2017/10/30

URRIKO AZKEN ASTELEHENA!

Gaur egun handia dugu herrian: URRIKO AZKEN ASTELEHENA! 
Baserritarrek urte osoan egindako lanaren emaitza ikusten da gaurkolako egun batean eta beraien ahalegina eta izerdia goraipatzekoa eta asko baloratzekoa da!

Ondo pasa!


 
 

2018ko ESKOLARTEKO ELKARTRUKEA!

Ikasturte honetan zehar, DBH 3 eta DBH 4ko ikasleek, Italiako Borgomanero herriko Liceo Galilei ikastetxekoekin elkartrukea egingo dute! Otsailaren 1etik 8ra abiatuko dira Milanen kokatzen den eta Alpeetatik gertu dagoen herritxo honetara. Italiarrak berriz, martxoaren 16tik 23ra etorriko dira gurera!

Mertzede ikastetxeak orain arte, Errumania, Holanda eta Alemaniatik zehar izandako elkartruke ugari bizi eta sentitu ditu, non ikasleek beste kultura batzuk ikasiz eta lagun berriak eginez, esperientzi ahaztezinak bizi izan dituen. Oraingo honetan ere, guztion artean esperientzia polit bat pasatzea espero dugu, elkarrekin erabiliko dugun hizkuntza ingelesa izanik.

Irrikitan gaude gure lagun italiarrak ezagutzeko!




School Exchange 2018
During this school year, our students of 3rd and 4th Secondary  from Sta Mª Socorro will participate in a school exchange with pupils from Liceo Galilei in Borgomanero, Italy. A group of 19 students will travel from 1st-8th February 2018 to visit this town of 20,000 inhabitants close to the Italian Alps and the city of Milan.
Later, our families will receive the group of 22 Italians that will visit us from 16-23 March in Gernika and we will share this wonderful experience with the rest of our partners. All this adventure will have English as a common language.

Mertzede ikastetxea has already visited Romania, the Netherlands and Germany in these previous years as part of school exchanges and it´s always an unforgetable experience , where our pupils learn from other cultures and stablish longlife realtionships.
We are willing to meet our future Italian Friends!






"Letren etxetxoa" deituriko kaseta ibiltaria ezagutzen!

Aurreko ostiralean, urriak 27, Merkurio iturriaren aurrealdean, hiribilduko udalak, ekimen berri bat aurkeztu zigun: Euskadiko lehen "Letren etxetxoa". Kaseta ibiltari honen helburua, herriko umeen artean irakurzaletasuna sustatzea eta dinamizatzea da. Alkatea aurrez-aurre ezagutzeko aukera izan genuen eta opari batzuk jaso genituen. Eskerrik asko!!!


"Guernica"ren bidaia! DBH 3 eta DBH 4


Urriaren 24ean eta 25ean, DBH 4 eta DBH 3 erakusketa bi ikustera joan ginen hurrenez hurren.
Lehenengo, Gernikako Pasealekuan, Obra Social “la Caixa”ren eskutik jarritako Guernicaren bidaia ikustera eta bertako gidari baten azalpenak entzutera joan ginen. Oso interesgarria izan zen, Picassok margolana marrazten duenetik gaur egunera arte izan duen ibilbide guztiaren berri izatea. Baita, margolana leku batetik bestera bidaiatzeko izan zituen zailtasunen berri izateak eta margolanak hainbat erakunderengan, pertsonengan,... duen esanahiaz ohartzeak hainbat gauzetan pentsarazi gintuen.

Ondoren, Gernikako Bakearen Museo Fundazioak antolatutako  Ron English pop-artistaren Guernica berriro imajinatzen erakusketa ikusi genuen. Picassok “Guernican” marraztu zituen irudiekin jolastuz, margolan horren 100 interpretazio baino gehiago egin ditu eta horiek ikustera joan ginen Bakearen Museora. Gerra modernoaren behargabeko izugarritasun itzelaren berri eman nahi izan zigun, bere mezua adierazteko modu interesgarri eta deigarria iruditu zitzaigularik.



