Kaixo lagunok: Pasa den ostiralean gure ikastetxean oso egun ederra izan genuen: Gabonak ospatu genituen danon artean: ikasleak, irakasleak eta gurasoak batu ginen areto nagusian ospatzeko. Egia esanda, ostegun arratsaldean hasi ginen jaia ospatzen gure ikastetxeko elizan. Bai elizkizuna bai jaialdia primeran geratu ziren! Zorionak danori egindako lan guztiagatik! Eta hemen argazki batzuk uzten ditugu frogatzeko!
Urtero bezala, bihar, ostegunak 22, Gabonei hasiera emateko elizkizuna izango dugu arratsaldeko 15:30etan. Esan beharrik ez dago, Hezkuntza Komunitateko partaide zareten heinean gonbidatuta zaudetela gurekin batera bertan parte hartzera.
Bestalde, ostiralean 11:00etan ikasleen Gabon Ekitaldia izango da eta bertara ere gonbidatuta zaudete.
Ekintza hauetan parte hartuko duzuelakoan, Gabon Zoriontsuak opa dizkizuegu.
Estimados padres:
Como todos los años, mañana, jueves 22 a las 15:30, tendremos una eucaristía para dar comienzo a las Navidades. Y como sois parte de la Comunidad Educativa os invitamos a que participéis en esta celebración.
Por otro lado, el viernes a las 11:00 será la actuación de Navidad de los alumnos/as a la que también estáis invitados/as.
Esperando que participéis en estas celebraciones, os deseamos Felices Fiestas.
Lehenengo hiruhilekoa ondo amaitzeko, DBHko hiru talde Euskal Herria Museora joan gara ekintza pare bat egitera. Lehenengo, museotik bisita egin genuen eta Euskal Herriko ohiturei,janzkerara, kirolari,... buruz hitz egin ziguten. Ondoren, mapak, kartak,... interpretatzen erakusteaz gain, iparrorratzaren funtzionamendua eta erabilera ikasi genituen. Eta azkenik, pista joko baten bitartez, eta iparrorratzaren laguntzaz, altxor bat aurkitu behar izan genuen parke ingurutik. Ondo pasatu genuen, eta hurrengo batean ere, beste ekintzaren bat egiteko prest gaude.
Euskararen eguna bihar da, abenduaren 3an. Hala ere, data horren inguruan hainbat ekintza egin ditugu Euskara bultzatzeko: atzo 11 ordutako irakurraldian parte hartu genuen eta gaur ikastetxean “Euskararen txantxangorria” lagun izan dugularik, patioa zuri-gorri-beltz jantzi dugu.
Hasieran bertso saioa izan dugu LH6. maila eta DBH1. mailaren eskutik. Ondoren, txiki eta nagusien artean txantxangorri eder bat osatu dugu eta “Euskararen txantxangorria” abestia abestu dugu. Eta amaitzeko, abesti horren erritmoan, nahi izan duenak, dantzatzeko aukera izan du.
Hemen dauzkazue gure ikasleek sortu dituzten bertsoak, ikasi eta abestu nahi dituenarentzat.
LH 6. mailakoak
Euskararen eguna
abenduak hiru
bere aldeko festa
ospatuko dugu.
Zaharra izan arren
erabili behar
Europako zaharrena
urteetan zehar.
Euskalki desberdinak
erabiltzen dira
erabili dezagun
zabalduz herrira.
Eskolan eta etxean
kalean ere bai
euskaraz mintzatzeko
guztiok gara gai.
Gure hizkuntza ederra
arriskuan dago
bera erabiltzea
hobe da gehiago.
Ez dakitenak ikas
dezake gurekin
guk ere ikasteko
euskaraz haiekin.
DBH 1. mailakoak
Euskaraz hitz egiten
ari gara gogoz,
ahalegintzen gara
buru eta bihotz.
Denok hizkuntza bera
hitz egiteko asmoz,
Euskaren eguna
ospatzera gatoz.
Askorentzat Euskara
zail eta arraro,
oraindik ikasteko
aukera badago.
Jendeak egiten du
askoz gutxiago,
egin behar genuke
Euskara gehiago.
Gaur gure eguna da,
babesteko Euskara.
Hitz egin behar dugu
euskaldunak gara.
Hizkuntza zabaltzeko
ordua da jada
Euskaraz hitz egiten
saiatuko gara.
Bestalde, “Euskararen txantxangorria” abestia ere ikasi edota abestu nahi baduzue, hemen duzue letra:
Atzo, urtero legez, DBH3. eta DBH4. mailakoak Elai-Alai areto txikira joan ginen Berba Lagunek urtero antolatzen duen 11 orduko irakurraldian parte hartzera. Guri egokitu zitzaigun ordua 11:00etatik 12:00etara izan zen eta badakizue zein liburu irakurri genuen?Etxepare Euskal InstitutuakHabanako Unibertsitatean (Kuba) euskal irakurle izendatu duen Joseba Sarrionaindiaren “Narrazio guztiak”. Urduritasunak urduritasun, oso ondo irakurri dugu bertan egon garenak eta gainera, iluntzean egun osoan zehar parte hartu dugun guztioi kopau batera gonbidatu gaituzte. Datorren ikasturtean gehiago eta hobeto!
Eta gogoratu, Euskararen Eguna data hauetan bada ere, ez da egun bakarreko gauza eta egunero erabili behar dugu.
Gernikaldeko eskoletako LH 6.mailako neska-mutilek, Kaltzada egoitzako ipuin lehiaketan parte hartu zuten. Gaur ipuin horien sari banaketan izan gara eta izan ere pozik baino pozago gatoz, 1.go eta 3.sariak jaso ditugu -eta! Zorionak neskak! #fundacionresidenciacalzada #mertzedeikastetxea #euskara
La Dirección del centro y la Junta Directiva de la Asociación de Padres-Madres os convoca a todos/as –padres y madres de nuestro/as alumnos/as- a la Asamblea General de comienzo de curso que tendrá lugar el próximo:
Día: 10 de noviembre, jueves
Hora: 19:00 h.
Lugar: Salón de actos
Duración aprox.: Hora y cuarto
Orden del día:
Lectura y aprobación –si procede- del Acta de la Asamblea anterior.
Información de la Dirección del Centro.
Informe económico
Propuestas de la Asociación de Padres-Madres de cara al curso 2016/17.
Ruegos y preguntas.
OHARRA
Ikastetxeko Zuzendaritzak eta Gurasoen Elkarteko Zuzendaritza Batzarrak, ikasleen guraso guztioi, Batzar Orokorrera deitzen zaituzte:
Eguna: Azaroaren 10, osteguna
Ordua: arratsaldeko 19:00etan
Tokia: Ikastetxeko areto nagusia
Iraupena: Ordu eta laurden gutxi gora behera
Gaia zerrenda:
Aurreko Batzarreko Akta irakurri eta, onartzen bada, aprobatu.
Kaixo lagunok:Larunbat honetan Gernikan Milla Herrikoia ospatu dugu. Oso ondo
pasatu gara lagunekin korrika egiten eta hemen dauzkazue gure argazkiak
hori frogatzeko baita barre egiteko ere. ZORIONAK DANORI!!
Eskerrik asko Alberto, Ager eta Miriami zuen
laguntzagatik!!! Eta eskerrik asko Paula eta Aneri
ere!!!
Gaur, urriak 1, euskararen etxean izan gara! Izan ere, aurreko ikasturtean LH 5.mailakoek komiki digitalaren tailerrean parte hartu zuten 'euskara interneten' gaia jorratuz. Hainbat eskoletako ikasle guztien artean, 1.go kategoriako taldeko IRABAZLE izan dira gaur egun LH 6.mailan dabiltzan ANDER MORENO AURTENETXEA eta DENISGUREI! ZORIONIKBEROENAKBIOI!
BAITA GAINONTZEKO KATEGORIETAKO IRABAZLEEI ERE!
Atzo 5.mailakoak Gernikako Batzar etxea ezagutzera joan ginen. Hainbat
gauza ikasi genituen: zer egiten da bertan, zertarako biltzen dira,
nolako gaiak aztertzen dira, noiz batzartzen dira, nor zen eraikuntzaren
arkitektoa,...besteak beste.
Hemen gaude berriro 2016-17 kurtsoari hasiera
emoten. Bihar, hilak 24a, guretzat egun oso garrantzitsua da, Mertzedeko
Amaren eguna da. Gauzak horrela, gaur
ikastetxea osotzen dugun pertsona guztiok elkartu gara altararen
inguruan kurtso berria Jesusen eskuetan ipintzeko. Ospakizun ederra izan
dugu. Aurten Jesusen sarean egon gure dugu, Mertzedeko ikastetxe
guztiekin Jesusekin ibiltzen.
Gaur bizikleta eguna izan da eta LH-ko 5. eta 6. mailako neska-mutilek, bizikleta tailerrean hartu dute parte. Asko ikasi dugu; batetik, teoria apur bat ikasi dugu (bizikletaren parteak eta horien erabilpena aztertu, bide hezkuntzako arauak gogoratu, bizikletaz ibiltzearen garrantzia ezagutu...) eta bestetik, alde praktikoa izan dugu ( zulaketak nola konpondu, zig-zagean eta ranplatxoetan nola ibili...) Oso ekintza dibertigarria benetan!
Kaixo lagunok: 2016ko uztailaren 5etik 13ra Segurako Guardamarren batu gara Mertzediar ikastetxeetako DBHko ikasle batzuk. Esperientzia itzela izan da! Eta datorren urtean berriro joateko prest gaude! Hemen dauzkazue gure argazkiak: