2017/12/24
Olentzero eta Mari Domingirekin ateratako argazkiak eta bideotxoa!!!
Gogoratzen zarete Olentzerori eta Mari Domingiri emandako gutunekin? Eskatutako guztia ekarriko al digute? Formalak izan bagara... ziur baietz!!!
2017/12/23
GABON EKITALDIA!
GABON POSTALEN LEHIAKETA!
Aurten, 1.go gabon postal lehiaketa izan dugu ikastetxean!!! Gela bakoitzetik irabazle bat suertatu da eta bataren edo besteren baten berdinketa ere bai!!! Ipuin eta igarkizun liburuez gain, musikako irakasle dugun Hibairen "TRIPTICS I-II" musika CDak eman ditugu saritzat. Horrez gain, arte irakasle dugun Mari Marrek ilustratutako Arrate Egaña idazlearen "Ume desagertuaren kasua" liburua ere banatu dugu!!! Gure artista txiki zein handiek sormen ederra dute!!!
2017/12/21
GABON ELIZKIZUNA!
Arratsalde honetan, dena berri egiten duen eta dena eraldatzen duen Hari, bihotzeko ateak zabaldu egin behar dizkiogula ikasi dugu eta geure barruan jaio nahi duen Haren jaiotza bizitzeko prestatu gara!!!
OLENTZERO ETA MARI DOMINGI IKASTETXEAN!!!
Gaur goizean... Olentzero eta Mari Domingi agertu zaizkigu ikastetxean! A zer sorpresa!!! Ohitura legez, abestu egin diegu eta noizean behin gaiztakeriaren bat egin badugu ere, orokorrean... OSO ONDO portatu garela aitortu diegu!!!
Gaur ateratako argazkiak prest ditugunean, prest egongo gara erakusteko!!!
Gaur ateratako argazkiak prest ditugunean, prest egongo gara erakusteko!!!
2017/12/20
GABON ELIZKIZUNA ETA EKITALDIA!!!
Gabon ElizKiZuNa eta EkitAlDiA!
ELIZKIZUNA::
NOIZ: Abenduaren 21eanORDUA: 15:30etan
EKITALDIA:
NOIZ: Abenduaren 22ean
ORDUA: 10:30etan
NON: ARETO NAGUSIAN
GONBIDATUTA ZAUDETE GUREKIN PARTE HARTZERA!!!
2017/12/19
EUSKARAREN ETXEA!!!
Astelehenean EUSKARAREN ETXEra hurbiltzeko parada izan genuen! Bertan Euskararen jatorriaren inguruko teoriak, bilakaera, aniztasuna eta euskarak gaur egun bizi duen egoera aztertu dugu! Horren ondoren, komiki tailer bat izan genuen!!!
ROBOTIKA!!!
Hiruhilekoa amaitzen doa eta baita LH- 4ko Robotikako proiektuak ere! Lehenengo, informazioa bilatu, aztertu eta planifikatu egin dugu. Gero, kotxea eraiki eta amaitzeko.....programatzera!! Hona hemen gure ibilgailuak!!!
2017/12/16
SANTA LUZIA EGUNA!!!
Asteazkenean, Santa Luzia eguna zen, jostunen egun handia!!! Egun aproposa iruditu zitzaigun josteko makinen erakusketara hurbiltzeko eta hala egin genuen!! Arratsaldean, berriz, Santa Luzia baselizara hurbildu ginen eta Belena, hots, Jaiotza ikusteko parada izan genuen bertan!!! Eskerrik asko Luis eta Manu, eskainitako harrera eta laguntzagatik!!!
2017/12/06
TXATXARRAMENDIRA IRTEERA!
Atzo, abenduak 5, DBH4kook Txatxarramendira egin dugu irteera, Eusko Jaurlaritzak duen Azterkosta programan parte hartzeko. Eguraldiak ere lagundu digu irteera honetan, azken egunetako euriak kontutan hartuta.
