2020/12/22

OLENTZEROREN BISITA ESKOLAN!

Bisita ederra gaurkoa! Ikasle eta ikasle ohien laguntzarekin  Olentzero etorri zaigu eskolara! Mari Domingi beste zer egin batzuk izan dituela eta, ezin izan da etorri baina bere mezutxoa ere heldu zaigu!




2020/12/18

ABENDUALDIKO 3.ASTEA: HURBILA IZAN!

Zenbat aldiz baztertu dugu norbait? Eta, behar beste laguntzen al dugu? Abendualdiko 3.astean horretan zentratu gara eta balore negatibo horiei buelta nola eman landu dugu, pertsona HURBILAgoak izateko prestatuz.






YOGA

Ikasle hauek, Durangoko Azokak antolaturiko Yogipuinak taillerrean parte hartu zuten, Maite Arrese, Sara Arizmendi eta Oihan Arizmendiren eskutik. Bertan, yoga zer den ikasi, gorputza landu eta burua eta bihotza lasaitzen ikasi zuten. 

Erlaxatu eta ondopasa tzeaz gain, indarra, koordinazioa, flexibilitatea, oreka, kontzientzia korporala, atentzioa eta autokonfidantza ere hobetzen laguntzen dio Yogak haurrari.







ROBOTIKAREN HASTAPENAK:

Robotika matematika, teknologia, zientzia eta ingeniaritza arloak lantzen dituen diziplinarteko metodoa da. Haurrek pentsamendu logikoa, sormena eta hizkuntza ere garatzen dute.







2020/12/11

Abendualdiko 2. astea! LAUTU BIDEA!

Jainkoaren habia prestatzen jarraitzen dugu eta Abendualdiko 2.asteko kaiolatxoa ere zabaldu dugu!
Harrokeriatik apalak izatera eta galduta ibiltzetik arazoak nola konpondu lantzen ibili gara. 
Lautu ditzagun bideak!