2018/02/28

Elurtea eta gero... txokolatada!!!

Gaur goizean esnatzean...dena elurtuta aurkitu dugu!!! Ikasle eta irakasle asko elurteak harrapatuta geratu gara! Hala eta guztiz ere, ahaleginak ahalegin, era batera edo bestera heldu gara eta giro polita osotu dugu, eguna merezitako txokolate bero eta gozoaz amaituz!




Elurrak zuri-zuri utzi du ikastetxea!

Elurra mara-mara aritu eta gero... ikastetxea zuri-zuri geratu da!






2018/02/26

Elkarrekin dantzan!

LH 5.mailakoek, HHko txikiei laguntzen diete euskal dantzetan! Elkarlanean askoz hobeto aritzen dira hauek!





HEZIKIKO II. TOPAKETA!!!

Atzo Hezikiko II. topaketa izan genuen. Oraingoan, San Fidel Ikastola izan da antolatzailea eta giro alaian goiz polita pasatu genuen!


2018/02/25

Familia meza!

Gaur, garizumako bigarren domeka honetan, familia meza ospatu dugu gure parrokian eta Jaunak, beragaz Tabor mendiko bizikizunean parte hartzeko deia egin digu.

Bertaratu diren umeek, pazkorako bidean hartuko dituzten konpromezuak eta berri onak eskeini dizkie Jainkoari.






2018/02/22

LAN KOOPERATIBOA LANTZEN!!!

LHko txikienek primeran pasatzen dute gorputz heziketako klaseetan paratxutarekin jolas kooperatiboetara jolastuz!!!


ARGAZKI TXAPELKETA ABIAN!!!


Mertzedeko fundazioaren 800. urteurren ekintzen barruan, ikasle eta familientzako ARGAZKI TXAPELKETA bat antolatu dugu!!! ASKATASUNA izango da argazkien gaia eta apirilaren 20a izango da argazkiak jasotzeko azken eguna. Irakurri argazki txapelketaren oinarriak eta.....ANIMATU ZAITEZTE PARTE HARTZERA!!!!!




LHko txikienek proiektuarekin martxan jarraitzen dute!!!

Proiektuarekin jarraitzen dute hauek! Oraingo honetan, hiriak eta herriak alderatu dituzte eta murala sortu dute!


2018/02/20

Eroskin, semaforo nutrizionala behatzen!!! (LH 3)

LH 3. mailako neska-mutilak Eroskira joan gara erosten ditugun produktuen semaforo nutrizionalei behaketa egitera, janari osasuntsuagoak aukeratzen ikasteko !!!


2018/02/16

Mertzede ikastetxeko DESFILEA!

Gure nagusienek, Gernikako denda batzuetako erropak jantzi eta dotore-dotore desfilatu zuten!!! Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu, antolatzaileei, DESFILEra hurbildu zineten guztioi eta batez ere parte hartu zenuten denda eta ileapaindei guztiei!!! #MARANIRUDIA #TRENBIDE #GLOSS #QUOKA #SELENE #PANPOXA #LÖN #LULA #GOTZONE #KIPU #DUKA #STILOILEAPAINDEGIA #ULEAKILEAPAINDEGIA #ARTAZIAKILEAPAINDEGIA




EGUEN ZURI !

EGUEN ZURI EGUEN BALTZ
TXAKURRAK ARRAUTZA GANEAN DATZ
BALTZ BALTZOA MAISUENTZAT
ZURI ZURITXOA GEURETZAT...



2018/02/15

ErOsKiN, semaforo nutrizionala behatzen !!!

LH 4. mailako neska-mutilak Eroskira joan gara erosten ditugun produktuen semaforo nutrizionalei behaketa egitera, janari osasuntsuagoak aukeratzen ikasteko !!!


ERRAUTS EGUNA.....GARIZUMAREN HASIERA!

Inauterien ostean, errauts eguna datorkigu eta honekin batera Garizuman sartzen gara, pazko prestakurantzarako bidean. Egun honetako ebanjelioak, bihotzetik damutzera dei egiten digu, hau da, pekatuak autortzeko, bihozmina erakusteko eta hobetzeko deia egiten digu.
Hautsa ezartzean ere,"Bihotz barritu zaitez eta sinistu Barri ona" adierazten da; bihotz barritzeak, Jaungoikoarekin (otoitzaren bidez), besteekin (besteenganako zerbitzuaren bidez) eta gure buruarekin (zintzo eta leial jokatuz) zubia eraikitzera garamatza.










2018/02/10

Mundutik barrena, kultura ezberdinak ikasten! 2018KO iNAuTeRIaK !!!

Ikasleek bidai luze bat egin dute eta kultura ezberdinak ikasi dituzte! MUNDUKO HERRIALDE ezberdinak gaitzat hartuta, gela bakoitzak bere herrialdea landu, ikertu, aztertu eta bestei irakatsi die!!! MuNdUtIk BaRrEnA kUlTuRa EzBeRdInaK IkAsTeN!!! INAUTERIAK!!!









2018/02/09

NAGUSIENAK ELKARTRUKEAN ITALIATIK!

Laster elkartuketik, Italiatik, bueltan datoz gure gazteak baina bidali dizkiguten hiruzpalau argazkiak ikusita, ziur gaude ondo baino hobeto ibili direla! Argazkilaritza, proiektuak, jolasak, herrietara bisita eta beste hainbat gauza elkarbanatu dituzte Liceo Galilei Borgomanero Gozzano
ikastetxeko ikasleekin InGeLeSeZ!!!







2018/02/08

Gernika proiektuaren barruan....BONBARDAKETA lantzen!

LHko txikienak GERNIKA proiektua jorratzen dabiltza eta nola geratu orain dela 80 urte Gernikak sufritu zuen BONBARDAKETAren istorioa entzun gabe? Hala entzun die gure ikasle Aitorri. Berak, Gernikako bonbardaketaren datu garrantzitsuenak emateaz gain, bere aiton-amonek bizitakoa eta sufritutako esperientzia ere azaldu die! Umeak adi-adi egon dira inoiz ahaztu behar ez dugun istorio hau entzuten!