Bertan ur-laginak hartu ditugu parametro desberdinak neurtzeko: fosfatoak, nitratoak, uhertasuna, gazitasuna,… Parametro kimiko hauek, ingurunean aurkitu ditugun animaliak eta gizakiaren eragina (zikinkeriak, eraikuntzak,…) kontuta hartuta, gure kostaldea kutsatuta dagoen edo ez behatu nahi izan dugu. Beraz, adi! Behin talde guztien emaitzak bateratzerakoan, guk ateratako ondorioen berri emango dizuegu!
Ea gai garen gure kostaldea –eta ingurunea orokorrean- garbi eta zainduta mantentzeaz!
ABENDUALDIA!
Abenduaren hasieran, gure itxaropenak loratzen dira. Hainbeste gauza aldatu gurako genduke…! Baina Jaunak bakarrik lagundu deikegu hori lortzen, Berak bakarrik salbatu gaikez. Horregaitik, bere etorrerea eskatzen eta itxaroten jarraitzen dogu. Abendualdiko lau kandelak biztean, zabaldu deioguzan gure bihotzak etorrera horri!
1- "ADI EGON"
2- "ZAMA ERAMAN"
3- "AKATSAK ZUZENTZEN JAKIN ETA KANPORA NORBEREKERIAK"
4- "PREST EGON"
2017/12/04
HAMAIKA ORDUKO IRAKURRALDIA!
Euskararen nazioarteko eguna dela-eta, abenduaren 1ean, HAMAIKA ORDUKO IRAKURRALDIA ekintzan parte hartu zuten DBHko bolondresek. Bertan, 11etatik 12etara, Bernardo Atxagaren OBABAKOAK liburuaren pasarte zatitxo bat irakurri zuten!
ZaBaLdU dEzAgUn EuSkArA lAu HaIzEtArA!!!!
2017/12/03
EUSKARA BULTZATZETIK, EGUNEROKOAN EUSKARAZ EGITERA!!!
Eskolako partaideek EUSKARAREN ALDEKO BIDEOKLIPA prestatu dute!!!
Ikusi nahi???
BIZKAIKO ELIKAGAIEN BANKUA!
Aste buruan Bizkaiko elikagaien bankurako janari bilketa izan da eta gure ikastetxeko BOLONDRESek ere, atsegin osoz, beraien denbora eman dute behartsuentzako janari bilketa honetan! ESKERRIK ASKO zaretena eta daukazuena emateagatik!
2017/12/01
EUSKARAREN EGUNA!!!
"Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakienak erabiltzen ez duelako, baizik eta dakienak erabiltzen ez duelako!"
Euskararen eguna abenduaren 3an dugun arren, EUSKARA 365 egunetan zehar erabili beharko genuke!!! Goazen zabaltzera!!! Eraman dezagun EUSKARA, BIHOTZETIK EZPAINETARA!!!
Gure AHOAK eta BELARRIAK EUSKALDUNTZEKO PREST daude, eta zureak?
2017/11/30
KRISTAU ESKOLA, OINARRIETATIK EZAGUTZARA / DE LOS CIMIENTOS A LOS CONOCIMIENTOS!!!
Kristau Eskolan izateko eta egiteko berezko eredua jarraitzen dugu. Pertsonak osotasunean hezi egiten ditugu, ikasketekin lotutako guztitik pertsonarekin lotutako guztira, bakarka aritzetik taldeka aritzera, balioez gain balioekin.
Oinarrietatik ezagutzara.
En Kristau Eskola tenemos un modelo de ser y de hacer propio. Educamos para que crezcan como personas completas, desde lo académico a lo humanístico, de lo individual a lo comunitario, con valor y valores.
Desde los cimientos a los conocimientos.
2017/11/29
LH 3ko "KUADRI" natura behatzen!
LHko 3.mailako "KUADRI" natura behatzera irten zen. Horrela, OKA ibaiaren ertzetik tipi-tapa, tipi-tapa ibili ginen curriculumeko arloak lantzen. Gainera zenbat gauza ikasi genituen... Benetan ederto pasatu genuela eta ikusiz zenbat arazo egoera desberdin egin genituen. Beraz, animatu zaitezte eta irten kalera! Denok elkarrekin gehiago ikasten dugu-eta!
2017/11/27
MILLA HERRIKOIA!
Larunbatean milla herrikoia izan zen Gernikan eta gure ikasle batzuk parte hartu zuten! Eguraldi kaxkarra egin zuen arren, ez zuten etsi!
2017/11/26
CALZADA EGOITZAKO IPUIN LEHIAKETA!
Gaur arratsaldean Calzada egoitzan izan gara! Aurten, 125 urte bete ditu egoitzak eta egun berezia izan da gaurkoa! Urtero legez, egoitzatik, LHko 6.mailako ikasleek ipuin lehiaketarako gonbidapena jaso dute. Egoitzara bertara bisitatxoa egin eta bertako langile, arduradun, egoile eta aiton-amonekin elkarrizketa batzuk izan ostean, ipuinak egin dituzte! Epaileek esan duten bezala, ipuin guztiak DOTORE eta EDERRAK izan baitira eta beraz ZORIONAK parte hartzaile guztiei, baita andereño Rosari ere, baina batez ere, lehenengo saria jaso duen AMAIAri!!!
2017/11/25
AZAROAK 25, INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA!!!
2017/11/24
SANTA ZEZILIA EGUNA!
Pasa den asteazkenean, hilak 22, Santa Zezili eguna ospatu genuen, hots, musika eguna!!! Egunean zehar, HHko ikasleek ekintza ezberdinak landu zituzten eta bukatzeko 6.mailakoen laguntzaz musika eta dantzarekin disfrutatu zuten!!!
2017/11/21
Kaleen izenak ezagutzen!
"Elkarrekin bizi gara" proiektuarekin aurrera doaz neska-mutil hauek eta oraingo honetan kaleen izenak ezagutzen jardun dira!
Skype bidezko bideokonferentzia Arrano arrantzalea gaitzat hartuta!
Azaroaren 16an, Skype bidezko bideokonferentzia bat izan zuten gure ikastetxeko LH 3. mailako ikasleek. Bertan, Euskal Herriko beste ikastetxe batzuekin jardun zuten, bai Urdaibaiko Bird Centerren eta bai Txingudiko Ekoetxean Arrano arrantzaleari buruzko daramaten programaren inguruan.
Bertan parte hartu genuenok, Urdaibaiko Bird Center, Txingudiko Ekoetxea, Montorre eskola, Urretxindorra ikastola eta gu, Mertzede ikastetxekoak izan ginen. Uzelai eta La Anunciata ikastetxeek ere parte hartzen dute programa horretan baina arazo teknikoak zirela eta, ezin izan genuen konexiorik egin beraiekin.
Hala ere, oso ondo irten zen aurkezpena eta bakoitzak, hemendik eta martxora arte egingo duguna azaldu genuen. Ea ikastetxe bakoitzak proiektutxu polita egiten dugun! Gainera, denon artean arrano arrantzaleari buruzko abesti bat prestatuko dugu. Beraz, behin prestatuta, ea denok animatzen garen abestera!!!
KULTURARTEKO BIZIKIDETZA TAILERRA!!!
Joan zen astean, kulturarteko bizikidetza tailerrak izan genituen BILTZENen eskutik! Pentsa baino zailagoa izaten da elkarbizitza eta beharrezkoak ikusten ditugu enpatia, apaltasuna, adiskidetasuna eta errespetua sakonki lantzea!
2017/11/14
Kirola!
Asteburu honetan saskiko partida izan dute gure gazteek. Oso gogor jokatzen dute nahiz eta bigarren prorrogaren ostean gure infantilek garaipena lortu ez!
Asteburu honetan ere etxean jokatzen dugu, Santanapen 9:30etan. Gonbidatuta zaudete!
1,2,3.... Mertzede!!!
2017/11/09
KIROLA!
Dagoeneko martxan gaude! Pasa den asteburuan Bilbora joan zen gure saskiko taldea. Aurton, lan handia daukate aurretik baina seguru gaude aurrera egingo dutela!!! Egurreeeeeee neska-mutilek!!! 1,2,3......Mertzede!!!
2017/10/30
URRIKO AZKEN ASTELEHENA!
Gaur egun handia dugu herrian: URRIKO AZKEN ASTELEHENA!
Baserritarrek urte osoan egindako lanaren emaitza ikusten da gaurkolako egun batean eta beraien ahalegina eta izerdia goraipatzekoa eta asko baloratzekoa da!
Ondo pasa!
2018ko ESKOLARTEKO ELKARTRUKEA!
Ikasturte honetan zehar, DBH 3 eta DBH 4ko ikasleek, Italiako Borgomanero herriko Liceo Galilei ikastetxekoekin elkartrukea egingo dute! Otsailaren 1etik 8ra abiatuko dira Milanen kokatzen den eta Alpeetatik gertu dagoen herritxo honetara. Italiarrak berriz, martxoaren 16tik 23ra etorriko dira gurera!
Mertzede ikastetxeak orain arte, Errumania, Holanda eta Alemaniatik zehar izandako elkartruke ugari bizi eta sentitu ditu, non ikasleek beste kultura batzuk ikasiz eta lagun berriak eginez, esperientzi ahaztezinak bizi izan dituen. Oraingo honetan ere, guztion artean esperientzia polit bat pasatzea espero dugu, elkarrekin erabiliko dugun hizkuntza ingelesa izanik.
Irrikitan gaude gure lagun italiarrak ezagutzeko!
School Exchange 2018
During this school year, our students of 3rd and 4th Secondary from Sta Mª Socorro will participate in a school exchange with pupils from Liceo Galilei in Borgomanero, Italy. A group of 19 students will travel from 1st-8th February 2018 to visit this town of 20,000 inhabitants close to the Italian Alps and the city of Milan.
Later, our families will receive the group of 22 Italians that will visit us from 16-23 March in Gernika and we will share this wonderful experience with the rest of our partners. All this adventure will have English as a common language.
Mertzede ikastetxea has already visited Romania, the Netherlands and Germany in these previous years as part of school exchanges and it´s always an unforgetable experience , where our pupils learn from other cultures and stablish longlife realtionships.
We are willing to meet our future Italian Friends!
"Letren etxetxoa" deituriko kaseta ibiltaria ezagutzen!
Aurreko ostiralean, urriak 27, Merkurio iturriaren aurrealdean, hiribilduko udalak, ekimen berri bat aurkeztu zigun: Euskadiko lehen "Letren etxetxoa". Kaseta ibiltari honen helburua, herriko umeen artean irakurzaletasuna sustatzea eta dinamizatzea da. Alkatea aurrez-aurre ezagutzeko aukera izan genuen eta opari batzuk jaso genituen. Eskerrik asko!!!
"Guernica"ren bidaia! DBH 3 eta DBH 4
Urriaren 24ean eta 25ean, DBH 4 eta DBH 3 erakusketa bi ikustera joan ginen hurrenez hurren.
Lehenengo, Gernikako Pasealekuan, Obra Social “la Caixa”ren eskutik jarritako Guernicaren bidaia ikustera eta bertako gidari baten azalpenak entzutera joan ginen. Oso interesgarria izan zen, Picassok margolana marrazten duenetik gaur egunera arte izan duen ibilbide guztiaren berri izatea. Baita, margolana leku batetik bestera bidaiatzeko izan zituen zailtasunen berri izateak eta margolanak hainbat erakunderengan, pertsonengan,... duen esanahiaz ohartzeak hainbat gauzetan pentsarazi gintuen.
Ondoren, Gernikako Bakearen Museo Fundazioak antolatutako Ron English pop-artistaren Guernica berriro imajinatzen erakusketa ikusi genuen. Picassok “Guernican” marraztu zituen irudiekin jolastuz, margolan horren 100 interpretazio baino gehiago egin ditu eta horiek ikustera joan ginen Bakearen Museora. Gerra modernoaren behargabeko izugarritasun itzelaren berri eman nahi izan zigun, bere mezua adierazteko modu interesgarri eta deigarria iruditu zitzaigularik.
