Autongo MILLA HERRIKOIAn ere parte hartu dugu! Hotza eta euria egin duen arren, ikasle hauek ez dute etsi! Gora zuek eta segi horrela! Argazki gehiago:
2019/11/25
2019/11/24
GAZTAINAK ERRE ARTEAN....
Sasoi onenean gaude GAZTAINAK batu, prestatu eta jateko!
Gaztainak erre artean, gaztainak erre artean...
Gaztainak erre artean, gaztainak erre artean...
SASKIBALOIKO TALDEEN AURKEZPENA!!!
Gernikar saskibaloi jokalarien aurkezpen eguna izan zen ostiralean Malosteko kiroldegian!!! Eskerrik asko hurbildu zineten ikasle eta familioi eta hurbildu ezin izan zenutenoi animo, ziur hurrengoan denok batera aurkezteko aukera izango duzuela!!!
MUSIKAZ GOZATZEN!!!
Ostiralean zer egun izan zen? SANTA ZEZILIA: MUSIKARIEN EGUNA! Beste urte batez, musikaren garrantziaz gogoratzeko ekintza bereziak egin ziren ikastetxean. Musika ezinbestekoa da gure bizitzetan, berari esker, komunikaziorako trebetasunak eta sormena hobetzen, alaitasuna transmititzen, esfortzua, diziplina eta talde lana bultzatzen, emozioak areagotzen eta gehiago kontzentratzen laguntzen digu! Argazki gehiago ikusteko egin klik hemen!
BEHARTSUENENTZAKO ELIKAGAIAK BATZEN!
Goiz polita pasatu genuen atzo ELIKAGAIEN BANKUko kanpainan, behartsuenentzako janari bilketan. Mila esker BOLONDRES aritu zineten guztioi!!!
SASKIBALOI PARTIDA!
Kirolari taldetxo honek, KIROLA egiteaz gain, INGELESA praktikatzen dute! Hona hemen beraien lehen aldiko saski baloi partidako argazkiak:
LEHENENGO ARTELANTXOAK!
Nork esan du artelanak nagusiek egin dezaketela bakarrik? Hona hemen gure haurtxo txikiek egindako artelantxoak!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





















