2018/04/26

GERNIKAKO BONBARDAKETA GOGOAN...

Orain dela 81 urte, gaurko egunez, egoera kaskarra bizi zuten Gernikar eta ingurukoek! Guk, gaur, egoera eta bizipen traketsak gogoan harturik, 15:45tan, ikastetxeko ikasleok, gauden lekuan gaudela, 4 minutuko isilunea egin dugu! Bestalde, LHko gaztetxo bik, aukera paregabea izan dute Astrako Bunkerrean sirena aktibatzeko beste eskoletako neska-mutil batzuekin batera!







2018/04/25

IKASTETXEKO SASKIBALOI TALDEA!

Gure saskibaloi jokalariak ez dira etxean gelditzen, ez! Hauek, ahal duten guztia ematera joaten dira beraien partiduetara! Asteburu batean bi partidu izan eta bietara gogotsu eta irrifartsu! Hauek bai kirol zaleak! Asteburu okupatua eta gogorra izan bazuten ere, aurrera egin zuten etxean garaipen bi utziz!


HEZIKI TOPAKETA!

Gure ikastetxeko kirolari txikienak orain dela aste pare bat, Barrutia ikastetxeak antolatutako HEZIKI TOPAKETA parte hartu zuten Santanapen. Hauek, ahal duten dena eman zuten eta herri kiroletaz asko gozatu zuten!





KATEKESI IKASTURTEARI BUKAERA EMATEKO JAIALDIA!

Apirilaren 21ean, Busturialdea osoko haur eta gazteen topaketa berezi bat izan genuen San Fidel Ikastolan, katekesi ikasturteari bukaera emateko asmoz. Eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratutako guraso eta umeei, beraien parte hartzearekin otoitzaldia, jolasak eta tailerrak burutzea posible izan zelako. Amaitzeko... txokolate bero eta gozoarekin jaialdiari bukaera polit eta atsegina eman genion!










Asteburuan, AMA LURRAREN MUNDU MAILAKO EGUNA ospatu zen Madariaga Dorretxean. Bertan, hainbat ekintza egin ziren eta horietako bat "AMA LURRA" horma irudi tailerra izan zen. Tailer horretan, gure ikastetxeko irakasle Mari Mar eta ikasle fin batzuek hartu zuten parte Ama Lurra eta bere ingurune naturalean ager daitezkeen elementu naturalak horma irudi batean  irudikatzen!







LH 1 eta 2 koak Madariaga dorretxean!

Lehen hezkuntzako txikitxoak Mundakako hondartzara joan ziren bertako biodibertsitatea ezagutzera! Han, itsasoko animalia ezberdinak ikasi zituzten, itsasertzeko animalien bizimodua aztertu eta itsasertzean bizi diren animalia mota guztiak sailkatu zituzten jokuen bidez! Primeran pasatu zuten!








2018/04/23

Liburu eguna!

Gaur, mundu mailan Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Mertzede ikastetxeko ikasle eta irakasleok ere tartetxo bat hartu dugu irakurketaldi bat egiteko.

2018/04/17

DBHkoak HITZALDI BEREZIETAN!

Pasa den astean zehar, DBHko ikasleek hitzaldi garrantzitsuak izan zituzten. Ertzainek aholku berezi eta sakonak eman zizkieten droga, kontsumo, internet eta sare sozialei buruz!


BURUKO ZAPIA NOLA JARTZEN DEN AZALDUKO DUGU!


Dantzari egunean parte hartuko duten nesken gurasoek batzar bat daukate:

Eguna: Apirilak 18, asteazkena.
Ordua: Arratsaldeko 16:30an.
Lekua: Eskolako areto nagusian.
Gaia: Nola jarri zapia buruan.
BATZAR HONETARA ETORTZEA DERRIGORREZKOA DA (Dakienak ez dauka zertan etorri)
Garrantzitsua da  goma bat, buruko zapi zuria, orratzak eta orkilak ekartzea eta umea nagusi batekin etortzea zapia buruan nola jarri ikasteko.

--------------------------------------------------------------------------------------------

Los padres de las niñas que participen en el grupo de baile del colegio tendrán una reunión:

Día: 18 de Abril, miércoles.
Hora: 16:30 de la tarde.
Lugar: Salón de Actos del colegio.
Asunto: Aprender a colocar el pañuelo de dantza.
LA ASISTENCIA A ESTA REUNIÓN ES OBLIGATORIA (Excepto los que sepan)
Es importante que traigáis goma de pelo, el pañuelo blanco, los alfileres y las horquillas. La niña deberá acudir acompañada de un adulto para aprender a colocar el pañuelo en la cabeza.

2018/04/09

MERTZEDIAR IKASTETXEEN ARTEKO ABESBATZA EKITALDIA!

Asteburu honetan Mertzediar ikastetxeen arteko abesbatza ekitaldia izan dugu Madrilen! A ze ondo pasatu dugun! Lagun berriak egiteaz gain, kantu eta giro ederrean ibili gara elkarrekin asteburu osoan zehar!
Ahaztezinezko esperientzia izan da!