2016/04/26

Hildakoen Oroimenez


  Maite izan genituen oroitzapenean, 
hitza emonez, 
elkarrizketa, 
elkar-ulertzea, 
topaketa eta 
bakea zainduz, 
 eraikiko dogula 
geure izatea! 


XXI. Udaberriko Jaia

Kaixo lagunok:
           Udaberriko Jaia pasa da! Egun izugarrizkoa izan da. Hasieran eguraldi txarra izan arren, gero giroa, eguraldia... dana primeran!!! 
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!!!

2016/04/25

Nazioarteko liburuaren eguna

Kaixo lagunok:
           Gaur ekintza polit bat izan dugu gure ikastetxean, HH 2 urtetik DBHko 4. mailara arteko ikasle eta irakasle guztiak ikastetxeko patoian batu gara 15 minutuko irakurtaldia egiten Liburuaren eguna ospatzeko.
           Hemen dauzkazue gure argazkiak eta bideoa.




WOW euskadi 2016

Euskal Herriko ikastetxeen artean eginiko bideo hitzaldi bat arrano arrantzalearen inguruan eginiko lanak aurkezteko. Ekitaldi honetan Busturia, Donosti, Gautegiz Arteaga, Muxika eta Gernika-Lumoko ikastetxeak parte hartzen dute. Ekitaldi hau Urdaibai Bird Center-ek koordinatzen du eta Txingudiko paduretako ekoetxearekin elkarlanean garatzen ari da. Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko ingurumen hezkuntzako proeiktua da.

2016/04/18

2016ko Eskolarteko Dantzari Eguna

Pasa den igandean, apirilaren 17an, Eskolarteko Dantzari Eguna izan zen Gernikako Plazan. Oso ondo egin genuen eta horregaitik bene benetan pozik gaude! Zuek hemen, argazkietan eta bideoan, ikusi ahal duzue ze ondo egin genuen! Eta datorren igandean, apirilaren 24an, Ikastetxeko Udaberriko jaian, hobeto egingo dugu! 
                                                               EUTSI GOIARI!!!




2016/04/15

Arrano arrantzalea Skype konekzioa

Gaur, apirilaren 15ean, Mertzede Ikastetxeko LHko 3. eta 4. mailako ikasleak Skype bitartez Gipuzkoako eta Bizkaiko ikastetxe batzuekin, arrano arrantzalea dela eta, harremanetan jarri gara ikasitakoa eta egindakoa bateratzeko. Bertan parte hartu dugu; Aitor Ikastola eta La Anunciata ikastetxea Gipuzkoatik; eta Montorre, Urretxindorra, Uzelai eta gu Bizkaitik. Komunikazioan arazo tekniko batzuk izan baditugu ere, esperientzia polita izan da eta datorren urtean errepikatzeko prest gaude. Gainera, Urdaibai Bird Centerrek eta Txingudi Padurak ongi etorria eta aurkezpena egin dute eta bertan berri pozgarri bat eman digute: migrazioa egin duen arrano arrantzale heldu bat daukagu Urdaibain, beraz, bikotekidea aurkituz gero, familia osatu dezake gure inguruetan! Beraz, adi egon!!



2016/04/14

Ur-botilekin itsulapikoak

Egun on lagunak! 
Gure birziklapen kanpainarekin amaitzeko, azken tailerra egin dugu. Oraingo honetan LH 4. mailakoekin izan da. Hauekin ur-botila hutsak erabiliz, dirua aurrezteko itsulapiko ederrak egin ditugu. Hasiera batean behiak izan behar ziren, baina azkenean, bakoitzak bere irudimena erabili du eta ikusi zeinen politak geratu zaizkigun! Zoologiko polita geratu zaigu.

2016/04/13

2016ko Eskolarteko Dantzari Eguna



Igandean, apirilaren 17an, “Dantzari eguna” ospatzen dugu.
El domingo 17 de abril, celebramos el  “Dantzari eguna”.

Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleak goizeko 10:15etarako Mertzede Ikastetxean egon beharko dute.
Los niñ@s de Primaria y Secundaria deberán estar en el Colegio a las 10:15 de la mañana.

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEK 11:00ETAN MERTZEDE IKASTETXEAN EGON BEHARKO DUTE.
Los niñ@s de Infantil deberán estar en el Colegio a las 11:00 de la mañana.

Txikien ekitaldia amaitutakoan, (HH, LH 1-2) umeek dantza egiten duten tokian hartu beharko dituzue haurrak. ANDEREÑOEK ESANDAKOAN, NOSKI.
Cuando terminen los bailes de los pequeños (HH, LH 1-2), recogeréis a los niños en el lugar donde bailen, al finalizar las dantzas de los pequeños.  SIEMPRE TRAS COMUNICARLO A LAS PROFESORAS.

2016/04/08

Esku markak

         Arratsalde on guztioi! DBH 2. mailakoak antolatutako birziklapen tailerrak aurrerantz doaz eta oraingoan ikastetxeko txikienekin egindakoari buruz hitz egitera gatoz. Txikitxoenek ere, HH1 eta HH2 gelatakoek, kartoi zaharrak erabiliz gure eskutxoak eta hankatxoak irudikatu ditugu. Orokorrean nahiko ondo pasatu dugu dena margoez zipriztintzen, nahiz eta baten batek eskua edo hanka zikintzea gustoko ez izan!

Oilo eta krokodiloak!!!

            Egun on guztioi! Egunak aurrerantz doaz eta horrekin batera, birziklapen tailer gehiago. Oraingoan etxean hutsik geneuzkan arrautza kutxekin animalitxo polit batzuk egin ditugu LH 1. eta LH 2. mailakoak. LH 1. mailakoak oilo batzuk egin ditugu, arrautza-ontzi bezala erabili daitezkeenak. Guk arrautzen faltan, koloretako puxika txiki batzuk jarri ditugu eta benetan dotore geratu direla! Bestalde, LH 2. mailakoak arrautza kutxa hutsekin krokodilo polit eta atsegin batzuk sortu ditugu. Nahiz eta beraien hagin guzti horiek ikusita… beldur apur bat ere eman.

Argazki makina zoragarriak!!!!

       Kaixo guztioi! Orain arteko birziklapen tailerrak gustoko izan dituzue? Ba oraingoan beste baten berri ematera gatoz. DBH 2. mailakoak LH 3. mailakoengana joan gara argazki makina zoragarri batzuk egiteko asmoz. Horretarako etxean geneuzkan kutxa zaharrak eta komuneko paper-biribilkian erabili ditugu. Beraz, orain kontuz, edozein lekutan eta momentutan argazkiak egiten ibiliko baikara! Ea gure begiek zer jaso dezaketen makina hauekin.