Maiatzaren 8an, DBH 1. eta 2. mailako ordezkari bina urtero EA21etik
antolatzen den eskola arteko forora eta udal forora joan ziren ikastetxean
egindakoaren berri ematera. Oso ondo egin zuten, nahiz eta urduri egon. Aurten
HONDAKINAK lantzen jarraitu dugu eta datorren ikasturtean horrekin jarraitzea
espero dugu, denok hondakinak ondo sailkatzen ikasi arte. Hondakinen inguruan
oraindik asko dago egiteko eta horren harira, ekainaren 8an Urdaibai osoan
egingo den “Zero plastiko Urdaibai” ekintzan parte hartzera animatzen
zaituztegu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario