behartsuenei laguntzen eta beraien maitasun guztia eskeintzen. Ez daukagu denok horren urrun joan beharrik, gure inguruan ere badaukagulako zertan hobetu, lagundu...  Hori dela eta, pasa den astean zehar ekintza ezberdinen bitartez, egungo egoeraz jabetu eta gure ingurua, herria, mundua nola alda dezakegun hausnartu genuen!


FAMILIA MEZA!

Igandean, familia meza ospatu genuen Bartolome parrokian. Meza honetan, Jesusi, gure begiak zabaltzeko eta maitasunez bihotz berrizteko eskatu diogu, mundu berri bat eraikitzeko gai izan gaitezen! Askotan, gure inguruan gertatzen diren egoera desatseginak ez ditugu ikusten edo itsuarena egiten dugu. Hori dela eta, gure antifazak bota eta betaurreko berri batzuk jantzi ditugu!!!


URRIKO AZKEN ASTELEHENA!

Gernikako astelehen guztiak oso bereziak dira bana gaurko astelehena, ordea, denetatik bereziena dugu! Eguraldi eskas samarra dugun arren, merezi du bueltatxo bat ematea eta bide batez gure herriko eta inguruko produktuak dastatzea eta erostea! Goazen bada egunaz gozatzera!



2018/10/22

EGUZKI SISTEMA!

Gure proiektua aurrera doa! Unibertsoaren sorrera zelan izan zen ikasi dugu, dinosaurioen munduan sartu gara eta orain... EGUZKI SISTEMA aztertzen gabiltza! Planeten izenak ikasi ditugu eta baita beraien ezaugarriak ere. Gainera, laguntza moduan, "planetak ikasten" abestia erabili dugu. Gure eguzki sistema ikusi nahi duzue?






PALEONTOLOGO TXIKIAK!

Dinosaurioen desagerpenarekin jarraituz, gaur egun badakigu dinosaurioak planetan bizi zirela, baina nola dakigu? Aurkitutako fosilei esker! Gure gela paleontologoez beteta egon da! Lehenengoz harri txiki batzuk apurtu ditugu fosil batzuk topatzeko, gero, gure fosilak sortu ditugu. Nola? Gailetak birrinduz, hare itxura hartzeko. Azkenik, apaingarri batzuk egin ditugu etxera eramateko. Eta zuek, inoiz ikusi duzue fosilen bat?






DINOSAURIOAK!

2. mailako ikasleak unibertsoaren sorrera ikasi eta gero, dinosaurioen desagerpenari buruzko galdera asko zituzten, beraz, aste honetan, dinosaurioen inguruan lanean ibili gara! Gaur...dinosaurioen eskeletoak egin ditugu pastarekin! ikusi nahi?




2018/10/19

Urriak 21, DOMUND EGUNA: "ALDA EZAZU MUNDUA"

Domeka honetan, urriak 21, Domund eguna ospatzen dugu, Munduko misinoen eguna. Aurtengo lema, "ALDA EZAZU MUNDUA" da eta datorren astean gure ikastetxean ekintza ezberdinak burutuko ditugu egun honen esanahia umeei helarazteko. Gogoratu baita ere, urriaren 28an goizeko 11:30etan familia meza izango dugula Mertzedeko elizan eta guraso eta umetxo guztiak gonbidatuta zaudetela! Anima zaitezte eta etorri gurekin parte hartzera!!!


2018/10/18

URRIKO LEHEN ASTELEHENA!

Ikasle hauek, Urriko Lehen Asteleheneko ferian parte hartu dute, bertan, lehen sektoreko animali ezberdinak eta euren produktuak ezagutzeko aukera izan dutelarik.









UNESCO ETXEKO TAILERRAK!