LH 1 planoekin jolasean!

1.mailako ikasleoak "Elkarrekin bizi gara" proiektuan Gernika ezagutzen jarraitzen dute, pasa den astean auzoen eta kaleen txanda izan zen eta planoekin jolasean ibili dira!


2017/10/24

ZINEMA!

LH ko 1.ziklokoak zineman izan ziren aurrekoan!


LH 3koak UDAZKENA GAIA JORRATZEN!

LH 3.mailakoek, HHko haurtxoek prestatutako lanetik abiatu eta udazkeneko fruituak zeintzuk diren, zer arbolatatik datozen, nola jaten diren, nola prestatzen diren eta hamaikatxo gauza ikasi dute!

HAUTESKUNDEAK!

1.mailako ikasleak "Elkarrekin bizi gara" proiektuan Gernika ezagutzen daude eta alkatea zelan aukeratzen den ulertzeko gelan hauteskundeak ospatu dituzte!



LH 1.go mailakoak, MERKATUAN!

Lehen hezkuntzako txikitxoenak, "Elkarrekin bizi gara" proiektua lantzen dabiltza gelan eta gure herrian oso ezaguna den merkatu plaza bisitatu dute! Bisitatu, erosi eta gelan dastatu dute! A zelako kalitatezko generoa egiten dituzten  gure inguruko baserritarrek!






2017/10/20

DIGESTIVE AND RESPIRATORY SYSTEMS PRIMARY 6

LH 6.mailakoak digestio eta arnasketa sistema ikasi dute talde lanean arituz eta beraien kabuz sortuta!  DIGESTIVE AND RESPIRATORY SYSTEMS PRIMARY 6




URRIA, HILABETE MISIOLARIA!

Urriaren 22an, DOMUND eguna denez, ikastetxean horren inguruko lanketa egin dugu astean zehar. Horietako bat, Perun misiolari izandako Josuneren testigantza entzutea izan da. Oso polita eta asko balioestekoa izan da berak eta bere lagunek egoera latzetan bizi direnekin egindako lana! Ez dugu ahaztu behar, ezinbestekoak direla norbanakoon ahalegina, karitatea, fedea, ausardia eta batik bat maitasuna! "IZAN ZAITEZ AUSARTA, MISIOA ZAIN DUZU!"


2017/10/18

HASI GARA KIROLEAN!

ZER HOBETO KIROLA EGITEA BAINO? GORA KIROLARIAK!


MERTZEDE IKASTETXEA ETA VALERIA, GURE IKASLEA, "GURE KASA" SAIOAN!

Urriaren 17 gauean, ETB 1eko "GURE KASA" saioan azaldu ginen! Eskolako zenbait artista ausartu ziren kastingera eta horien artean gure eskolako dantzari aparta den Valeria aukeratua izan zen! Ikusi nahi al duzue zelan dantzatzen duen? 

Ikusi-ikusi!

2017/10/13

ERREZETAK LANTZEN!

Ez dago hobeagorik ikasitakoa praktikan jartzea baino! LH 3. mailakoak errezetak lantzen aritu dira gelan eta etxera joan eta ikasgelan ikasitako patata tortillaren errezeta burutu dute etxean! Zelako gozoak egin dituzten!

ROBOTIKA!

Mertzede ikastetxeak aurton ROBOTIKAko saioak izango ditu LH 3. mailatik hasi eta DBH 2. mailaraino! Gustora baino gustorago dabiltza! Hona hemen LH 4. mailako ikasleak ROBOTIKA kutxak prestatzen....

Kaltzada egoitzara bisita!

6.mailakoak, astelehenean kaltzadara joan ginen eta goiz eder bat pasatu genuen bertako aitona-amonekin.
oso atseginak izan dira gurekin!
Hemen dituzue argazki batzuk: