2016/02/24

Erosketa osasungarriak egiten ikasi

Kaixo lagunok:
          Gaur, urtero bezala, LH3. eta 4. Mailakoak Eroski Center-era joan gara. Bertan, erosketa osasungarriak egiten ikasi, hamaiketakotxo goxoa jan eta diplomak jaso ditugu.

2016/02/22

Gernika Kesb-ko neskak gure Ikastetxean!!!

         Iaz moduan, aurton ere Gernika Kesb-ko neskak etorri dira gurera. Naiara Diez, taldeko kapitaina, eta Vicky Llorentek heuren eguneroko ekintzei buruz hitz egin dute, entrenamenduak, jatekoak, ikasketak.... Eskolako saskiko taldeak parte hartu du ekintza honetan bostgarren maila osoarekin batera. Izugarri diafrutatu dute gure neska-mutilak!!!  
         Eskerrik asko Gernika Kesb-ko Neskak eta zorte on geratzen zaizkizuen partiduetan!


2016/02/19

Eskola Bidean

Gaur, otsailaren 19an, LH 3. eta LH 4. mailetako ikasleok, Eskola Bidea proiektuarekin bat eginez, kalera irten gara gure auzoko eta ikastetxeareninguruko trafiko seinaleak, oztopoak, zebra bideak, aparkalekuak eta abar aztertzera.
Ea gure iritziak aintzat hartzen dituzten, gure auzoa, gure herria eta gure osasuna hobetzeko!!!!


2016/02/05

Eguen Zuri


Kaixo Lagunok:
     Gaur Eguen Zuri eguna da, Euskal Herriko ospakizunetan zabalera handikoa. Erderaz Jueves Lardero edo Jueves Gordo esaten jako. Nafarroako herri askotan, eta Araban be bai, egun honetan umeak dirua batzen eben jaiegun honi jagokozan abestiak eta bertsoak kantatuaz. Gero diru horregaz merienda ederra egiten eben.
 

     Gure Ikastetxean ere gaur ospatu dugu, eta gure koplak hauek izan dira:


Eguen Zuri eguen baltz
Txakurra arrautza ganean datz
Baltz baltztxoa maisuarentzat
zuri zuritxoa geuretzat.
Eguen Zuri, eguen baltz
oizko edurra bai zen zuri
kortako edeak bai zen zal
zal da zal, zal da zal.

Emon egizu maisu jaunari
irakasteko grazia;
baita guri betiko ikasteko
gomuta ona ta argia.
orain artean usu dan legez
gatoz gu zeure etxera;
etxeko andrea bota egizu
limosna on bat zakura.

Ageda Deunaren Bezperan


Kaixo lagunok: 
       Gaurkoan,gure ohitura zaharra berpizteko asmoz, hor abiatu gara gure herrian barna Agate Deuna bezpera ospatzen. Beraz, ikastetxeko ikasle eta irakasleak elkartasunean abesteari ekin deutsogu. Batu dogun dirua gure ikastetxeko GKEarentzat izango da. Bertsoak dinoan lez, “OSASUNA TA BAKEA” danori!

KANDELERIO

Kaixo lagunok:
Pasa den asteartean, otsailaren 2a, gure herriarentzat egun oso inportanteaizan zen. Horregatik gure ikasleek elizara joan ostean, ikastetxeko atean abestu egin zuten guraso guztiek entzuteko zein ondo abesten zuten. 



Kandelerio abestia:


"Kandelerio, lerio,
atxari ura dario,sagarrari madari
eutsi Peru adarrari.
Euria dakar menditik 
Ondarroaren gainetik,
eztaukat zapatarik
banoa Lekeitiotik.
Kandelerioz eguzki,
negua dago aurretik;
kandelerioz edurra,
joan da neguaren bildurra."

Inauteriak direla eta...

INAUTERIAK

Gogoratu, inauteriak direla eta,  
otsailaren 8an eta 9an 
ez dela eskolarik egongo
haurtzaindegia bakarrik egongo da zabalik.

CARNAVALES

Os recordamos, que debido a los carnavales, los próximos 
8 y 9 de febrero no habrá clases. 
Sólo estará abierta la guardería.