UNESCO ETXEAK antolatutako tailerrak izan ditugu urriaren 1 eta 2an, GARAPEN IRAUNKORrerako helburuak aztertzeko eta lantzeko. Tailerretan lan piloa egin ondoren, "kale ekintza" bat planteatu dugu DBH 2ko ikasleok eta asmatu, bideratu eta lan guztia egin ondoren, eskolako atera irten gara gure lana zabaltzen. Harrera oso ona izan du eta oso pozik ibili gara. Gainera, azalpenak bai euskaraz, gazteleraz eta zein ingelesez emateaz gain, guk egindako txapak oparitu dizkiegu mahaira hurbildu direnei!!!







2018/10/17

KULTURARTEKO BIZIKIDETZA TAILERRAK!


Gizarteratzea eta kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzukoek, "BILTZEN", BIZIKIDETZA TAILERRAK eskaini zizkiguten! Pentsa baino zailagoa izaten da elkabizitza eta beharrezkoak ikusten ditugu enpatia, apaltasuna, adiskidetasuna eta errespetua sakonki lantzea!






2018/10/15

ARGAZKI LEHIAKETAKO IRABAZLEA!!!

Gogoratzen duzue iazko argazki lehiaketa? Mertzediar ikastetxe guztietako partaideek argazki pila aurkeztu zituzten ASKATASUNAren mezu garrantzitsu eta esanguratsuarekin, baina gutxi batzuk izan dute finalista izateko aukera eta irabazle izateko berriz, bakar batek!!! Irabazlea, Sevillako Mertzede ikastetxeko ikasle bat izan da eta finalisten artean, gure ikastetxeko DBH 1eko David Kovalchuckek aurkeztu zituen argazki eder bi daude!!!  ZORIONAK David eta ZORIONAK batez ere, Sevillako ikasleari!!! Gainontzekooi ere mila esker parte hartzeagatik!!! Jarraitu zuen zaletasuna eta irudimena lantzen!!!



2018/10/09

"KRISTALEZKO HEZURRAK" DOKUMENTALAREN EMANALDIA ETA HITZALDIA!


Bizikletaren astearen barruan, Aixerrotape Txirrindulari Elkarteak antolatuta ekintza berezi bat izan zen Gernikako Elai Alai aretoan. "KRISTALEZKO HEZURRAK" dokumentalaren emanaldia eta hitzaldi interesgarriaz gozatu zuten gure gazteek. Hitzaldi horretan, Mongolian bizitako bizipenak kontatu zizikien Koikili Lertxundik, kirola, natura, euskara, kultura eta batez ere solidaritza gaiak aztertuz. Hitzaldi interesgarria eta gazteentzako erakargarria benetan!




GELAKO SUPERMERKATUA

Kurtso honetan euro eta zentimoen erabilerarekin jarraituko dugu. Modu dibertigarri batean egiteko, gelako supermerkatua sortu dugu! Ostiralero, gure gela supermerkatu batean bihurtzen da eta erosketak egiten ditugu. Zerbait erosi nahi?

2018/10/04

BIRTZIKLAPEN TXOKOA!

Badakigu gure planeta zaindu behar dugula, baina gure esku al dago? Bai!!! Gure gelan lehenengo pausua eman dugu "birtziklapen txokoa" sortuz eta gauza bakoitza zein tokitan bota behar dugun ikasten gabiltza. Zuek ere etxeetan egiten duzue?


Batzar Etxera bisita!

Egun on denoi!
Aste honeran 5.mailakook, Gernikako Batzar Etxea bisitatu dugu, honi buruz hainbat gauza ikasiz. Oso bisita interesgarria iruditu zaigu eta gure herriko ondare kulturalak ezagutzeaz harro gaude!!! Hona hemen momento batzuk.









2018/10/01

BIG BANG TEORIA!!!

Proiektu berrian gure planeta aztertuko dugu, baina hori egin aurretik hau zelan sortu zen ikasi beharko dugu, ezta? Aste honetan Big Bang teoria ikasi dugu eta hori irudikatzeko margolan dibertigarri batzuk sortu ditugu! Primeran pasatu dugu margo eta lastotxoekin jolasten!