2017/05/31

UDABERRI JAIA!

Pasa den igandean eskolako jaia ospatu genuen! Famili eta lagun giroan, ezin hobeto igaro genuen eguna!

UDABERRI JAIKO ARGAZKIAK

Bird Centerrekoak pozik eta esker oneko, LH 4. mailakoen lanagatik!

"Mertzede Ikastetxeak aurton ere aurkeztu du oso antzerki lan ederra Gernika-Lumoko Lizeoa antzokian. Aurton Bird Centerreko bisitaldi baten oinarrituta dago gidoia eta beti bezala izugarrizko ikuskizuna izan da. Mertzede ikastetxeko ikasleak aurton ere arrano arrantzalearen inguruko ingurumen heziketako proiektuan parte hartu dute. Proeiktu horretan herri desberdinatako ikastetxeak arrano arrantzaleari buruzko lanak egiten dituzte ikasturte osoan zehar.

Antzerki lan honetan ikasleek kontatzen digute zelan bizi izan zuten Urdaibai Bird Centerrerantz ibilbidea eta zelako esperientzia izan zen gure Zentruaren bisitaldia eta zer nolako gauzak ikasi zuten gure teknikoen partetik. Antzerki lan horretan bi gauza argi utzi zizkguten ikasle hauek: natura ezagutzea oso dibertigarria dela eta askoz gehiago euskeraz. Horrexegatik antzerki lan honen izenburua oso adierazgarria da: "Urdaibai Bird Centerrerantz euskeraz olgetan Pirritx eta porrotxegaz". Disfruta ezazue eta Mertzede ikastetxeko irakasle zein ikale guztiei: ZORIONAK EGINDAKO LANAGATIK."

Textua: BIRD CENTER

http://www.birdcenter.org/eu/berriak/berriak/700-mertzede-ikastetxeak-urdaibai-bird-centerreko-bisitaldari-buruzko-antzerki-lana



2017/05/26

Zoragarrizko emanaldiak!




Asteazken arratsaldean entzun genuen abesbatza hunkigarria izan zen! Eta... antzerkia ere ezin hobeto egin zuten LH 4
mailakoek! Zorionak parte hartzaile guztiei eta buru belarri lanean jardun zenuten guztioi!

Argazki eta bideoak!


2017/05/23

ABESBATZA eta ANTZERKIA (CORO Y TEATRO)

ABESBATZA eta ANTZERKIA
  

NOIZMaiatzaren 24an, asteazkena,            CUÁNDO:   El miércoles, 24 de mayo
                    arratsaldeko 7etan                                                  a las 7 de la tarde

             
NON:    LIZEO ANTZOKIAN                           DÓNDE:   En el  teatro  LICEO



ABESBATZA (CORO):
·     My sweet Lord (George Harrison)
·     Living next door to Alice (Smokie)
·     Burning bridges (Status Quo)
·     Let her go (Passenger)


ANTZERKIA (TEATRO): 
“Bird Centererantz euskaraz olgetan Pirritx eta Porrotxegaz”
Jugando con Pirritx y Porrotx, de camino al Bird Center”

Ordena eta seriotasun apur bat lortzeko, saioaren hasieran, ateak zarratuko dira eta abesbatza bukatu arte ezin izango da inor sartu. Berdin egingo dugu antzerkia  hasten denean. Errespetua denon artean landu behar dugu.

Con el fin de conseguir un poco de orden y seriedad, las puertas se cerrarán al comienzo de la presentación, de manera que permanecerán cerradas hasta que termine el Coro. Actuaremos de igual modo cuando comience el grupo de teatro. Debemos trabajar el respeto entre todos.

Eskerrik asko.

ERDU ETA ANIMA ITZAZU!  

¡VEN, TU APLAUSO NOS ANIMA!


IGANDEKO MARATOI SOLIDARIOA!


Igandean, Gernikan MARATOI SOLIDARIOA izan zen eta... Gernika horiz jantzi genuen! Ekintza garrantzitsu horretan, danon laguntza ezinbestekoa zen eta eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu bolondres aritu ziren ikasle, irakasle zein gurasoei! Zuek barik ez dago ezer! Zorionak eman nahi dizkiegu, La Cuadri del Hospi eta Gernika Atletismo taldeari egindako lan guztiagatik eta ANIMOrik handienak HAUR MINBIZIDUNEI! 
ZUEK ZARIE BENETAKO HEROIAK! 
GU BE ZUEK GARA!

Hona hemen igandeko bertako zein HEROIentzako prestatu genituen marrazki eta kartelen argazkiak!


2017/05/12

EATHINK!

Ikasturte honetan, DBH1. mailakoak “EATHINK: bertokoa jan, mundua buruan” bideo lehiaketan parte hartu dugu. Eta izenburuak dionez, gaia hurrengoa izan da: “ZER JAN, HURA IZAN; jasangarria al da gure elikadura eredua?”. Bertan 30 segunduko bideo bat aurkeztu behar izan dugu kontsumo arduratsuari, elikatzeko eskubideari edo elikadurari loturiko hondakinen sorrerari buruzkoa. 30 bat ikastetxek parte hartu dugu eta, guk irabazi ez dugun arren, asko ikasi dugu bideo hau egiten genuen bitartean. Eta, noski, primeran pasatu dugu grabaketa saioetan. Hemen doakizue sortu dugun bideoa, ikastetxeko hondakin organikoen zikloa azaltzen duena.



2017/05/08

DBH 3-4koen elkartrukeko azken egunak!

Gaur, mendira igo dira Drachen Burg-eko gaztelua ikustera eta bertatik, Drachenfels-eko izugarrizko bistez gozatu dute! Esperientzia polit hau bukatzen ari zaie eta azken minutuak topera aprobetxatzen ari dira!

Argazkiak!

2017/05/05

DBH ko XVI. Idazlan koadernoa!

Gaurkoan, DBHkoei tokatu zaie Lizeora joatea eta beraien ipuinak irakurtzea eta baita gure zein beste ikastetxekoen portadak ikustea ere!

Argazkiak!

DBH 3-4 elkartrukean!

Gaur Linz herrian izan dira gure DBH 3-4 ko neska-mutilak!

PEDRO NOLASKO!

Bihar maiatzaren 6a dugu, Pedro Nolaskoren, gure Mertzedeko fundatzailearen urteurrena! Bera izan baitzen gaixoei, presoei eta egoera latzetan bizi zirenei KATEAK ASKATZEN laguntzen ziena Mertzedeko amarekin batera. Hori dela eta, bere istorioa gogoratuz, egoismoak, haserreak, tristurak, kontsumoak eta abarrek sortzen diguten menpekotasunaz jabetu gara eta horietatik ASKATU behar garela gogoratu dugu gaur!

2017/05/04

DBH 3-4 ko IKASLEAK ALEMANIAN!

Atzo DBH 3-4ko ikasleak Alemanira, königswinterrera joan ziren eta bertan egongo dira aste betez! Gaur, adibidez, Colonian izan dira txokolate museoan!



LHko XVI. IDAZLAN KOADERNOA

Gaur Lizeon izan gara eta bertan, aurtongo LHko
idazlan koadernoa osatu duten idazle eta marrazkilariak batu gara! Aurtongo LHko idazlan koadernoko marrazkiaren irabazlea, gainera, gure ikastetxeko 6.mailako Iraia Martin izan da!