2015/03/25

Korrika Txiki ikastetxean!!!

Martxoaren 24an Korrika Gernikatik igaro da eta gure umeek ere partu hartu dute.
Nahiz eta eguraldi eskasa izan, eskolan aurrera eraman dugu Korrika txiki giro alaiean.

2015eko martxoaren 29ko kirol ordutegia

Kaixo lagunok:
           Asteburu honetan futbola berriro, baina igandean!!! Ondo pasa!!!
KIROLA
PARTIDA
TOKIA
ORDUA
FUTBOLA
MERTZEDE
AYALDE
SANTANAPE POLIKIROLDEGIA
2015-03-29
12:15

2015/03/24

Korrika Txiki!!!

Kaixo lagunok:
             Gaur, martxoaren 24ean, Gernikan Euskararen alde korrika txikia ospatu dugu. Eguraldiak ez digu bat ere lagundu, baina oso pozik egon gara korrika egiten. Hemen gabiltza danok pozik!!!
Tipi tapa, tipi tapa KORRIKA!!!

2015/03/23

Erdu-erdu, tipi tapa, KORRIKA!

Kaixo lagunok:
           Bihar, asteartea, goizaldeko 05:30 etan, KORRIKA Gernikatik pasatuko da. Hori dela eta, euskara bultzatzeko, ikastetxeak parte hartuko du. 
GOAZEN DENOK KORRIKARA!!!
          NOIZ: Bihar, asteartea, goizaldeko 05:30 etan
          NON: San Jose Errotondan (San Frantzizko eleizaren aurrean)


          Mañana, martes 24 de marzo a las 5:30 de la madrugada, pasará la KORRIKA por Gernika, en la que nuestro Colegi también tomará parte.
¡ANÍMATE Y PARTICIPA!

          CUÁNDO: Mañana a las 5:30 h de la madrugada
          DÓNDE: En la rotonda de San José (Delante de la Iglesia de San Francisco) 


Erdu-erdu, tipi tapa, KORRIKA!

         Eta goizeko 10:30ean Korrika Txikia hasiko da! Lekukoa eramatea guri Autobus geltokitik Ertzaintza parera arte tokatu zaigu. GOAZEN DENOK KORRIKARA!!!

Busturialdeko Uraren Eguna

Kaixo lagunok:
           Atzo, martxoaren 22a, Uraren Nazioarteko Eguna Bermeon ospatu zen. Nahiz ta jende gutxi egon, oso ekitaldi polita izan zen. Krosseko umeak oso ondo, ikastetxeak diploma lortu zuen eta Irene Eiguren izan zen Ur Partzuergoko 16 urtetik beherakoen argazki lehiaketako irabazle. ZORIONAK!!!!

6. MAILAKO MERTZEDIAR KANPAMENDUA

Kaixo lagunok:        
           Mertzediarrek urtero bezala, 6. mailako ikasleen topaketak antolatu dituzte martxoaren 19tik 22ra arte Medina del Campon. 
          Guri oso laburrak iruditu zitzaizkigun. Leku askotako lagunak egin genituen: Madrilekoak, Sevillakoak, Galiziakoak, Bilbokoak, Lorkakoak eta abar. Guztira 142 pertsona izan ginen.Burgoseko museoa,  “Olmedoko Jauretxea”, "Medina del Camporen Gaztelua"... bisitatu genituen.
          Lekuak bisitatuz gain, jolas oso dibertigarri asko egin genuen, adibidez, gau batean, monitoreak aurkitu behar genituen.
          Guretzat esperientsia harrigarria izan da.
 Egun ahaztuezinak igaro ditugunak!

2015/03/18

DBHko idazlan koadernoaren irakurketa

Kaixo lagunok:
          Atzo LHkoak joan ziren moduan, gaur DBHko ikasleak “Idazlan Koadernoko” ipuinak irakurtzera eta sariak jasotzera joan gara. Bertan ordu atsegina igaro dugu bi aurkezleren eskutik izandako ikuskizunean. Eta txaloen artean jaso dituzte sariak: Sara Iturriartek, Paula Aldanak, Claudia Parfenek eta Samuel Nitak. Gainera, hau gutxi balitz, Claudia izan dugu DBHko eta Batxilergoko portada lehiaketaren irabazle! Zorionak denoi bihotz-bihotzez.

2015/03/12

Busturialdeko Uraren Eguna


Kaixo gurasoak:
        Azken hilabete eta asteotan Busturialdean uraren inguruko kanpaina bat eraman dugu aurrera. Ziur zuen eskuetatik ere pasa direla seme-alabek etxera ekarritako Zipriztin ur tangadaren fitxak.
         Lan oparoa eta polita izan da orain arte egindakoa. Baina orain, kanpaina-amaiera eder bat zor diegu Busturialdeko herritarrei, eta horretara dator martxoaren 22ko jaia.
Hainbat ekitaldi izango dira bertan: Besteren artean, Krossa (LH 1etik DBH 2ra bitarteko gaztetxoentzat), Flasmob-aren grabaketa, ikasleak protagonista izango dituen ekitaldia…
         Anima zaitezte zuen seme-alabekin Uraren Eguneko ekimenetan parte hartzera. Gozatu dezatela Irrien Lagunekin eta zipriztinekin, gozatu dezatela uraren aldeko krossean, baita Flashmob grabaketan ere…
FLASHMOB GRABAKETAREN KOREOGRAFIA 

Queridas Familias
       En los últimos meses en Busturialdea hemos llevado a cabo una campaña de sensibilización sobre el agua. Seguro que a vuestras manos también han llegado las fichas de Zipriztin que les hemos repartido a vuestros hijos en las escuelas.
        Ha sido un trabajo bonito y fructífero el realizado en los últimos meses. Y ahora toca darles un merecido final de campaña a todos los ciudadanos de Busturialdea. Con ese objetivo hemos organizado la fiesta del 22 de marzo en Bermeo.
        Ese día habrá diversos actos, tales como el cross para los jóvenes (de 1º de EP a 2º de ESO), grabación del Flasmob, acto principal en el que los protagonistas serán los estudiantes…
        Animaos a participar junto a vuestros hijos en los actos del Uraren Eguna, para que ellos puedan disfrutar con Irrien Lagunak y Zipriztin, en el cross, en la grabación del Flashmob etc. 

Birziklapena ikasten

Kaixo lagunok:
             Haur Hezkuntzako haurrek Bakearen Museoak antolatutako tailer batean parte hartu zuten birziklapena, bizikidetza eta aniztasuna adibide praktikoen bidez landuz (Pispasen bideoaz eta eduki ontzi ezberdinen erabilpenaz).

2015/03/09

2015eko martxoaren 14ko kirol ordutegia

Kaixo lagunok:
           Asteburu honetan Igeriketa Santurtzin!!! Ondo pasa!!!
KIROLA
TOKIA
ORDUA
IGERIKETA
Santurtziko Polikiroldega
13:00
 

2015/03/05

Athletic Bihotzean!

Kaixo lagunok: 
           Datorren asteartean, hilak 10ean, arratsaldeko 7:30ean gure ikastetxera etorriko dira Javier Clemente eta I. Urizar Azpitarte. Gonbidadatuta zaudete! Anima zaitezte!

2015/03/04

2015eko martxoaren 8ko kirol ordutegiak

Kaixo lagunok:
           Asteburu honetan Atletismoa eta Herri Kirolak!! Ondo pasa eta disfrutatu!!!!!

KIROLA
TOKIA
ORDUA
ATLETISMO
ARTUNDUAGA
11:00
HERRI KIROLAK
KORTEZUBI
2015-03-08
10:30