2017/04/27

GAUR, ATHLETICKEKO JONE GUARROTXENA ATEZAINA IZAN DA GUREAN!

Gaur, Athletickeko atezaina den JONE GUARROTXENArekin solasteko aukera paregabea izan dugu! Jorratu diren gaiak "kirola eta emakumea" izan dira . Ikastetxeko ikasleak ere oso gustora egon dira bere hitzaldia entzuten eta baita beraiek Jonei egindako galderen erantzunak aditzen ere! Aupa Jone! Aupa Athletic!

Argazkitxoak...


Azken partida!

Ligako azkenengo partidua eta etxean, zer gehiago eskatu daiteke?? Irabaztea? Ba baiii !! Aupa txapeldunak!!
1,2,3...MERTZEDE!!!!


2017/04/26

Gernikako Bonbardaketa eta errefuxiatuak!

Duela 80 urte Gernika bonbardatu zuten, gerra pairatu zuten eta errefuxiatu joan behar izan zuten munduan zehar euskaldun askok. Orain ere gerrak daude munduan eta ezin dugu onartu mugak atxilotzeko, gizatasuna kentzeko eta heriotza eragiteko eremu bihurtzea
milioika lagunentzat.
Hori dela eta, Eskolako Agenda 21 programa garatzen ari garen Urdaibaiko ikastetxeek ekintza komun bat egitea erabaki dugu: ikastetxe bakoitzean,
erabilitako liburuen merkatu txikia egitea. Liburu bakoitzaren salneurri sinbolikoa izangoda (euro 1). Bildutako dirua “Ongi etorri errefuxiatuak​” Bizkaiko Plataformari emango diogu.
Beraz, hau lortzeko, gure ikastetxeko Pastoral eta EA21​eko taldeek, eskolan gaur eta bihar (apirilak 26-27) salduko ditugun liburutxoak erostera animatzen zaituztete! Baita, Gernikan, asteburuan zehar errefuxiatuen aldeko ekintzetan parte hartzera ere!

2017/04/12

Kirola!

Saskibaloiko taldeak, astelehenean, ohiko entrenamenduaren ordez, Oka ibaiaren ondotik ibilaldia egin zuen! Kirola eta naturaz gozatzen!

2017/04/10

ASTE SANTUA

Joan den ostiralean, gure fede mailako jazoerarik handienak gogoratu eta ospatu genituen, datozen egunetan biziko ditugun jai handien zentzu sakona geureganatzeko: ERRAMU IGANDEA, AZKEN AFARIA, KURUTZEKO HERIOTZA ETA BERBIZKUNDEA!

DaNtZaRi EgUnA 2017!

Apirilaren 2an, Gernikako eskolarteko DANTZARI EGUNA ospatu genuen! Urterik urte, euskal kultura sustatzen!

BIDEOA!







KORRIKA!

Hamaika egunez, gau eta egun herririk-herri pasatu ostean, heldu da Korrika Iruñara!  Sarrionaindia idazleak aipatu digun moduan, "euskara noranahikoa da, baina gutako bakoitzaren baitan dago. Lapur altxorra bezalakoa balitz bezala edukiko dugu zulo ilunen batetan ezkutaturik?" Ez horixe!

Bat, izan bat, egin bat, Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat, bat eta batzuk gara, hona-hara, euskara bat, mundu bat!

Begira nola ospatu genuen bai ikastetxean eta baita herrian ere! 

2017/04/09

LH 4. MAILAKOAK ALKIZAN!

Gure ikastetxeko LHko 4. mailako neska-mutilak Alkizan izan ziren. Bertan, hainbat ekintza egin dituzte eta primeran pasatu dute! Sakatu gure taldeko argazkian eta ... ikusi-ikusi gure argazkiak!

ARGAZKIAK!


2017/04/08

Kirola!

Gaur goizetik ibili da gure saskiko taldea. Berangoko kiroldegira joan gara Hontzuriak taldearen kontra jokatzera!

2017/04/06

UNESCO ETXEA

2015eko irailean, Nazio Batuetako 193 estatu bazkideek mundu mailako akordio bat onartu zuten planetaren norabidea aldatzeko.
Pobrezia desagerrarazteko, desorekak gutxitzeko eta planetaren iraunkortasunerako akordioa: “2030 Agenda eta Garapen Iraunkorreko Helburuak” deritzona. Agenda hori egi bihurtzeko 17 helburu ezarri dira, 2030. urtea bukatzerako bete beharrekoak.
Urdaibaiko (Bermeo eta Gernika) hainbat ikastetxetako ikasleek tailer batzuetan hartu dugu parte, UNESCO Etxearen eskutik eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren laguntzarekin.
Tailer horien bidez, ikasleek kaleko hainbat ekintza diseinatu eta jarri zituzten martxan, Urdaibaiko biztanleei 2030 Agendaren eta Garapen Iraunkorreko Helburuen berri emateko.

Hona hemen gure ikastetxeko DBH1ekoek eginikoaren argazkiak eta UNESCO Etxeak Europako Biltzarrean aurkeztutako bideoa:


2017/04/04

Badator KORRIKA!!!

Gogoratu bihar Korrikarekin bat egitera goazela! Zatoz arratsaldeko 5etarako ospital aurrera!

Bat zuk, batzuk!!!

Around Urdaibai!

Today we visited Bermeo town and got on Hegaluze boat and toured around Izaro, Ogoño and Elantxobe!

https://goo.gl/photos/MwMov6FgjdxHcZyt5

2017/04/03

EXCHANGE FRIENDS FROM KONIGSWINTER, GERMANY!

We are very proud and happy to welcome once more our exchange friends from Konigswinter, Germany! On our first day we toured gernika and then some of us hired canoes at the beach.
On Saturday we had a meal with the families and in the evening we went to the theatre to see a play where our colleagues and teacher participated about the foundation of our village.
On Sunday, most of us attended dantzari eguna and spent the rest of the day with families.
On Monday we visited Deusto University and Bilbao city.

2017/04/01

Bihar, DANTZARI EGUNA!

Igandean, apirilaren 2an, “Dantzari egunaospatzen dugu.
El domingo 2 de abril, celebramos el  “Dantzari eguna”.

Lehen Hezkuntzako (3.-6.) eta DBHko ikasleak goizeko 10:15erako Mertzede Ikastetxean egon beharko dute.
Los niñ@s de Primaria (desde 3º) y Secundaria deberán estar en el Colegio a las 10:15 de la mañana.

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEK 11:00ETAN MERTZEDE IKASTETXEAN EGON BEHARKO DUTE. Euria baldin badago, bertan plazan (egokitutako lekuan)
Si no llueve los niñ@s de Infantil y 1º y 2º de Primaria deberán estar en el Colegio a las 11:00 de la mañana.
Si llueve, a esa misma hora, en la plaza, en el lugar que ese indica.

Txikien ekitaldia amaitutakoan, (HH, LH 1-2) umeek dantza egiten duten tokian hartu beharko dituzue haurrak. ANDEREÑOEK ESANDAKOAN, NOSKI.
Cuando terminen los bailes de los pequeños (HH, LH 1-2), recogeréis a los niños en el lugar donde bailen, al finalizar las danzas de los pequeños.  SIEMPRE TRAS COMUNICARLO A LAS PROFESORAS.