Gaur Asier Serrano Lasa izan dugu gure ikastetxean, bere ametsak betetzen ausartzen den idazlea, abeslaria. DBH 1. eta DBH 2. taldekoak azken hilabeteetan landu izan ditugu bere lanak: olerkiak, idazkiak, abestiak,… Oso gustura egon gara bere esperientziak eta kontakizunak entzuten; eroso galderak egiten eta are gusturago bere erantzunak entzuten. Eta bukaera biribiltzeko hiru abesti eder eskaini dizkigu. Merezi izan du eta berak esandako esaldi batekin agurtzen zaituztegu hurrengo batera arte: “Ametsek ez dituzte hankarik, zuek baizik; beraz, zuek joan ametsen atzetik”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario