2017/10/30

"Guernica"ren bidaia! DBH 3 eta DBH 4


Urriaren 24ean eta 25ean, DBH 4 eta DBH 3 erakusketa bi ikustera joan ginen hurrenez hurren.
Lehenengo, Gernikako Pasealekuan, Obra Social “la Caixa”ren eskutik jarritako Guernicaren bidaia ikustera eta bertako gidari baten azalpenak entzutera joan ginen. Oso interesgarria izan zen, Picassok margolana marrazten duenetik gaur egunera arte izan duen ibilbide guztiaren berri izatea. Baita, margolana leku batetik bestera bidaiatzeko izan zituen zailtasunen berri izateak eta margolanak hainbat erakunderengan, pertsonengan,... duen esanahiaz ohartzeak hainbat gauzetan pentsarazi gintuen.

Ondoren, Gernikako Bakearen Museo Fundazioak antolatutako  Ron English pop-artistaren Guernica berriro imajinatzen erakusketa ikusi genuen. Picassok “Guernican” marraztu zituen irudiekin jolastuz, margolan horren 100 interpretazio baino gehiago egin ditu eta horiek ikustera joan ginen Bakearen Museora. Gerra modernoaren behargabeko izugarritasun itzelaren berri eman nahi izan zigun, bere mezua adierazteko modu interesgarri eta deigarria iruditu zitzaigularik.



No hay comentarios:

Publicar un comentario