LH 1 planoekin jolasean!
1.mailako ikasleoak "Elkarrekin bizi gara" proiektuan Gernika ezagutzen jarraitzen dute, pasa den astean auzoen eta kaleen txanda izan zen eta planoekin jolasean ibili dira!
2017/10/24
LH 3koak UDAZKENA GAIA JORRATZEN!
LH 3.mailakoek, HHko haurtxoek prestatutako lanetik abiatu eta udazkeneko fruituak zeintzuk diren, zer arbolatatik datozen, nola jaten diren, nola prestatzen diren eta hamaikatxo gauza ikasi dute!
HAUTESKUNDEAK!
1.mailako ikasleak "Elkarrekin bizi gara" proiektuan Gernika ezagutzen daude eta alkatea zelan aukeratzen den ulertzeko gelan hauteskundeak ospatu dituzte!
LH 1.go mailakoak, MERKATUAN!
Lehen hezkuntzako txikitxoenak, "Elkarrekin bizi gara" proiektua lantzen dabiltza gelan eta gure herrian oso ezaguna den merkatu plaza bisitatu dute! Bisitatu, erosi eta gelan dastatu dute! A zelako kalitatezko generoa egiten dituzten gure inguruko baserritarrek!
2017/10/20
DIGESTIVE AND RESPIRATORY SYSTEMS PRIMARY 6
LH 6.mailakoak digestio eta arnasketa sistema ikasi dute talde lanean arituz eta beraien kabuz sortuta! DIGESTIVE AND RESPIRATORY SYSTEMS PRIMARY 6
URRIA, HILABETE MISIOLARIA!
Urriaren 22an, DOMUND eguna denez, ikastetxean horren inguruko lanketa egin dugu astean zehar. Horietako bat, Perun misiolari izandako Josuneren testigantza entzutea izan da. Oso polita eta asko balioestekoa izan da berak eta bere lagunek egoera latzetan bizi direnekin egindako lana! Ez dugu ahaztu behar, ezinbestekoak direla norbanakoon ahalegina, karitatea, fedea, ausardia eta batik bat maitasuna! "IZAN ZAITEZ AUSARTA, MISIOA ZAIN DUZU!"
2017/10/18
MERTZEDE IKASTETXEA ETA VALERIA, GURE IKASLEA, "GURE KASA" SAIOAN!
Urriaren 17 gauean, ETB 1eko "GURE KASA" saioan azaldu ginen! Eskolako zenbait artista ausartu ziren kastingera eta horien artean gure eskolako dantzari aparta den Valeria aukeratua izan zen! Ikusi nahi al duzue zelan dantzatzen duen?
2017/10/13
ERREZETAK LANTZEN!
Ez dago hobeagorik ikasitakoa praktikan jartzea baino! LH 3. mailakoak errezetak lantzen aritu dira gelan eta etxera joan eta ikasgelan ikasitako patata tortillaren errezeta burutu dute etxean! Zelako gozoak egin dituzten!
Kaltzada egoitzara bisita!
6.mailakoak, astelehenean kaltzadara joan ginen eta goiz eder bat pasatu genuen bertako aitona-amonekin.
oso atseginak izan dira gurekin!
Hemen dituzue argazki batzuk:
2017/09/22
MERTZEDEKO AMAREN EGUNA OSPATZEN!
Igandean gure Mertzedeko Amaren egun handia da eta gaur denon artean ospatu dugu ikasturte berriari ongi etorria emanez. Gaurko ospakizunean, ESKERRAK ematera hurbildu gara, izan ere, badaukagu zer eskertu-eta! Eskerrak emateko urtea dugu aurtongoa eta beraz, izan gaitezen ESKER ONEKO!
Argazkiak:
Argazkiak:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)