2016/12/26

2016KO Gabon Ospakizuna

Kaixo lagunok:
      Pasa den ostiralean gure ikastetxean oso egun ederra izan genuen: Gabonak ospatu genituen danon artean: ikasleak, irakasleak eta gurasoak batu ginen areto nagusian ospatzeko. Egia esanda, ostegun arratsaldean hasi ginen jaia ospatzen gure ikastetxeko elizan. Bai elizkizuna bai jaialdia primeran geratu ziren! Zorionak danori egindako lan guztiagatik!
      Eta hemen argazki batzuk uzten ditugu frogatzeko!
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!


2016/12/22

Lehen proiektuen amaiera 2.zikloan

    Haur Hezkuntzako 2.ziklokoak hiruhilabete honetan landutako proiektuei bukaera emateko jai bat prestatu dugu.
    Ardatz nagusiak hiru hauek izan dira:

  • 3 urte: Familia eta Etxea
  • 4 urte: Japonia
  • 5 urte: Erroma
     Zuek ere guk adina gozatu dezazuen, hemen dituzue argazki hauek.


2016/12/21

Gabonetako ekitaldia


Guraso maiteak:
Urtero bezala, bihar, ostegunak 22, Gabonei hasiera emateko elizkizuna izango dugu arratsaldeko 15:30etan. Esan beharrik ez dago, Hezkuntza Komunitateko partaide zareten heinean gonbidatuta zaudetela gurekin batera bertan parte hartzera.
Bestalde, ostiralean 11:00etan ikasleen Gabon Ekitaldia izango da eta bertara ere gonbidatuta zaudete.
Ekintza hauetan parte hartuko duzuelakoan, Gabon Zoriontsuak opa dizkizuegu.

Estimados padres:
Como todos los años, mañana, jueves 22 a las 15:30, tendremos una eucaristía para dar comienzo a las Navidades. Y como sois parte de la Comunidad Educativa os invitamos a que participéis en esta celebración.
Por otro lado, el viernes a las 11:00 será la actuación de Navidad de los alumnos/as a la que también estáis invitados/as.
Esperando que participéis en estas celebraciones, os deseamos Felices Fiestas.

2016/12/15

Euskal Herria Museora bisita

 
 

   Lehenengo hiruhilekoa ondo amaitzeko, DBHko hiru talde Euskal Herria Museora joan gara ekintza pare bat egitera. Lehenengo, museotik bisita egin genuen eta Euskal Herriko ohiturei, janzkerara, kirolari,... buruz hitz egin ziguten. Ondoren, mapak, kartak,... interpretatzen erakusteaz gain, iparrorratzaren funtzionamendua eta erabilera ikasi genituen. Eta azkenik, pista joko baten bitartez, eta iparrorratzaren laguntzaz, altxor bat aurkitu behar izan genuen parke ingurutik. Ondo pasatu genuen, eta hurrengo batean ere, beste ekintzaren bat egiteko prest gaude.


2016/12/02

2016ko Euskararen Eguna Gure Ikastetxean


Euskararen eguna bihar da, abenduaren 3an. Hala ere, data horren inguruan hainbat ekintza egin ditugu Euskara bultzatzeko: atzo 11 ordutako irakurraldian parte hartu genuen eta gaur ikastetxean “Euskararen txantxangorria” lagun izan dugularik, patioa zuri-gorri-beltz jantzi dugu.
Hasieran bertso saioa izan dugu LH6. maila eta DBH1. mailaren eskutik. Ondoren, txiki eta nagusien artean txantxangorri eder bat osatu dugu eta “Euskararen txantxangorria” abestia abestu dugu. Eta amaitzeko, abesti horren erritmoan, nahi izan duenak, dantzatzeko aukera izan du.
Hemen dauzkazue gure ikasleek sortu dituzten bertsoak, ikasi eta abestu nahi dituenarentzat.

LH 6. mailakoak

Euskararen eguna
abenduak hiru
bere aldeko festa
ospatuko dugu.

Zaharra izan arren
erabili behar
Europako zaharrena
urteetan zehar.

Euskalki desberdinak
erabiltzen dira
erabili dezagun
zabalduz herrira.

Eskolan eta etxean
kalean ere bai
euskaraz mintzatzeko
guztiok gara gai.

Gure hizkuntza ederra
arriskuan dago
bera erabiltzea
hobe da gehiago.

Ez dakitenak ikas
dezake gurekin
guk ere ikasteko
euskaraz haiekin.

DBH 1. mailakoak

Euskaraz hitz egiten
ari gara gogoz,
ahalegintzen gara
buru eta bihotz.
Denok hizkuntza bera
hitz egiteko asmoz,
Euskaren eguna
ospatzera gatoz.

Askorentzat Euskara
zail eta arraro,
oraindik ikasteko
aukera badago.
Jendeak egiten du
askoz gutxiago,
egin behar genuke
Euskara gehiago.

Gaur gure eguna da,
babesteko Euskara.
Hitz egin behar dugu
euskaldunak gara.
Hizkuntza zabaltzeko
ordua da jada
Euskaraz hitz egiten
saiatuko gara.

Bestalde, “Euskararen txantxangorria” abestia ere ikasi edota abestu nahi baduzue, hemen duzue letra:

Sortaldeko argi berriari
ari zaio aspaldi
arratseko azken izpiari
egun eta gizaldi
Bular gorri, hegakada arin
Lur hauetan da emari
Erreka eta ibai zabalaren,
Itsasoaren egarri

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria

Haizearen magal leunean
Hedatu da oihua
Bihotzaren taupadetan, hitzak
Sortu du doinua
Olatuek beren solasean
Aukeratutako harria
Denboran zehar dute jolasean
Eten ez dadin haria

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria (hiru aldiz)


Eta gogoratu: EMAN HEGOAK EUSKARARI!!!

Euskararen eguna dala ta

Kaixo lagunok!
Atzo, urtero legez, DBH3. eta DBH4. mailakoak Elai-Alai areto txikira joan ginen Berba Lagunek urtero antolatzen duen 11 orduko irakurraldian parte hartzera. Guri egokitu zitzaigun ordua 11:00etatik 12:00etara izan zen eta badakizue zein liburu irakurri genuen? Etxepare Euskal Institutuak Habanako Unibertsitatean (Kuba) euskal irakurle izendatu duen Joseba Sarrionaindiaren “Narrazio guztiak”. Urduritasunak urduritasun, oso ondo irakurri dugu bertan egon garenak eta gainera, iluntzean egun osoan zehar parte hartu dugun guztioi kopau batera gonbidatu gaituzte. Datorren ikasturtean gehiago eta hobeto!

Eta gogoratu, Euskararen Eguna data hauetan bada ere, ez da egun bakarreko gauza eta egunero erabili behar dugu.