2017/12/23

GABON EKITALDIA!

Atzo goizean jai giroan ibili ginen ikastetxean. Izan ere, gure ikastetxeko partaideek gabon ekitaldi berezia eskaini zuten eta eskolako aretoa ikuslez betetzea lortu zuten!!! 







GABON POSTALEN LEHIAKETA!

Aurten, 1.go gabon postal lehiaketa izan dugu ikastetxean!!! Gela bakoitzetik irabazle bat suertatu da eta bataren edo besteren baten berdinketa ere bai!!! Ipuin eta igarkizun liburuez gain, musikako irakasle dugun Hibairen "TRIPTICS I-II" musika CDak eman ditugu saritzat. Horrez gain, arte irakasle dugun Mari Marrek ilustratutako Arrate Egaña idazlearen "Ume desagertuaren kasua" liburua ere banatu dugu!!! Gure artista txiki zein handiek sormen ederra dute!!!


2017/12/21

GABON ELIZKIZUNA!

Arratsalde honetan, dena berri egiten duen eta dena eraldatzen duen Hari, bihotzeko ateak zabaldu egin behar dizkiogula ikasi dugu eta geure barruan jaio nahi duen Haren jaiotza bizitzeko prestatu gara!!!







OLENTZERO ETA MARI DOMINGI IKASTETXEAN!!!

Gaur goizean... Olentzero eta Mari Domingi agertu zaizkigu ikastetxean! A zer sorpresa!!! Ohitura legez, abestu egin diegu eta noizean behin gaiztakeriaren bat egin badugu ere, orokorrean... OSO ONDO portatu garela aitortu diegu!!!

Gaur ateratako argazkiak prest ditugunean, prest egongo gara erakusteko!!!


2017/12/20

GABON ELIZKIZUNA ETA EKITALDIA!!!

Gabon ElizKiZuNa eta EkitAlDiA!

ELIZKIZUNA::
NOIZ: Abenduaren 21ean
ORDUA: 15:30etan

EKITALDIA:
NOIZ: Abenduaren 22ean
ORDUA: 10:30etan
NON: ARETO NAGUSIAN


GONBIDATUTA ZAUDETE GUREKIN PARTE HARTZERA!!!

GABONETARAKO PRESTATZEN !!!

Badatoz gabonak eta gu..... prestatzen gabiltza!!!



2017/12/19

EUSKARAREN ETXEA!!!

Astelehenean EUSKARAREN ETXEra hurbiltzeko parada izan genuen! Bertan Euskararen jatorriaren inguruko teoriak, bilakaera, aniztasuna eta euskarak gaur egun bizi duen egoera aztertu dugu! Horren ondoren, komiki tailer bat izan genuen!!!



ROBOTIKA!!!

Hiruhilekoa amaitzen doa eta baita LH- 4ko Robotikako proiektuak ere! Lehenengo, informazioa bilatu, aztertu eta planifikatu egin dugu. Gero, kotxea eraiki eta amaitzeko.....programatzera!! Hona hemen gure ibilgailuak!!!


2017/12/16

SANTA LUZIA EGUNA!!!

Asteazkenean, Santa Luzia eguna zen, jostunen egun handia!!! Egun aproposa iruditu zitzaigun josteko makinen erakusketara hurbiltzeko eta hala egin genuen!! Arratsaldean, berriz, Santa Luzia baselizara hurbildu ginen eta Belena, hots, Jaiotza ikusteko parada izan genuen bertan!!! Eskerrik asko Luis eta Manu, eskainitako harrera eta laguntzagatik!!!




2017/12/06

TXATXARRAMENDIRA IRTEERA!

Atzo, abenduak 5, DBH4kook Txatxarramendira egin dugu irteera, Eusko Jaurlaritzak duen Azterkosta programan parte hartzeko. Eguraldiak ere lagundu digu irteera honetan, azken egunetako euriak kontutan hartuta.
Bertan ur-laginak hartu ditugu parametro desberdinak neurtzeko: fosfatoak, nitratoak, uhertasuna, gazitasuna,… Parametro kimiko hauek, ingurunean aurkitu ditugun animaliak eta gizakiaren eragina (zikinkeriak, eraikuntzak,…) kontuta hartuta, gure kostaldea kutsatuta dagoen edo ez behatu nahi izan dugu. Beraz, adi! Behin talde guztien emaitzak bateratzerakoan, guk ateratako ondorioen berri emango dizuegu!


Ea gai garen gure kostaldea –eta ingurunea orokorrean- garbi eta zainduta mantentzeaz!



ABENDUALDIA!

Abenduaren hasieran, gure itxaropenak loratzen dira. Hainbeste gauza aldatu gurako genduke…! Baina Jaunak bakarrik lagundu deikegu hori lortzen, Berak bakarrik salbatu gaikez. Horregaitik, bere etorrerea eskatzen eta itxaroten jarraitzen dogu.  Abendualdiko lau kandelak biztean, zabaldu deioguzan gure bihotzak etorrera horri!

1- "ADI EGON" 
2- "ZAMA ERAMAN" 
3- "AKATSAK ZUZENTZEN JAKIN ETA KANPORA NORBEREKERIAK"
4- "PREST EGON"


2017/12/04

HAMAIKA ORDUKO IRAKURRALDIA!



Euskararen nazioarteko eguna dela-eta, abenduaren 1ean, HAMAIKA ORDUKO IRAKURRALDIA ekintzan parte hartu zuten DBHko bolondresek. Bertan, 11etatik 12etara, Bernardo Atxagaren OBABAKOAK liburuaren pasarte zatitxo bat irakurri zuten!
ZaBaLdU dEzAgUn EuSkArA lAu HaIzEtArA!!!!

2017/12/03

EUSKARA BULTZATZETIK, EGUNEROKOAN EUSKARAZ EGITERA!!!

Eskolako partaideek EUSKARAREN ALDEKO BIDEOKLIPA prestatu dute!!!
Ikusi nahi???

BIZKAIKO ELIKAGAIEN BANKUA!

Aste buruan Bizkaiko elikagaien bankurako janari bilketa izan da eta gure ikastetxeko BOLONDRESek ere, atsegin osoz, beraien denbora eman dute behartsuentzako janari bilketa honetanESKERRIK ASKO zaretena eta daukazuena emateagatik! 



2017/12/01

EUSKARAREN EGUNA!!!

"Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakienak erabiltzen ez duelako, baizik eta dakienak erabiltzen ez duelako!" 
Euskararen eguna abenduaren 3an dugun arren, EUSKARA 365 egunetan zehar erabili beharko genuke!!! Goazen zabaltzera!!! Eraman dezagun EUSKARA, BIHOTZETIK EZPAINETARA!!! 
Gure AHOAK eta BELARRIAK EUSKALDUNTZEKO PREST daude, eta zureak?